Jaione Camborda Epaimahai Ofizialeko epaimahaiburu, eta ondoan Leila Guerriero, Fran Kranz, Christos Nikou, Carole Scotta eta Ulrich Seidl

Jaione Camborda Epaimahai Ofizialeko epaimahaiburu –

Jaione Camborda izango da Epaimahai Ofizialeko epaimahaiburua, eta ondoan izango ditu Leila Guerriero, Fran Kranz, Christos Nikou, Carole Scotta eta Ulrich Seidl

Andrew Garfield John Crowley ‘We Live in Time’ filmaren zuzendariarekin eta Nick Payne gidoilariarekin izango da solasean hilaren 27an

Jaione Camborda Epaimahai Ofizialeko epaimahaiburu, eta ondoan Leila Guerriero, Fran Kranz, Christos Nikou, Carole Scotta eta Ulrich SeidlDonostia Zinemaldiaren 72. edizioko Sail Ofizialeko epaimahaiburua Jaione Camborda donostiarra izango da, iazko Urrezko Maskorraren irabazlea. O Corno / The Rye Horn filmaren egileak, sari hori eskuratu duen Espainiako lehen zinemagileak, honako hauek izango ditu lagun eztabaidetan: Leila Guerriero idazle eta kazetari argentinarra, aurten La llamada liburua argitaratu duena; Fran Kranz aktorea, zuzendaritzan egindako lehen esperientziarekin, Mass filmarekin, 2021ean Donostiako Gazteriaren Saria irabazi zuena; Christos Nikou zuzendari greziarra, Apples eta Fingernails (Sail Ofiziala, FIPRESCI saria, 2023) zuzendu zituena; Ulrich Seidl zinemagile austriarra, Berlin eta Veneziako zinema-jaialdietan saritua, 2022ko Sail Ofizialean Sparta aurkeztu zuena, eta Carole Scotta ekoizle frantziarra, Haut et Court-en sortzailea, Laurent Cantet-en Entre les murs / The Class, eta Dóminik Moll-en La nuit du 12 / The Night of the 12th filmak bultzatu dituena, beste askoren artean.

Epaimahai Ofiziala

Kutxabank-New Directors Sariaren epaimahaia

Horizontes Sariaren epaimahaia

Zabaltegi-Tabakalera Sariaren epaimahaia

Nest The Mediapro Studio Sariaren epaimahaia

Euskal Zinemaren Irizar Sariaren epaimahaia

Culinary Zinema Sariaren epaimahaia

Eusko Label Sariaren epaimahaia

  • Fredéric Boyer, Tribeca eta Les Arcs zinema-jaialdietako zuzendari artistikoa eta Reykjavikeko zinema-jaialdiko programazio arduraduna (epaimahaiburua)
  • Nagore García, HAZIko Komunikazio arloko langilea
  • Roberto Ruiz, sukaldaria

Loterías Saria epaimahaia

  • Emma Suárez, aktorea (epaimahaiburua)
  • Maria Núñez, Loterias erakundeko komunikazio arduraduna
  • Jose Luis Rebordinos, Donostia Zinemaldiaren zuzendaria

Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroko Proiektu Onenaren Sariaren epaimahaia

 

Jaione Camborda Epaimahai Ofizialeko epaimahaiburu, eta ondoan Leila Guerriero, Fran Kranz, Christos Nikou, Carole Scotta eta Ulrich SeidlElkarrizketa Andrew Garfield, John Crowley eta Nick Paynerekin

Donostia Zinemaldiaren 72. edizioko Hizketaldiek azken solasaldia izango dute, We Live in Time amaiera filmeko lantaldearen eskutik: John Crowley zuzendaria, Nick Payne gidoilaria eta Andrew Garfield aktore protagonista. Solasaldia hilaren 27an, ostiralean, izango da, 12:00etan, Tabakalerako zinema aretoan. Solasaldietarako doako gonbidapenak Zinemaldiaren webgunean, Zinemaldi Plazako leihatiletan eta Tabakalerako leihatilan egongo dira eskuragarri, saioaren bezperan. Akreditatutako pertsonak sarrerak erreserbatzeko online sistemaren bidez sar daitezke. Saio hau aurtengo edizioko hizketaldien egitarau zabalari batu da, Sean Baker, Leos Carax, Laura Carreira edo Jane Schoenbrun bezalako zinemagileen sormen prozesuetan sakonduko duena.

 

Sean Baker, Leos Carax, Laura Carreira eta Jane Schoenbrun, Zinemaldiaren Hizketaldietan

Andreu Buenafuentek eta Berto Romerok zuzenduko dute Donostia Zinemaldiaren 72. edizioaren inaugurazio-gala

Jaione Camborda Epaimahai Ofizialeko epaimahaiburu, eta ondoan Leila Guerriero, Fran Kranz, Christos Nikou, Carole Scotta eta Ulrich Seidl

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude