Izaskun Arandiaren “Irailak” dokumentala diruz laguntzeko Crowdfunding kanpaina abiatu dute
Izaskun Arandiaren Irailak dokumentala diruz laguntzeko Crowdfunding kanpaina –
Zuzendari gipuzkoarraren bigarren filma izango dena 2025-26 artean burutuko dute eta memoria historikoa jorratuko ditu, Arandiaren familian jazotako gertaera batetik abiatuta.
“Irailak” 80 minutu inguruko dokumentala da. Zuzendaria eta bere aita (Manu, 79) autokarabanan Burgosera joango dira Miguel Varga Arnaiz, Manuren aitona zenaren erailketaren zergatia ezagutzera, eta Espainiako Gerra Zibileko gertaera tragiko bat ezkutatzen duen egia ezagutzera.
1936ko hasieran, Espainiako Gerra Zibila hasi baino hilabete batzuk lehenago, Miguel Varga Arnaizek, familia Tolosan (Gipuzkoa) utzi eta bere jaioterrira (San Millán de Lara, Burgos) itzuli zen. Gerra betean, familiari jakinarazi zioten Miguel frontean hil zela. Haren gorpua ez zitzaion inoiz familiari itzuli. Gertatutakoa zalantzan jarri zenean, ez zen erantzunik egon, eta hurrengo hamarkadetan familiako elkarrizketetan gaia saihestu zen. Zuzendaria eta bere aita, Miguelen biloba, galdera horiei erantzuten saiatuko dira familiaren sekretu horren atzean dagoen egia aurkitzeko. Miguel fusilatuta hil zuten, eta ez frontean, emandako bertsio ofizialean esan bezala, baina familiari ez zitzaion inoiz esan zer egoeratan, zergatik, ezta non ere. Horrek ere misterioa elikatu zuen. Gerraren narratiba den bezala, alderdi galtzaileak ez al du beste aukerarik, agian benetako gertakarietatik urrun dagoen errealitatearen kontakizun bat sortzea baino? Inoiz jakingo al da egia?…
Izaskun Arandia: “Justizia Ministerioaren zifra ofizialek 2.567 hobi komun erregistratu dituzte Espainian. Dagoeneko 58.000 biktima zenbatu dira. Kalkuluen arabera, 114.000 desagertu baino gehiago egon daitezke. Dokumental hau haien omenez ere egin nahi dugu.”
Crowdfunding kanpainaren bidez lantaldeak dokumentalaren garapenera bideratuta egongo den 12.000€ko aurrekontua biltzea espero du. Kanpaina honi buruzko informazio gehiago hemen:
https://vkm.is/irailak
…
INFORMAZIO GEHIGARRIA
IZASKUN ARANDIA – Zuzendaria
Ekoizlea, gidoilaria, eta zuzendaria. Publizitatean lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean eta gidoigintzan masterra egin zuen Bournemouth University-ko Screen Academy-n. Izaskun Ingalaterran hezi zen profesionalki, eta bertan bizi izan zen 14 urtez. Han ikus-entzunezko enpresa ezagunetan lan egin zuen, hala nola Discovery Channel, TwoFour eta BAFTA. 4 film labur eta webserie dokumental bat zuzendu ditu. 2022an film luzeen zuzendari gisa debutatu zuen Donostiako Nazioarteko Zinemaldian estreinatu zen My Way Out dokumentalarekin.
IZAR FILMS – Ekoiztetxea
IZAR Films 2009an sortu zen Erresuma Batuan, gai sozialak lantzen zituen zinema independentea ekoizteko. Ekoiztu zuten lehen film luzea, To Say Goodbye, Donostiako Zinemaldian estreinatu zen 2012an. 2013az geroztik Euskal Herrian kokatuta, IZAR Films-ek giza eskubideekin lotutako istorioekin eta batez ere emakumezko zuzendariekin lan egiten du, talentu gaztea bultzatzen du,eta lehen zuzendarien film laburrak ere ekoizten ditu. Aipagarriak Ni Naiz Naizena (I. Arandia, 2021) dokumental webserie sariduna, eta Non Dago Mikel? (Amaia Merino, M.A. Llamas, 2021) dokumental luze arrakastatsua, 2022an GOYA sarietako shortlist-ean hautatua, dokumental onenaren kategorian. Azkena (A. Landeta, L. Lyons, 2024) animaziozko film laburra ere nabarmentzekoa, 2024ko Zinebi, Alcine eta Aguilar del Campoo zinemaldietako sail ofizialetan hautatua. Baita Mi Pequeño Gran Samurái dokumental laburra ere, 80 jaialditan baino gehiagotan hautatua eta, besteak beste, 2020ko Zinegoaken Publikoaren Saria irabazi zuena.
Jarrai gaitzazu gure sare sozialetan:
- Instagram: https://www.instagram.com/irailakfilm
- X (lehen Twitter): https://x.com/irailakfilm
- Facebook: Irailak Film
- Bluesky: https://bsky.app/profile/irailakfilm.bsky.social