Ixiltasunari bertsoak

Camusek behin
esan zuen legez
dana esan nahi
hitzik behar ez
Esaten denak ez baitu axola
baizik esan beharrik ez dagoenak

Damua lohia
putzu hondoan
okerrak harri
beti gogoan
Esaten denak ez du axola
baizik esan beharrik ez dagoenak

Amodio, ezin
gaitz eta kulpa
zu gabe baina
zuri lotuta
Esaten denak ez du axola
baizik esan beharrik ez dagoenak

Itzultzera kondenatuta
mortu egarriz, kilometroak
ixiltasuna idatzi dizut
zureak dira, ene bertsoak

Zure ondoan
begiak zabalik
zure arnasa
eta ni bakarrik
Esaten denak ez du axola
baizik esan beharrik ez dagoenak

Gauak jan zigun
bellaterra,
ixiltasunaren
kantu ederra
Esaten denak ez du axola
baizik esan beharrik ez dagoenak

Ezinezkoaz
egin dut ametsa
egi agituko
dela pentsa
Esaten denak ez baitu axola
baizik esan beharrik ez dagoenak

Itzultzera kondenatuta
mortu egarriz, kilometroak
ixiltasuna idatzi dizut
zureak dira, ene bertsoak

Ekaitza bainuontzi batean

Zer duzu buruan “Ixiltasunari bertsoak”-ri buruz