Euskarazko fikziozko podcast musikal oso orijinala iruditu zaidala eta podkasta oso gustora entzun dudala aitortzen dut, podkastaren bilakaera eta Rock heavy gogorrak harritu nauela. Bostgarren ataleko ITZAL BELTZAK 30 minutuko abesti-pentalogia honetan, JRR Tolkien eta azken zatiko (lehen jaioen jauna) gerra hotsak, Noldor aipamena, eta Fingolfineta Morgoth-en istorioaren zatia gustatu zait asko (The silmarillion 207-208 orr. kontatzen den istorioa da, bilaketa egin dut!… Tolkien-en zale naizen aldetik izugarri gustatu zaidan ideia). Seigarren kapitua ere asko gozatu dut, istorioa nola amaitu duten eta azken agurra, eta egin dituzten aitortzak, zertaz ari naizen jakiteko azken atala entzun beharko duzu… Spoiler txiki bat, Sumin, Samin eta Kaos =Txomin, Sabin eta Karlos, (Domingo, Sabino eta Carlos). Euren Musikak aurkezteko ideia berezi eta orijinala iruditu zaidala esan nuen, berresten dut, Abaigar eta euskal udalekuak ospatzeko egindako bigarren kapituluarekin asko gozatu nuela, country bertsioekin batez ere. Bejondaizuela eta zorionak, segi zarata ataratzen!