Irola Irrati libreak 25 urte beteko ditu

irolaIrola Irrati libreak beteko dituen 25 urteak ospatzeko jaiaren egitaraua eta irrati libreen garrantzia


Informazioaren aroan bizi gara, eta Interneti esker, gaur egun edonork izan dezake edozein informazioaren berri minutu gutxitan. Jendeak garai batean izan zuen hartzaile jarrera pasiboa amaitu, eta aktibo bilakatu da. Geroz eta errezagoa da hedabide handiek diotena kontrastatzea eta gezurrak antzematea.

Egoera honen aurrean kontrainformazioa sortu zen, hedabide handiek igorritako informazioari buruzko ikuspegi alternatiboa emateko, edota hedabide horiek baztertutako edo isilarazitako informazio gehigarria jendeari aurkezteko. Kontrainformazioa legez, Irrati Libreak masa komunikabideen alternatiba bezela sortu ziren. Irrati hauek irabazi gabeko elkarte independienteak dira; autogestioan, autonomian, eta parte hartze aktiboan oinarrituta. Orotariko iritziak partekatzea sustatzen dituzten elkarteak dira, eta hedabide handiek kontatzen ez dituzten tokiko gertakariak babesten dituzte (adibidez, iaz Kukutza Gaztetxearen eraiste prozesua zuzenean kontatu zuten Irola Irratian).

Irola Irratiak 25 urte beteko dituenez, gaur, otsailak 4, ospakizun jaia egongo da bertan.

Hauxe da egitaraua:

18.30 Irratiaren lokalen ate irekitzea (Jaro de Marana plaza, zenbakirik gabe) Etorri zaitez irratia ezagutzera!

21.00 Jai mundiala, L`Monon (Andres Isasi 8 kalea, Irala)>
KONTZERTU eta DJak

  • Banda sonora
  • Bon Bon selektah
  • Soul Stompers
  • Tabano
  • Infusion
  • Irola

Animatu eta etorri!

Gora Euskal Irrati Libreak!

Kazetaria. Mugimendu sozialak eta gatazkak.