Irazquera cuneiformea
Irazquera cuneiformea –
D Nimintabba………….. “(jaincossa) Nimintabba”
NIN-a-ni………………… “bere anderea(ri)”
SHUL-GI……………….. “Shulgi”
NITAH KALAG-ga… “guiçon ahalsuac”
LUGAL URIMKI-ma.. “ reguea Ur (hiri)co”
LUGAL ki-en-………….. “reguea Sumeria
-gi ki-URI-ke…………… eta Akkadeco”
É-a-ni……………………. “bere templua”
mu-na-DU……………… “eraiqui çuen”
“Nimintabba jaincossa bere andereari Shulgi guiçon ahalsuac, regue Ur hirico, regue Sumeria eta Akkadeco, bere templua eraiqui çuen.”
Ithurria: wikipedia. en.wikipedia.org/wiki/Cuneiform
Sumercararen irazquera ceinu cuneiformeen bitartez eguiten cen. Cuneiforme hitza latineco cuneus hitzatic dator, içan ere, guehienetan buztinezco taulattoetan cannatto edo ciri baten bitartez idazten cen.
Sumercara dechiffratzeco akkadiera erabili içan cen, beraz maila bateco errorea egon daiteque eguinico interpretationeetan. Ez ditu minçatu hizcunçaren soinu guztiac expressatzen. Laburdura asco erabilcen dira ere. Horrequin batera, ez dago hizcunçaren standard “academico” bat, irazleen traditione ezberdinac baicic. Horrec hizcunçarequico analysietan haimbat buruhauste eta eztabaida ekarcen ditu.
Nola functionatzen du cuneiforme irazquerac:
Ceinu simple batec representa ditzaque, hiru functione nagussi:
Functione logographicoa: HITZ bat adiarazten du ceinu cuneiforme batec. Educ ditzaque erranahi ezberdinac: dingir (jaincoa) iracurcen dena, adibidez, baita iracur daiteque an (urcia, cerua).
Adibide batzuc:
an: urcia, cerua
dingir: jainco
e2: etchea, templu a
gal: handia
mu: icena, urthea, baita aditz cateetan conjugationeco preffixu bat da.
a: ura
a2: indarra, botherea
lugal: reguea deitzen duguna gaur, guiçon handia
nin: andere
Functione syllabicoa: SYLLABA bat edo unitate phonetico bat adiarazten du ceinu batec.
Valio syllabicoec derivatzen dute anhitzetan valio logographicoetatic: gal-an-zu (jaquitun: handi, ceruco, jaquinça) hitzean adibidez, ez da an ceinua ceru hitza beçala ulertu behar, unitate phonetico beçala baicic.
Adibide batzuc:
ga-an-du11: erran çuen, cerran (cate verbal bat da). Hemen, –an– syllabac ez du erran nahi “jainco” edo “ceru”, baicic eta aditz catean hirurgarren personaco agentearen marca da, contuan hartua ecen aurreco syllaba a vocalez amaitzen dela. Ondoren ikussico dugu honec nola functionatzen duen.
mu-un-du3: eraiqui çuen, ceraiquin (cate verbal bat da). Hemen agente marcaren aurrean –un– dagoen syllabac u vocalez amaitzen duenez, n hirurgarren personaco agente marcac u vocala harcen du berequin.
šeš-a-ni: bere anaia: šeš: anaia; a-ni: bere (possessivoa)
Ceinu ezberdinec valio phonetico berbera dutenean, transcribatzeracoan berheizten dira cembaquiequin: du11: erran, minçatu, du3: eraiqui.
Ceinu ezberdinen artean icen bat compossatu ahal da, adibidez: a (ura) eta engur (lurrazpico ura, lurrazpico itsasoa, ur frescoa, abyssmo, padura): a: ura; nañ: edan, ur2: maila, stratu), a.engur eraguiten dute: “ibai”. Hau aditz compossatuetan ere guerthatzen da: “Beguiratu” aditza (igi==ñar) igi (begui) eta ñar (jarri, cocatu) hitz simpleagoequin ossatzen da.
Ez da arguia bethi icen compossatuac nola eraiqui diren.
Iracurqueta logographicoa eta phoneticoa ez dira beti bat ethorcen. Sumeriaco cuneiformeen phonologia akkadieraren bitartez deducitua da. Adibidez Ur hiria idazten da šes.ab, baina uru5 beçala iracurcen da. Eridu hiria sumerieraz nunki irazten da, bainan akkadiarrec eritu beçala iracurcen çuten.. Bakarric eçagutzen da nola idazten çuten sumerieraz akkadiarrec. Sumerierac bacituzqueen cembait soinu cein akkadierac ez dituen, baina ez da jaquina cein diren. Akkadiarrec hitzen cerrendac idatzi cituzten taulattoetan, non akkadiar itzulpena eta euren pronunciationea açalcen baitzen.
Akkadierac bacarric daduzca honaco vocalac: a, â, e, ê, i, î, u, û.
Akkadieraz du11, minçatu, phoneticoqui idazten da du-u-gu edo du-u-ug. Aguian hor akkadiarrec ez ceducaten valio phonetico bat cegoqueen.
Sumerierac minimoqui 15 consonant daduzca: b, d, g, z, l, p, t, k, s, h (hacca indarsu haspiratuz, gaztelaniazco j beçala), r, m, n, g(tremaz) (ng), š (sh).
Ceinu cuneiformeen berce hirugarren functione bat DETERMINATIVOA da: icenen aurrean edo atzean supraindex beçala adiarazten diren ceinu cehatzac dira, eta categoria bat adiarazten dute (jaincoa, hiria, lurraldea, masculino ala femenino, materiala…)
Dinanna. Hasieraco dingir (D) symboloac divinitatea dela adiarazten du.
EriduKI hitzean KI (KI) ceinuac Eridu hiria dela adiarazten du.
Contextuac eracusten du normalean, erranahia.
Hyper interessanta! Bene benetan!
Post honetaco irudian taulatto bat aguercen da. Hura orologearen contraco noranzcoan behin gyratuta, orduan iracurcen ahalco dugu. Çorci lerrotan banatuta dago. Lerro bacoitzeco ceinu cuneiforme bakoitzaren valio phoneticoac honaco hauechec dira:
1: dingir nimin tab ba
2: nin a ni
3: shul gi
4: nita kalag ga
5: lugal uri3/uru3/urin (ab-ba/iri12) ki ma
6: lugal ki en gi ki uri ke4
7: e2 a ni
8: mu na du3
Nola interpreta daiteque haur:
1. DINGIR hura ceinu determinativoa da. Adiarazten du ondorengo icena jaincossa batena dela. NIMIN berrhoguei erran nahi du (nish=hoguei, min=bi: nimin=hogueitan bi), bainan casu honetan syllaba beçala functionatzen du. “tab”-ec bicote erran nahi du (cençu asqui çabalean), bainan berdin, syllaba hutsa dateque: DINGIR NIMINTABBA: NIMINTABBA JAINCOSSA.
2. NIN andere(a), A-NI: animatu baten possessivoa, beraz: NIN-A-NI: ANDERE BEREA(RI) (Dativoa ez da aguercen, bainan aditzean bai aguerturen da).
3. SHUL-GI: regue edo lugal bat içan cen.
4. NITA hitza berezcoa da: arra edo masculinoa, machotea?, KALAG-GA: ahalsua, indarsua. Behar bada, azquen GA horrec A atzizqui ergativo bat adiarazten du. Beraz: SHULGI MACHOTE AHALSUAC.
5. LUGAL hitz compossatua da (lu=guiçon, gal=handi » regue). URIM-(KI)-MA. Urim hemen Ur hiria da, eta KI particulac hiria edo lurraldea dela adiarazten duen determinativoa da. Ceinu bat dago, Uri edo ab-ba erran nahi duena, ceina behar bada UR hiriaren epitheto moducoa içan liteque (nere uste hutsez). MA, içan liteque URIM-MA: auslauts iceneco phenomenoaz, A atzizquia, ceina AK atzizquia contraitua içan daiteque: genitivo locativo bat: REGUE UR HIRICOA.
6. LUGAL: regue, KI EN GI (Sumeria), KI URI KE4 (Akkad): REGUE SUMERIA (eta) AKKAD(ecoa).
7. E2 etche edo casu honetan templu(a), A-NI: animatu baten possessivoa, beraz: BERE ETCHEA/TEMPLUA.
8. MU icena balitz urthea edo icena liçateque, baina casu honetan syllaba bat da. Aditzaren conjugationeco prefixu bat da, eta adiarazten du ekinça transitivoa dela (berceac berce), haur da, NORC casua duela. NA dativoco marca da aditzean, haur da NORI duela: hirurgarren persona singular bati. DU3 erro verbala da, eta erran nahi du ERAIQUI. Beraz, MU-NA-DU3: ERAIQUI CERAUCON.
Beraz, horrela itzul daiteque (akatsac akats):
Dnimintabba ninani shulgi nita kalagga lugal urinKIma lugal kiengi kiurike eani munadu.
Nimintaba jaincossari bere andereari Shulgi machote ahalsuac, regue Ur hirico(ac), regue Sumeriaco eta Akkadeco(ac), bere etchea/templua eraiqui ceraucon.
Adeitsuqui
Laburbilduz:
Ceinu cuneiformeec hirur functione bethe ditzaquete: 1: functione logographicoa, edo hitz bat; 2: syllaba functionea, eta; 3: determinativo functionea.