Kritika Zinematografikoa: Introduction

 Kritika Zinematografikoa: Introduction –
 Kritika Zinematografikoa: Introduction

 Kritika Zinematografikoa: IntroductionZuzendaria: Hong Sang Soo
Urtea: 2021
Herrialdea: Hego Korea

.

-Hasteko, besarkada-

Hiru mugimenduko pieza xume eta polisemikoa dugu Introduction, Hong Sang Sooren azken filma. Lehen atalean, aktore bokazioa duen gazte batek aitaren kontsultara joko du eta, nahiz eta filmak bien arteko elkartzea erakusten ez duen, aitaren idazkariarekin eta aktore famatu batekin egingo du topo bertan. Horra hor filmeko lehen ‘aurkezpena’ (‘introduction’ hitzak ingelesez badu esanahi hori). Bigarren atalean, aldiz, gazte bera Berlinen aurkituko dugu, bertara moda ikasketak egitera joana den bere neska-laguna bisitatzen. Hein batean, bizitzako etapa berri bati eman dio hasiera neska-lagunak, eta baita berak ere (horra hor ‘introduction’ hitzaren bigarren adiera: berria zaien zerbaiten hasiera, hain zuzen). Hirugarren atalean, berriz, protagonista lehen ataleko aktorearekin elkartuko da berriro ere, eta azken hori gaztea antzezpenaren mundua ez uzteko konbentzitzen saiatuko da.

Kontatu dut, bada, lerro gutxitan, filmaren ibilbea, gaur egun horren tabuak diren spoilerrak eginez. Baina, kontua da ez dagoela spoilerrik zuzendari korearraren unibertsoan. Izan ere, argi dago filmeko gertaeren denbora-logikak ez direla kausalitate klasikoaren legeei jarraitzen; baliteke, hortaz, zuzendariaren poetika partikularrera ohituta ez dagoena nahastuta geratzea ordu eta sei minutukoa besterik ez den filmaren kredituak bat-batean agertzean. Horixe ote da ‘introduction’ hitzak filmean gorpuztu nahi duen hirugarren esanahia? Istorioaren beraren izaera partziala? Erakusten ez duen horren guztiaren falta?

(…)

Kritika osorik irakurtzeko, sartu ZINEA atarian!

 Kritika Zinematografikoa: Introduction

 Kritika Zinematografikoa: Introduction

Euskal pantailaren gunea