Infiltratua. Ez da euskal zinema.

Infiltratua. Ez da euskal zinema –

Kritika Zinematografikoa: "La infiltrada"Ezagutu genuen hasieratik gainontzeko edozein neska gazte erdeldun bezala, gorputza liraina, garaiko neska guztiak bezala, azkazalak zainduak…

Familia.

Familiako bizitzan sartu zitzaigun ez gure borondatez. Urtetan tratatu genuen ustez errespetuz, gure zaharrek erakutsi zigutelako eta beraiek egiten zuten antzera. (Infiltratuak ez bezala).

Harremanak.

Urtetako harremanetan gertazen den antzera, (sei urte asko dira gazte garaian) ikusi genituen garaiko gazte guztiek bezala, inguruan bikoteak amoratzen, haserretzen, ezkontzen, separatzen, umeak jaiotzen eta hazten… (Infiltratuak filman nola?)

Lana.

Lanean ez omen ginen desberdinak, krisi garaian beti bezala, batzuk funtzionario eta agintzen beti bezala, gehienok langile trebe zintzo zikloaren zurrunbiloan, lan eskaera, lana, despidoa, langabezia… Baina infiltratua pluri-enplegatua omen zen, polizia nazional espainiarra eta ezker abertzaleko konfidantzazko zerbitzaria. Ederki irabazita.

Politika.

Politikan ezker abertzaleko ortodoxoak, presoak, independentzia, lurraldetasuna, euskara, tortura…

Espainiarrak supremazistak, kolonizatzaileak, konkistatzaileak, polizia espainiarra torturatzailea, txapel okerrak erailtzaileak…

Infiltratuak ez zuen asko hitz egiten. Filmean berriz, espainiarrak demokratak, trantsizio eredugarria, errege kanpetxanoa, polizia jatorra, txapel okerrak abertzaleak… Kontrastearen apologia.

Militantzia.

Infiltratua aurreneko frentean, espainiarrak etsaiak, inperialistak, kolonizatzaileak, supremazistak, polizia hiltzailea, txapel okerrak torturatzaileak, ausarta, martiria…

Manifetan, kartelak jartzen, “ekintzetan”… Infiltratua beti lehen lerroan. (Ondo babestua suposatzen da).

Sexua sei urtetan.

Neska gaztea izanik, garaiko gainontzeko neska gazteen antzera suposatzen dut. Pelikulan ematen du infiltratutako sei urtetan ezker abertzaleko konbentuan sartzeko “nobizia” bat izan zela. Catalunian salatu dituzte infiltratuak sexu harremanak izan dituztenak, bortxaketagatik, alegia, kontsentimendua ezinezkoa delarik, pertsonaren benetako ezagutza izan ezean.

Terrorismoa.

Neska gazte bat sei urtetan “infiltratua” ezker abertzalean eta azken urtean talde terrorista bateko partaide izan omen zen. Arrakasta itzela izan omen zen.

Bitartean, bost bat urtetan, ezker abertzale legalaren informazioa ematea omen bere lana, alegia, euskal gizartearen espioitza ilegala, edonorren familia, harremanak, lana, politika, militantzia, sexua… eta azkenik terrorismoa, behar bada eta tokatzen bada.

Infiltratuek, Catalunian bezala, gizarte osoa espiatzen dute, Euskal Herria. Guztiok espiatzen gaituzte.

Espioitzaren apologia, Polizien apologia, Txapel okerren apologia, kolonizatzaileen apologia, konkistatzeileen apologia, supremazisten apologia, agintearen apologia, alegia, Españaren apologia.

Ez da Euskal zinea, euskaldunen, euskotarren eta euskal gizartearen aurkako zinea baizik.

(Goia sariak eman aurretik idatzia).

Infiltratua. Ez da euskal zinema.

3 pentsamendu “Infiltratua. Ez da euskal zinema.”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude