Inauteriak 2024 oinarrizko egutegia
Inauteriak 2024 oinarrizko egutegia
Dantzan.eus ataritik jasoa.
Kaskarotak eta maskaradak kasik urtearekin batera hasi dira eta jarraian etorri dira beste zenbait inauteri festa. Goiztiarrenak urtarrilean ari dira ospatzen, baina aurten inauteri gehienak datoz oso goiz. Otsailaren 8an izango da Ostegun gizena eta 13an Inaute asteartea. Hadi! Asteartea 13 da, eta gaztelaniazko esaera zahar baten arabera, asteartea eta 13a egokitzen den egunetan ez da komeni ez ezkontzea ezta ontziratzea ere. Bestela ere, inauteri astearteak badu txarretik, edo txarrak erretzetik, eta horren irudikapen dira sutan bukatzen duten panpinak. Badu tristetik ere, inauterien azken eguna izaten da leku askotan, libertinaje eta libertimendu sasoiaren bukaera. Baina bukaerarekin pentsatzen baino, hobe dugu bitarte horretan dauden festa eta dantzarako aukerez gozatu.
Hemen duzue 2024. urteko inauterietako oinarrizko egutegia. Baina gogoratu inauteriak bihurri samarrak izaten direla, festa nondik nora dabilen ez dagoela larre motzean lotzerik. Egin kontu, beraz, inora joan aurretik ospakizunak baieztatzea komeni dela, eta hala ere, aurreikuspenak ez direla beti betetzen… baina hori gustatzen zaigu inauterietatik, ez?
.
2024an hauek izango dira inauteri data nagusiak
- Otsailaren 8a, Ostegun gizena, Eguen zuri, Orakunde, Urdelardero, Emakunde, Otsalbiko, Sasikoipetsu,…
- Otsailaren 9a, Ostirala, Ostiral mehea, Barixaku erregularra…
- Otsailaren 10a, Larunbata, Inaute larunbata, Zaldunita bezpera…
- Otsailaren 11a, Igandea, Igande-inautea, Inaute-igandea, Zaldunita…
- Otsailaren 12a, Astelehena, Astelehen-inautea, Astelehenita…
- Otsailaren 13a, Inaute-asteartea, inaute-asteartea, Asteartita, Asteartiñabete, Aratuste martitzena…
.
Inauteriak 2024 egutegia
Urtarrilak 27, larunbata
Urtarrilak 28, igandea
Urtarrilak 29, astelehena
Urtarrilak 30, asteartea
Otsailak 1, osteguna
Otsailak 2, ostirala
Otsailak 3, larunbata
- Lizartza: Puska biltzea eta inauteri dantzak
- Arano: Zomorroak, puska-biltzea eta zahagi-dantza
- Oiartzun: Ihote-dantzak, intxixuak eta sorginak
- Eibar: Koko marruak baserriz-baserri eskean eta koko-dantzak
- Ilarduia, Egino eta Andoin: Lastozko gizona
- Igantzi: Puska biltzea
- Iruñeko Kauterak
- Kuartango: Porreroak
- Maule-Lextarre: Makaradak
- Beskoitze, Uztaritze, Itsasu: Kaskarotak
Otsailak 4, igandea
Otsailak 8, ostegun gizena
- Eskoriatza: Urdelardero eguna
- Errenteria: Azeri-dantza
- Lezo: Trapujaleen jaitsiera
- Bergara: Sorgin-dantza
Otsailak 9, ostiral mehea
Otsailak 10, Inaute larunbata
- Bakaiku: Kamarroak
- Gallarta: Kalez-kaleko eskea eta dantzak
- Antzuola: Sorgin-dantza
- Olazti: Zamarroak eta Neskak
- Galdako: Altsasuko inauteria
- Cintruenigo: Zarramuskeroak
- Urdiain: Mantagunak
- Hernani: Azeri-dantza
- Donostia: Jardinzayen konpartsa
- Donibane Lohizune: Hartzaren eguna
- Durango: Surrandiak
- Oñati: Oñatiko inauteria
- Agoitz: Kaskaboboak eta Maskaritak
- Amezketa: Talai-dantzariak
- Irun: puska biltzea
- Beasain: dantza-desfile herrikoia
- Bera: Kaldereroak
- Irisarri: Baigurako Libertimendua
- Añorga: Dibertimendua
- Beskoitze: Kaskarotak
Otsailak 11, inaute igandea edo Zaldunita
- Bera: Inude eta artzaiak
- Zalduondo: Markitos
- Amezketa: Talai-dantzariak
- Abaltzisketa: Txantxoak
- Aretxabaleta: Txino-dantza
- Lesaka: Goitarrak
- Lesaka: Zakuzarrak
- Markina-Xemein: Zahagi-dantza eta Hartza
- Mundaka: Atorrak
- Azpeitia: Elegante eguna
- Gernika: Marrauen soka-dantza
- Donostia: Jardinzayen konpartsa
- Irun: puska biltzea
- Unanu: Mamuxarro gazteak
- Urdiain: Momoxarro txikiak
- Iruri: Maskaradak
- Donibane Garazi: Libertimendua
- Iruñea: Iruinkokoa
- Beskoitze, Uztaritze, Donibane Lohizune, Kanbo: Kaskarotak
Otsailak 12, inaute astelehena
- Lesaka: Fraindarrak arraultze-eskean
- Bera: Zingar-arraultze eskea
- Goizueta: Puska biltzea baserrietan
- Lantz: Miel-otxin, Ziripot, Zaldiko, Txatxoak eta Ferratzaileak
- Burlata: Martingala
Otsailak 13, inaute asteartea
- Arizkun: Sagar-dantza eta Hartza
- Lantz: Miel-otxin, Ziripot, Zaldiko, Txatxoak eta Ferratzaileak
- Goizueta: Zahagi-dantza
- Lesaka: Fraindarrak arraultze-eskean
- Laudio: Lezeagako sorgina
- Unanu: Mamuxarroak
- Urdiain: Momoxarroak
- Altsasu: Momotxorroak
- Burlata: Martingala
- Lekeitio: Estudiantina
- Eskoriatza: Kukumarroak
- Kanpezu: Toribio
- Errenteria: Sardinaren ehorzketa
- Arbizu: Txatamorroak, aittun handiya ta amin txikiya
- Erratzu: Damak
Otsailak 16, ostirala
Otsailak 17, larunbata
- Sanfuentes: Kalez-kaleko eskea eta dantzak
- Trapagaran: Carrascoliendas
- Saratsu: Porreteroa
- Gamere-Zihiga: Maskaradak
Otsailak 18, igandea
Otsailak 24, larunbata
Martxoak 2, larunbata
Martxoak 3, igandea
Martxoak 9, larunbata
Martxoak 10, igandea
Martxoak 17, igandea
Martxoak 23, larunbata
Martxoak 31, igandea
Apirilak 7, igandea
Apirilak 14, igandea
Apirilak 21, igandea
Apirilak 27, igandea
.
Maskaradak, Kaskarotak, Libertimenduak eta Santibateak
Oharra: Gogoratu, erreferentzia moduan erabiltzeko dela egutegi hau, izan ere, egutegia argitaratzeko orduan hainbat ospakizun ezin izan ditugu konfirmatu, inauteri asko azken orduan antolatzen baitira (batzutan gertatu arte ez baita jakiten egingo denik ere…), beraz, inora joan aurretik konfirmatu. Zerbait zuzendu edo osatu nahi izanez gero utzi erantzuna azpian. Ongi pasa inauteriak!
Inauteriak 2024 oinarrizko egutegia