Imaginatu lelopean, abian da Getxophoto
Imaginatu lelopean, abian da Getxophoto –
Getxophoto Nazioarteko Irudi Jaialdiak bere hamaseigarren edizioa abiatu berri du, irailetik ekainera datak aurreratuta. Jaialdia herenegun, ekainaren 2tik 26ra egingo da Getxon eta, aurten ere, herriko kaleetan elkarbanatuko dituzten artista ospetsuak izango dira parte hartzaile.
Begihandi taldeak bultzatuta, Getxophotok hunkitzen gaituzten gaiei aurre egiteko bide bezala ulertu izan du beti irudia. Jaialdia pentsaera kritikoa pizteko eta gizartearekin elkarrizketa bat abiatzeko plataforma da.
The Photographers’ Galleryko (Londres) komisario digitala den Jon Uriarte hondarribitarra, Getxophoto zuzendari artistikoa izango da aurten ere. Imajinatu lemapean, bizitzari zentzua emateko orduan irudimenak duen rola eta irudiek horretarako eskaintzen dituzten aukerak aztertuko ditu Jaialdiak.
Jaialdiak edizio plurala eta parte-hartzailea aurkeztu du, espazio publiko fisiko eta digitaleko esku hartze eta erakusketekin.
Hemen duzue EGITARAUA
Azaleko argazkia: Marisol Mendez.
“Imaginatu” lelopean, abian da Getxophoto