Igartubeiti Baserri Museoak eta Untzi Museoak “Areago Istorioak Belarrietara Kontakizunak 3” argitalpen ilustratua aurkeztu dute

Igartubeiti Baserri Museoak eta Untzi Museoak –

Igartubeiti Baserri Museoak eta Untzi Museoak “Areago Istorioak Belarrietara Kontakizunak 3” argitalpen ilustratua aurkeztu duteArgitalpen honek Igartubeiti Baserri Museoak eta Untzi Museoak sustatutako Areago. Istorioak belarrietara euskarazko kontakizun laugarren deialdira aurkeztutako kontakizunak biltzen ditu.

Areago ondare berrikuntza proiektua da, lenguai ezberdinen arteko erlazioaren bitartez, ondare eremuaren eta eremu artistikoaren arteko beste harreman mota batzuk aztertzen dituena.

Areagok soinu eta literatur dimentsioak landu ditu sortu zenetik, baserria eta bere ingurunea berriro bisitatzea ahalbidetzen duten soinu ibilbideen bitartez eta gonbidatutako pertsonek sortutako kontakizun ezberdinak entzunez.

Oraingo honetan Areagok, kontakizunen laburren bitartez, parte hartzea, sorkuntza prozesuak eta Igartubeitiren inguruko narratiba berriak nabarmendu nahi ditu.

Aurkeztutako kontakizunek lantzen dituzten gaia baserria eta itsasoa da. Erdi Aroaren amaieran, arrantzaren gorakadarekin batera, dolare baserria sortu zen. Lantegi izugarriak ziren eta tokiko kontsumoa hornitzeaz gain, merkataritza eta arrantza itsasontziak ere hornitzen zituzten.

Historian zehar, sagardoa, baserria eta itsasoa gaur egunera iritsi zaizkigun kontakizunak eta kondairak sortzeko gaiak izan dira. Esate baterako, Ataungo Agerre baserriko jabeei Jentilak egindako madarikazioa edo beraien aberastasunekin gelditzeko asmoz eremu arriskutsuetara itsasgizonak erakartzen saiatzen ziren mamuen eta gezurtien kondairak.

Argitalpen hau letren eta ilustrazio munduen arteko sorkuntza elkarrizketa bat da ere, gonbidatutako hiru ilustratzaileak, Zuriñe Aguirrek, Iraia Okinak eta Leire Salaberriak kontakizun ezberdinen berrinterpretazio ariketa bat burutuz.

Argitaratutako kontakizunak ondorengoak dira:

Saritutako kontakizunak:

  • 1. saria: Itsasoa opari, Maialen Akizurena.
  • 2. saria: Anaia bi Idoia Garzesena.
  • 3. saria: Uhinak beti gazi, Ainara Elizondorena

Aurkeztutako kontakizunak:

  • Baserria eta itsasoa, Celia Resanorena.
  • Kupelaren erraietan, Gorka Azkaraterena.
  • Xarpa, Goiz Eder Iturainena.

Kontakizunen interpretazio libre batetik abiatuz, Zuriñe Aguirrek, Iraia Okinak eta Leire Salaberriak ilustrazioak sortu dituzte.

Irati Goikoetxea idazle, blogari, irrati esatari eta bertsolari beasaindarra aritu da epaimahai lanetan, Untzi Museoko Xabier Alberdirekin eta Igartubeiti Baserri Museoko Kizkitza Ugartebururekin batera.

Abenduak 22an, larunbatean eguerdiko 12:00etan, Igartubeiti Baserri Museoan, idazleekin, ilustratzaileekin eta antolatzaileekin topaketa burutuko da, elkar ezagutu eta iritziak elkarri adieraziz.

Era berean, abenduak 22an, larunbat arratsaldean, 16:30etatik aurrera, 3 urtetik gorako haurrak dituzten familiak ilustrazio lantegian parte hartzeko aukera izango dute. Leire Salaberria ilustratzaileak eskainiko du.

Igartubeiti Baserri Museoak eta Untzi Museoak “Areago Istorioak Belarrietara Kontakizunak 3” argitalpen ilustratua aurkeztu dute
argitalpena, baserria, Igartubeiti, itsasoa, kontakizunak, Untzi Museoa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude