Igartubeiti Baserri Museoak eta San Telmo Museoak Galbahe ikerketa eta dibulgazio bekaren lehen edizioa deitu dute
Galbahe ikerketa dibulgazio bekaren lehen edizioa –
Igartubeiti Baserri Museoak eta San Telmo Museoak, lankidetzan, Gordailuaren (Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa) aholkularitzarekin, etnografia ondarea ikertzeko eta zabaltzeko Galbahe ikerketa eta dibulgazio bekaren lehen edizioa aurkeztu dute. Beka bi erakundeen bilduma etnografikoetan oinarrituko da, euskal landa-gizartea aztertzeko diziplinarteko berrinterpretazioa edo elkarrizketa proposatzeko. Galbahek sei hilabeteko iraupena izango du eta ekaina eta azaroa bitartean garatuko da.
Deialdiaren helburua ondare etnografikoari buruzko dibulgazio-proiektuak garatzen laguntzea da, ondare horren gizarteratzea sustatzeko. Bekak, euskal kulturaren aztarna materialak berrinterpretatzen eta begirada eta diskurtso berriak formulatzen baita ondare eta herentzia hori zabaltzen ere lagundu nahi du.
Parte hartzeko baldintzak
Deialdia Gipuzkoan erroldatutako adinez nagusi diren eta Gizarte Zientzia eta Humanitateetako unibertsitate-ikasketak dituzten banakako pertsonei edo lantaldeei zuzenduta dago.
Ikerketa egiteko formatua irekia da, interesdunek beren proposamena aurkeztuko dute formatu irekian: argitalpena, erakusketa, topaketak, eztabaidak, etab. Proiektua euskaraz egingo da eta, nahi izanez gero, gaztelaniara ere itzuliko da. Egiten diren lanek originalak eta argitaragabeak izan beharko dute.
Galbahe bekaren ikerketa bi museoetako bilduma etnografikoetan oinarritu beharko da: Igartubeiti Baserri Museoa eta San Telmo Museoa.
- Galbahe ikerketa bekaren oinarriak
- Igartubeiti Baserri Museoko bildumei buruzko informazioa
- San Telmo Museoko bildumak
Parte hartzeko, eskatutako dokumentazioa posta elektronikoz bidali beharko da, apirilaren 25a baino lehen. Bekaren ebazpena 2025eko maiatzaren 16tik aurrera jakinaraziko da.
Interesatuek igartubeiti@gipuzkoa.eus helbidera jo dezakete zalantzak argitzeko.
HARREMANETARAKO DATUAK ETA INFORMAZIO GEHIAGO:
IGARTUBEITI BASERRI MUSEOA
Harremanetarako pertsona: Kizkitza Ugarteburu
Ezkio bidea z/g 20709 EZKIO (Gipuzkoa)
+34 943 72 29 78
igartubeiti@gipuzkoa.eus
www.igartubeitibaserria.eus
Igartubeiti Baserri Museoak eta San Telmo Museoak Galbahe ikerketa eta dibulgazio bekaren lehen edizioa deitu dute