Iberiar Hizkuntzari eta Kulturari buruzko IX. Jardunaldiak
Iberiar Hizkuntzari eta Kulturari buruzko IX. Jardunaldiak –
Abuztuaren 25, 26 eta 27 Salduie-Zaragozan egingo dira eta antzinako iberiar kultura eta idazkera hobeto ezagutzeko aukera dago.
15 hitzaldi interesgarri izango dira, horietako batzuk Euskal Herriko ikerleenak: Antoni Jaquemot Ballarin, Antonio Arnaiz Villena, Bernat Mirá Tormo, Inizituak, Iosu Urrexola, Innasi Marti – Sinto Cortés, Jabier Goitia Blanco, Jon Goitia Blanco – Jesus Glez Artabe – Marianne van der Sluys Tiserant, Joseba Mintegi Eskisabel, Josu Naberan Naberan Luis Silgo Gauche, Pedro Mª Urquijo Arregui eta Roberto Iturrioz Leza.
Gogoratu beharra dago iberiar grafia penintsula osoan ez ezik Akitania osoan ere erabilia izan zela, Italiako iparralderaino (Euskal Herrian horren erdigunean dago).
www.lenguaiberika.eu/jornadas-de-lengua-y-cultura-iberica-agosto-zaragozasalduie
Iberiarrek hiru idazketa-sistema erabili zituzten. Normalean, “Iberiar idazketa” esatean ipar-ekialdekoaz aritzen dira, hura baita tarte handiaz material gehien dauzkana. Ez zen inoiz, inondik ere, iberiar penintsula “osoan” erabili izan, ezta “Akitania osoan” ere. Piriniotik iparrera, itsasondoko eremu baten besterik ez. Eta Italia iparraldean arrastorik aurkitu denik, ez dakit nondik etorri ote zaizuen.
Norberak erdigunez zer entenditzen duen. Nago gaurko Euskal Herria oso muturreko ipar mendebaldean dagoela, edo dela, gune horretarik. Kalifornian Fenizioek asmatutako alfabetoa…. Beti kaka esplikatzen.
Hirugarren paragrafoan, bi lerroko esaldia, dena gaizki.
Gainera, ez espezialistek igartzen dituzten moduko akatsak, baizik erabat oinarrizkoak.
Eta Arnaiz, jakina, ezertarako balio ez duen “Ibérico-euskera-castellano” hiztegi baten egilea.
Espero dut otordua goxoa izatea.