Huhezinemak ireki du 16. ediziorako lanak aurkezteko epea
Huhezinemak ireki du 16. ediziorako lanak aurkezteko epea –
Huhezinema Euskal Film Laburren jaialdiaren 16. edizioak ireki du epea lanak aurkezteko.
Jaialdiaren 16. edizioa aurreratuko da urtarrilaren 25, 26 eta 27ra eta sailetan zein sarietan berrikuntzak egin dira publiko berriak inplikatzeko helburuarekin.
Euskal film laburrak eta bideoklipak aurkezteko epea 2022ko azaroaren 29an itxiko da.
Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiraren 16. edizioak lanak aurkezteko epea ireki du. Lanak bidali ahal izango dira 2022ko azaroaren 29ra arte. Edizio berriak data berriak izango ditu: urtarrilaren 25etik 27ra bitartean egingo da. Urtero bezala, 4. mailako Ikus-entzunezko Komunikazio graduko 14 ikaslek osatutako talde berri batek antolatuko du jaialdia, eta unibertsitateko modulu baten parte izango da, Iban del Campo Mondragon Unibertsitateko irakasle eta jaialdiaren zuzendari artistikoaren gidaritzapean.
Edizioa berrikuntzaz betea dator, publiko zabalago batera iristeko helburuarekin. Aurreko edizioan bezala, Sail ofiziala eta Bideoklip saila mantenduko dira. Bestalde, orain arte MU Ikasle Saila izan dena, zabaldu eta, oraingo edizioan, Mondragon Unibertsitateko ikasleei soilik bideratu ordez, Euskal Herriko eta mundu osoko zinema edo ikus-entzunezko euskal ikasleen partehartzea bultzatuko du. Gainera, jubilatuz osatutako epaimahai batek sari bat emango du.
4.000 euro inguru banatuko dira irabazleen artean. Jaialdiaren oinarri eta sari eguneratuak edota informazio gehigarria ikusgai daude Huhezinemaren webgunean: https://huhezinema.eus/oinarriak
Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdia antolatzen dute Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko 4. mailako ikasleek.
Huhezinemak ireki du 16. ediziorako lanak aurkezteko epea