[Zinema Euskaraz] Hopper oilaskoerbia
[Zinema Euskaraz] Hopper oilaskoerbia –
Hego Euskal Herriko zinema aretoetan ikusgai dago, gaurtik aurrera, “Hopper oilaskoerbia” filma,Zinema Euskaraz programaren barruan.
Ben Stassen eta Benjamin Mousquet zinegileek zuzendutako film belgikarra da “Hopper oilaskoerbia”, publiko guztientzat egokia.
Hopper filmak erdi oilasko erdi erbi jaio zen abenturazale ospetsu baten istorioa kontatzen du. Pedro erregearen seme adoptatua da. Ezberdintasunak gorabehera, onartua izateko irrikaz dago Hopper, eta abentura zirraragarri bati ekin diogo Abe zerbitzari leialarekin (dortoka sarkastiko bat) eta Meg arte martzialetan aditua den mofeta ausartarekin, Iluntasunaren Hamster izeneko erlikia diruzalearen bila. Hirurek erronka handi bati egin behar diote aurre, Lapin baino lehenago iritsi behar baitute. Lapin gaizkilea da; duela gutxi kartzelatik ihes egin eta erreinuko bakea mehatxatzen ari da.
Zinema hauetan proiektatuko da filma:
- Antiguo Berri (Donostia)
- Niessen Zinemak (Errenteria)
- Golem La Morea (Iruñea)
- Golem Alhondiga (Bilbo)
- Getxo Zinemak (Getxo)
- Gorbeia Zinemak (Gasteiz)
Halaber, datozen hilabeteetan, Zinema Euskaraz programaren barruan, beste film batzuk ere izango ditugu. Horien artean, datorren azaroaren 25ean “Gabi” iritsiko da zine-aretoetara.
.
Euskara sustatzeko asmoz
Pelikula hau, ‘Ilargirantz’, ‘Ainbo: Amazoniako gerraria’, ‘Barraskiloa eta balea, eta itsasoko beste ipuin batzuk’, ‘Ama mu’, ‘DC Supermaskoten Liga’ eta ‘Unicorn wars’ filmen ostean, Zineuskadik sustatutako Zinema Euskaraz programaren aurtengo zazpigarren estreinaldia izango da. Euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzeko konpromisoari helduz, haur eta gazteei zuzendutako pelikulen bikoizketa bultzatzen du Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak, eta euskara sustatzen du zinemagintzan.