Hizkuntza politika berria Iruñeko kultur etxeetan

“Erregimen zaharrarekin”, Civivox izeneko kultur etxeetan ikastaro guztiak erdara hutsean izaten ziren. Horretaz aparte, urtero izaten zen Sormen Tailerrak Euskaraz izeneko ikastaro sortatxo bat. Udaleko gobernu berriak eutsi egin die euskarazko sormen tailerrei, eta, horretaz gain, Civivox zentroetako ikastaroen %12 euskaraz eskaini ditu. “Ba! %12 bakarrik!” esan dit lagun batek.

Kontua da orain komeni dela euskarazko ikastaroetan jendeak izena ematea, etorkizun batean %12 baino gehiago izan daitezen (edo %12 horri eusteko!).

Oraindik badira Civivoxeko ikastaroak bete gabe. Nabarmendurik daude Civivox bakoitzean euskaraz direnak.

Eta Euskarazko Sormen Tailerretan irailaren 25a arte eman daiteke izena.

 Hizkuntza politika berria Iruñeko kultur etxeetan

Hizkuntza politika berria Iruñeko kultur etxeetan

5 pentsamendu “Hizkuntza politika berria Iruñeko kultur etxeetan”-ri buruz

  • Iruñeko udalak Civivox-etan eskaintzen dituen ikastaro, mintegi,bisitak aztertuta; 300 ekimenetatik 29 dira euskaraz (%9,6a)..Horietatik 12, 16 urtetik beherakoentzat.
    Beraz 17 ekimenetan apunta naiteke soilik (%5,6ean).
    Horiek gustatu beharko zaizkit eta gustatuz gero ordutegi horretan posible izan.
    Hala ere, apuntatuko ez banintz, ez dut uste arrazoi nahikoa izan beharko lukeenik hurrengo urteetan udalak ikastaro horiek euskaraz ez eskaintzeko, ala bai? erdarazkoekin ez dut uste horrela gertatzen denik.
    Aurrera pauso bat izan ez dela ez dut esango…..Baina ez dezagun udal gobernu berria orain arte gobernatu gaituztenekin konpara, konpara ditzagun euskaldunon hizkuntza eskubideak bermatuko zituztela esan zuten horiekin.

    • Plaza kopuru bat betetzen ez bada, ikastaroa bertan behera uzten da, bai euskarazkoetan bai erdarazkoetan

  • Baina kopuru minimoa betetzen ez bada, horrek ez du suposatzen hurrengo urtean euskaraz berriz ez eskaintzea ezta?Betetzen ez diren erdarazko ikastaroekin hori gertatzen al da?
    Ez dut uste eskari-eskaintza kontu bat denik, euskaldunon hizkuntza eskubideen berme kontua baizik, horregatik eskaintza ahalik eta zabalena izan beharko luke euskaraz, eta ez %9,6arena soilik.

  • Bueno, eta artikuluan esaten ez bada ere, aldaketa gehiago izan dira; errotulazioan, esaterako: gauzak ele bietan egiten hasi dira, folletoak ere bai, euskarri bakarrean. Hala, UPNren jokabide maltzurrari akabera eman zaio, hots: bi argitalpen bereiz egitea (euskarazkoa, legeak hala agintzen duelako), eta erdarazkoa bakarrik zabaltzea, euskarazkoa biltegiren batean utzita.

  • Hurrengo link-ean,udal berriak 100 egunean martxan jarritako aldaketak:
    http://irunea.ehbildu.eus/2015/09/23/100-egun-udalean-aldaketa-martxan-da-irunean/
    Hizkuntza politikari dagokionez, “Euskararen batzarra” osatu da, eta Civivox sarean, 30 ikastaro euskaraz eskaintzen dira orain (Ez da aipatzen, 300 ikastaro inguru direla osotara Civivox-etan eskaintzen direnak).
    Errotulazioari dagokionez, egia da aldaketak eman direla,orain arte indarrean zegoen eta betetzen ez zen ordenantza betetze aldera.Baina seinale berrien artean,erdara hutsez jarritako seinaleak ere badira.Gainontzeko seinale berri guztiek, gaztelerari ematen diote lehentasuna.Goian euskaraz eta behean gazteleraz idatzita, ez duzu bakar bat ere topatuko.Eta euskara hutsean …hori ez da gertatuko, euskararekin kasualitaterik,despisterik ez da emango.
    Euskaldunon hizkuntza eskubideak bermatuko duen hizkuntza politika berri bat da euskaldunok behar duguna,ordenantza berri bat ekarriko diguna.Ez da aski ikastaro gutxi batzuk eskaini, eta aurretik dagoen sasi-ordenantza betetzearekin konformatzea.