Historiako kantu ezagun guztiek oinarri berbera dute

musika - RossinaBossio b cc
musika - RossinaBossio b cc

Johann Pachebell-en Canon in D kantuko riff(akorde konbinaketa) bera erabiltzen dute historiako kantu ezagunenek. Denek kantu honen oinarri bera dute eta hori azaltzen digu Rob Paravonian umoristak monologo musikal baten bitartez. Dibertigarria eta parregarria, bestelako kontu ilun eta tristeagoengatik ihes egiteko, une batez bada ere.

http://www.youtube.com/watch?v=rnv_wDWwD7c

Zer da imaginazioa?

Zer da bada, dena asmatuta dagoenean? Berdin dio zer sortzen duzun, ziur izan jada beste norbaitek, kasualidadez bada ere egina duela. Ala ez… Ba al dago musikan zerbait jada asmatua ez dagoena, berria, originala? Eta Artean? Eztabaida interesgarria izan daiteke.

Garabi taldearekin hor ibiltzen gara Abendañoko industrialdean kantuak sortzen eta entsaiatzen. Behin baino gehiagotan gertatu zaigu, nahigabe bada ere, kantu baten riffa asmatu eta beranduago konturatzea jada asmaturik dagoen kantu baten berbera dela.

Ekaitza bainuontzi batean

4 pentsamendu “Historiako kantu ezagun guztiek oinarri berbera dute”-ri buruz