Historiako artelanik garestienak
Jackson Pollock da artista baloratuenetako bat. Artea dirutan neurtuz gero, baloratuena. Bere ‘Number 5’ koadro abstraktuagatik 140 milioi dolar ordaindu zituen 2007an Mexikoko aberats batek. Artelan batengatik inoiz ordaindu den diru kantitaterik handiena, hain zuzen ere.
Pintura tantaka erortzen uzten zuen Pollock-ek ohialaren gainean. Dripping teknika horretan oinarritzen dira haren koadro asko eta asko, gerora, prezio pentsaezinetan saldu direnak.
Willem Kooning-en ‘Woman III’ koadroagatik 137,5 milioi dolar ordaindu zituzten 2006an. Historiako bigarren lanik garestiena da.
Iragan asteazkeneko salmetak, Alberto Giacometti, hirugarren postuan utzi du. 75,5 milioi euroren truke eskuratu zuten Giacomettiren lana enkante batean.
Historiako artelanik garestienen zerrendan bina lan dituzten margolari bakarrak dira Gustav Klimt eta Pablo Picasso. Klimt-en Adele Bloch-Bauer-en erretratuagatik, 135 milioi dollar ordaindu zituzten. Hain zuzen ere, emakume beraren bi erretratu dira, Klimt zerrendan bitan atera arazi dutenak. Aipaturiko koadroa nazien eskutara ailegatu zen Bigarren Mundu Gerran. ‘Arte endekatua’ zen hura nazientzat. Azkenik Adeleren ilobari itzuli zioten artelana, eta Adele Bloch-Bauerrek, berriz ere, Klimt-entzako posatzea erabaki zuen. Emaitza, 87,9 milioi dolarretan saldu zen ‘Adele Bloch-Bauer II’ koadroa izan zen, zerrendako zazpigarrena, hain zuzen ere.
Bosgarren postuan ageri da Picassoren ‘Niño con Pipa’ koadroa, eta seigarrenean ‘Dora Maar con gato’. 104,2 milioi dolar eta 95,2 milioi dolar ordaindu zituzten Malagako margolariaren bi lan horiengatik, hurrenez-hurren.
Francis Bacon-en ‘Triptych’-ek hartzen du zortzigarren postua, harengatik 86 milioi dolar ordaindu baitzituzten.
Vicent Van Gogh-ek Dr Gachet lagunari eginiko erretratuagatik 82,5 milioi dolar ordaindu zituzten 1990. urtean. Eta zerrendako azken postua Jasper Johns-en ‘False Start’-ena da, 80 milioi dolarretan saldu baitzuten.
Horiexek dira historiako artelanik garestienak. Garestiegi, edo merkeegi, artelanak, eroslea ordaintzeko prest dagoena balio du, dirutan behinik behin.
Alberto Giacomettiren ‘L’Homme qui marche I’ al da benetan, komunibide guztiek saldu diguten bezala, historiako artelanik garestiena? Kontuan hartu al da inflakzioa ala titularrak egiteko aproposa den kontua hartu dugu?
Norbaiti interesa bazaio, hemen http://www.malaprensa.com/
(5.2.10
Ni Avatar ni Giacometti )
azaltzen dute zergatik Avatar ez den historiako filmeril “takilleroena” eta zergatik Giacomettirena ez den historiako artelanik garestiena. Haiek proposatzen zerrenda:
Obra
Fecha de venta
Precio nominal
$ 2009
Ranking El País
1. Van Gogh Retrato del Dr. Gachet
1990
82,5
135,4
6
2. Renoir Au Moulin de la Gallette
1990
78,1
128,2
7
3. Picasso Muchacho con pipa
2004
104,1
118,2
2
4. Giacometti L’homme qui marche
2010
104,3
104,3
1
5. Picasso Dora Maar au chat
2006
95,2
101,3
3
6. Klimt Retrato de Adele Bloch Bauer II
2006
87,9
93,5
4
7. Rubens La masacre de los inocentes
2002
76,7
91,5
8
8. Bacon Tríptico
2008
86,2
85,9
5
9. Rothko Centro Blanco (Amarillo, Rosa y Lavanda sobre Rosa Rosa)
2007
72,8
75,3
9
10. Andy Warhol Green Car Crash
2007
71,1
73,6
10
Sentitzen dut, ez dakit taula batean sartzen, ulertzea espero dut…