HernaniKomik azoka ostiral eta larunbat honetan
HernaniKomik azoka 2024 –
11:00etan zabalduko ditu ateak Hernaniko komiki azokak. Hirugarren aldia du aurtengoa, eta aurreko urteetan baino liburu aurkezpen gehiago izango ditu: guztira hamar liburuk izango dute jendaurreko ekitaldia, eta horietarik sei inprimategitik atera berriak dira.
Lehen egunean Oneka, Iruñeko Erresumaren sorrera (17:30), Aldaxka pozoituak (18:00), Mo (18:30), Argia Iraungi zen tokia (19:00) eta Mugako dragoiak (19:30) aurkeztuko dituzte, egileak bertan direla; hurrenez hurren, Eneko Lizardi, Aritz Ibarra, Pello Varela, Mikel Begoña eta Gregorio Muro. Iñaki Otamendik eta Iratxe Retolazak egingo dute moderatzailearena.
Bigarren egunean, Adur Larrea eta Gorka Bereziartuaren Abentura erraldoia (17:00), Iban Zaldua eta Julen Ribasen Botere handi batek (18:00) Asier Iturralde Gaston-en Egun bat Beti Berdin tabernan, Agustin Ferrer Casasen Ihes plana (18:30) eta Tupust kolektiboaren Ni, zu, gu bilduma aurkeztuko dituzte. Azken horren kasuan, Maite Caballero, Loinaz Lekuona, Maitane Gartziandia eta Ainara Azpiazu Axpi mintzatuko dira kolektiboaren izenean, jendaurrean.
Horrez gain, Marrakatuek eta Asisko Urmenetak Dzirt-dzart saioa egingo dute 12:30ean. Ordubete lehenago Yurre Ugarte gidoilaria eta Julen Ribas marrazkilaria iaz elkarrekin argitaratutako Iris komikiaz ariko dira solasean, Ainara Azpiazu Axpi-rekin.
Bi erakusketa
HernaniKomik azokaren harira, bi erakusketa zabalduko dituzte: batetik, Space Opera euskal komikietan, azokaren eremuan berean; eta, bestetik, Asisko Urmenetaren ibilbide profesionalari eskainitakoa, azaroaren 16tik 29ra. Izan ere, Hernaniko azokak ematen duen Joseph Camino saria Urmenetak jasoko du aurtengoan. Sari ematea larunbatean izango da, 12:00etan. Dobera Euskara elkarteak, urtero bezala, komiki lehiaketa antolatu du eskoletan. Parte hartzaileen lanak ere erakusgai izango dira komikien salmenta postuen inguruan. Sari banaketa, berriz, azoka zabalduko den egunean egingo du, 17:00etan.
…
- Azaroak 15 ostirala
11:00 Azokaren irekiera
Goizean zehar, ikasle eta adinekoak azokan. Tailerra, erakusketa, nobedadeak.
17:00 V.Kromiki lehiaketaren sari banaketa (Dobera Euskara Elkartea)
Komikien aurkezpenak egileekin:
17:30 Oneka, Iruñeako Erresumaren sorrera. Eneko Lizardi. Moderatzailea: Iñaki Otamendi
18:00 Aldaxka pozoituak. Aritz Ibarra. Moderatzailea: Iñaki Otamendi
18:30 Mo. Bernardo Atxaga, Pello Varela. Moderatzailea: Iratxe Retolaza
19:00 Argia iraungi zen tokia. Mikel Begoña. Moderatzailea: Iratxe Retolaza
19:30 Mugako dragoiak. Gregorio Muro. Moderatzailea: Iratxe Retolaza
- Azaroak 16 larunbata
11:30 Iris. Yurre Ugarte, Julen Ribas. Moderatzailea: Ainara Azpiazu Axpi
12:00 Joseph Camino saria. Asisko Urmenetari
12:30 Dzirt-dzart saioa zuzenean marraztuz. Asisko eta Marrakatue
Komikien aurkezpenak egileekin:
17:00 Abentura erraldoia. Adur Larrea, Gorka Bereziartua. Moderatzailea: Garbiñe Ubeda
17:30 Botere handi batek. Iban Zaldua, Julen Ribas. Moderatzailea: Garbiñe Ubeda
18:00 Egun bat Beti Berdin tabernan. Asier Iturralde Gaston. Moderatzailea: Garbiñe Ubeda
18:30 Ihes plana. Agustin Ferrer Casas. Moderatzailea: Mikel Begoña
19:00 Ni, zu, gu. Tupust! kolektiboa: Maite Caballero, Loinaz Lekuona, Maitane Gartziandia, Ainara Azpiazu Axpi