Herdoilak janda


Ez dakigu jada oinez ibiltzeko gai izan eta behar ez duelako alboratu zuten. Ez dugu jakingo gurpilei eragiteaz nazkatu eta betirako ohean geratzea ebatsi zuelako egin zuen. Agian parrandan zebilen koadrila batek bazter batean topatu eta gaupasa luzatzeko haitzakiz, algara artean lasterketak egiteko erabili ondoren bota zuen bertara. Nahi gabe ere erori zitekeen, aldapa bera pirritan joanda edo.
Baina bertan dago aspaldian. Marea jaisten den aldiro agertzen da, lekuz kanpo, arraintxo eta zizareen kabi, gurpilak lokatzetan harrapatuta ezin mugiturik, lepoa luzatu eta uretatik atera nahiko balu bezala, baliagarria zen garaietara itzuli nahian.

 

Azaroaren 11an Oarso-Bidasoan argitaratzen den Boga astekarian argitaratua.