Henry Bengoa Inventarium entseatzen
Datorren ostegunean jokatuko da Hendaiako Varietés antzokian HENRY BENGOA INVENTARIUM ikuskizun poetikoa, hogeita bost urte eta gero. Gaur egin dute entsegua Tolosan hiru jokalariek: Bernardo Atxagak, Joxemari Iturraldek eta Xabi Strubell musikariak.
Ruper Ordorika eta De la Casa anaiak faltako dira orduko emankizun hartatik ostegunean, baina haien lekua Xabi Strubell musikari hondarribiarrak egingo du.
Iturraldek eta Atxagak, gainera, testu berri zenbait ere estrainako dituzte Varietés antzokiko emankizunean.
Gainera, okasionea profitaturik, Pamiela etxeak berrargitaratu eginen du ahituta zegoen liburudiskoa ere.
Sarrerak eskuratzeko, hona jo besterik ez duzu.
Antolatzailea, Hendaiako MUGATI euskaltzaleen bilkura da. Inguruetakoa bazara eta euskara aitzinarazi nahi baduzu, gonbidatua zaude hileroko hirugarren larunbatetan egiten dugun bilkurara, Hendaiako AEKren egoitzan, goizeko hamarretan hasita.