HAZI saria izango da 17.HUHEZINEMAko berrikuntza nagusia

HAZI saria izango da 17.HUHEZINEMAko berrikuntza nagusia –

Hazi Sari berria aurkeztu dugu. Film laburrak aurkezteko epea, azaroaren 27an amaituko da.

 

HAZI saria izango da 17.HUHEZINEMAko berrikuntza nagusia

Irudi berria
Gaur, azaroak 17, aurkeztu dugu Huhezinema jaialdiaren aurtengo edizioaren kartel berria. Kolore berdexka izango du nagusi eta Aretxabaletako elizak eta telefono kabinak berebiziko garrantzia hartu dute. Iruditeriaren ardura duen komunikazio lantaldeak azaldu duenez, ez da erraza izan iruditeriarekin asmatzea, izan ere, bi ikaskidek eginiko kartel proposamenen artean zalantzak egon dira aukeratzerako garaian. Azkenik, hainbat buelta eman ostean, Ariadna Tola ikaskideak egindako kartel proposamenaren baitan sortu da iruditeria.

Ariadna Tola, HUHEZINEMAren 17.edizioko kartel egilearen hitzetan “Aretxabaletako lagun batek gomendatu zidan telefono kabinaren irudia kartelean txertatzeko, izan ere, herriko gazteekin polemika handia izan duen kabina da. Kontuan izanda Huhezinema gazteei zuzendutako ekitaldia dela, eta Aretxabaletan egiten den zinema jaialdia dela, lotura hori egiteko modurik egokiena iruditu zitzaidan .”

Hazi Sari berria
Aurtengo edizioak hainbat berrikuntza izango ditu, eta sarien atalean nabarmenena Hazi Saria izango dugu. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren HAZI enpresa publikoak eta Huhezinemak bat egin dugu HAZI sari berria sustatzeko. Lankidetza berri honen helburua da urtez-urtez HAZIrekin zerikusia duten egitekoak sustatzea eta ezagutaraztea (ekintzailetasuna, landa garapena, basogintza…). Gauzak horrela, HAZI saria jasoko du egiteko horiek egokien lantzen dituen film laburrak.

Saria Huhezinemako epaimahai ofizialak eta HAZIk izendatutako ordezkari batek emango dute, Huhezinema jaialdian finalista izango diren film labur eta bideoklipen artean onena aukeratu ondoren. Sariaren irabazleak 600 euro jasoko ditu Eusko Label produktuen saski batekin batera, urtarrilaren 26an egingo den Huhezinema jaialdiaren sari banaketa ekitaldian. HAZIko ordezkari batek emango du saria Aretxabaletako Arkupe kultur etxean.

Sail guztien artean HAZI Sari bakarra emango da.
Gure helburua da zinemaren bidez ezagutaraztea landa eta itsasertz ingurune bizi batek duen garrantzia, daukagun gizarte-ereduaren oinarri den aldetik, eta, era berean, lehen sektoreko eta landa eta itsasertz inguruneko pertsonek eredu horren barruan duten zeregina baloratzea.

Izena emateko epea amaitzear
Urriaren 16an zabaldu zen Huhezinemaren 17. edizioan parte hartzeko epea. Oraingoz, parte hartze ona izaten ari da aurtengo edizioa, baina, ohar honen bitartez,film laburrak eta bideoklipak bidaltzeko epea azaroak 27an itxiko dela gogoraraztea nahi dugu.

Oinarriak, parte hartzeko baldintzak, filmak aurkezteko epeak zein bidalketa moduak Huhezinemako webgunean edo gure sare sozialetan ere jaso daiteke. Film laburrak zein bideoklipak aurkezteko izen-ematea Imprimaki honen bidez egin beharko da.

 

HAZI saria izango da 17.HUHEZINEMAko berrikuntza nagusia

 

Aurkitu gaitzazu sareetan:
Web gunea: https://huhezinema.eus
Instagram: @huhezinema
Facebook: @huhezinema
Youtube: @huhezinema
Twitter: HUHEZINEMAfest

HAZI saria izango da 17.HUHEZINEMAko berrikuntza nagusia