Otsailak 2, Kandelario. Trumoi hotsa aditu da. Oskarbi dago hala ere. Zulo beltzean luzaroan geldi egon den piztiaren giharrak tinkatzen hasi dira. Lotan egin duen puzkerrak iratzarri du. Hilabeteetako loaldiaren nagiak askatu, kiribilduta izan den zuloaren berotasuna utzi eta leizearen ahora hurbildu da. Atzeko bi hanken gainean zutitu eta zerura luzatu du begirada. Ilargiari begiratu dio lehenengo. Izarrak behatu ditu gero. Burua jaitsi eta hankak lur hartu ditu. Bai, eguna da. Iritsi da ordua. Hartzuloa uzteko garaia da. Bukatu da negua. Has dadila inauteria. Euskal Herriko hainbat inauterietan ohikoa da Hartza. Ohikoa baino gehiago. Hartzak parte hartzen duen inauteri gehienetan protagonismo nagusia bereganatzen du. 2021eko ez-inauterietan Hartza ikusteko aukerariknekez izango denez, hona hemen beste urte batzuetan han-hemen ikusitakoen argazki batzuk.
.
Ituren
.
Arizkun
Hartza, Arizkun, 2008-02-05. Argazkia: Iñaki Zugasti – Dantzan CC-BY-SA
.
Beskoitze
Hartza, Beskoitze, 2012-02-19. Argazkia: Eire Vila CC-BY-SA
.
Sohüta
Hartza, Sohüta, 2016-01-17. Argazkia: Eire Vila – Dantzan CC-BY-SA
Hartza, Sohüta, 1934.
.
Segura
Hartza, Segura, 2011-03-04. Argazkia: Eire Vila – Dantzan CC-BY-SA
.
Eibar
Hartza, Eibar, 2015-02-07. Argazkia: Fernando Retolaza – Dantzan CC-BY-SA
.
Ermua
Hartza, Ermua, 2017-02-14.
Hartza, Ermua, 1934. Zutik: Pedro Amillategui, Ildefonso Landa, Tio Zacarias, Honorato Olañeta (hartza), Segundo Goitandia, Ibarrola, Julian Aguirregomezcorta (Inbirri ), Luis Urreta, Angel Ciarsolo. Makurtuta: Luis Araiztegi, Jesus Arzuaga, Juanito Izarra, Eibarko Benancio, Eibarko Pintor, Vicente Izarra.
.
Oñati
Hartza Oñatiko inauterietan. Argazkia: Maite Irizar – dantzan CC BY-SA
Orain bai hasi gaitezkeela gure arbaso neandertalaz hitz egiten, Hartza gurtzen zuten gizaki eta hizarte hartaz berba egiten.
Eta hemengo azken hartza Mugarra aldean akabatu zuten ehiztari madarikatu haiez…
UFFFF, ZEIN IRUDI EDERAK! DEMASA!!!
Eskerrik beroenak egin dituenari.
Orain bai hasi gaitezkeela gure arbaso neandertalaz hitz egiten, Hartza gurtzen zuten gizaki eta hizarte hartaz berba egiten.
Eta hemengo azken hartza Mugarra aldean akabatu zuten ehiztari madarikatu haiez…