Harkaitz Canoren “Twist” eleberria
Ez, ez dut TWIST nobelaren kritikarik egiteko asmorik, soilik aipatu nahi nuke askotan ibiltzen garela liburuak nola aurkeztu pentsatzen. Alegia, antolatzen ditugun prentsaurreko eta bestelakoak demodé xamar daudela edo, bederen, ez dutela behar luketen funtziorik betetzen. Horregatik egin zait deigarria, sarean eta ustekabean, booktrailer bat topatzea. Promozioak baditu milaka aurpegi. Batzuk politak eta besteak zatarrak. Honako hau oso polita, nire iritzirako.
Limbusfilmak-ek egina da trailerra, Canoren “Zinea eta literatura” saiakera promozionatzeko hasi ziren halako lanetan. Eta eskertzen da, bai horixe.
Nolabait, gogora ekartzen dizkidate hamahiru urtetan zehar SAUTRELA literatura saioan egin izan ditugun PITXIAK, gure altxorrik preziatuena. Gehienak letra zurizkoak, hondo beltzaren gainean. Edo alderantziz.