Gure hezibide sentimentalak

Gure hezibide sentimentalak –

Zahartzeak hainbat adierazle ditu. Lehenik, burua soiltzen edo, kasurik onenean, urdintzen hasten zaizu. Handik gutxira, koadrilan hitzordu kopurua jaitsi ondoren, ezkontzak eta umeak heltzen dira, tartean istripurik ez badago behintzat. Aldi berean, zure futbol taldeko jokalariak zu baino gazteagoak dira eta, oharkabean, biharamuna etzidamuna bilakatzen da. Ostiral gauez etxean geratzea nahiago eta igandea aprobetxatu nahi. Gabonetako afariak, herriko jaiak eta zure nerabezaroko musika-taldeen kontzertuak azken erresistentzia-guneak dira. Nire kasuan, Kerobia bat-batean desagertu ondoren (artikulu bat zor!), azaroaren 24tik aurrera ofizialki zaharrunoa izaten hasiko naiz. Litekeena da Eusko Jaurlaritzak dirulaguntza txiki bat esleitzea Berri Txarraken alargunoi, baina, bien bitartean, dolu-fasea hasiko dut. Tristea da hainbeste urtetan zurekin egon den musika banda batek agur esatea, baina, nahiko nuke, atzera begiratu barik, aurrera egitea eman zigutena ondo gordez, gure hezibide sentimentalak gugan betiko egongo dira eta, gutxien espero duzunean, hortik aterako dira buruan dabilkizun zera hori ulertzen laguntzeko.

Oh: Opari gisa, Kerobiak Gorka Urbizurekin grabatutako Zuen tragediak

.

Argazkia: “BERRI TXARRAK – BEC”by Gaizka Peñafiel is licensed under CC BY-NC 2.0Gure hezibide sentimentalak

Gure hezibide sentimentalak

Gure hezibide sentimentalak

APURKA APURKA Iritzi xelebreak, gogoeta alderebesak etabar. 1988an sortua eta 1989an jaioa. Ikasketez giza-zientziak eta komunikazioan lizenziatuta. Egun Berbaizu Euskara Elkartean lanean, bihar batek jakin.