Gure artean horrelakorik ez

Gure artean horrelakorik ezJerusalemera bidean, ikasleei ohartaraziz doa Jesus, ezen dolorezko zoria izango duela, bai berak, bai berari jarraitzen dion orok. Sinestezina da bidean lagun dituenak zein oharkabe bizi diren. Gauza bera gertatzen da gaur egun ere.
Santiago eta Joan, Zebedeoren semeak, taldetik apartatu eta Jesusengana doaz, biak bakarrik. Ez dute besteen beharrik. Lekurik hoberenak nahi dituzte eta lehenengo izan Jesusen egitasmoan, berek beren erara irudikatu duten hartan. Haien eskaria ez da erregua, baizik handinahi zoroa: «Eskatzera gatozkizuna eman diezaguzun nahi dugu». Jesusek gainerakoen gain ezar ditzan gura dute.
Jesus harritu egin dela ematen du. «Ez dakizue zer ari zareten eskatzen». Ez diote zipitzik ere ulertu. Pazientzia handiaz gonbidatu ditu Jesusek pentsatzera, ea gai diren bere doloretako zoria bera partekatzeko. Bi haien ateraldiaz konturatu direnean, biziki haserretu dira beste hamar ikasleak Santiagoren eta Joanen aurka. Berek ere amets bera dute. Handinahi horrek banatu egin ditu eta elkarren kontra jarri. Ohorearen eta probetxuzko protagonismoaren bila ibiltzeak hautsi egiten du beti kristau-elkartearen batasuna. Baita gaur egun ere. Zer hori baino okerragorik, Jesusen eta jendearen askatasunaren zerbitzari izateko hark dakarren egitasmoaren kontra?
Hain larria da gertatua, non Jesusek «bildu egin baititu» garbi uzteko zer jarrera izan behar duten bere jarraitzaileek beti. Ondo baino hobeto dakite nola jokatzen duten erromatarrek, «herrietako buruzagiek» eta lurreko «handikiek»: jendearen tirano izan ohi dira, menderatzaile eta beren boterea sentiarazi behar izaten dute. Hona bada: «zuen artean horrelakorik ez».
Jesusen jarraitzaileen artean dena bestelako izan behar du: «handi izan nahi duena izan bedi zerbitzari, eta lehenengo izan nahi duena izan bedi guztien esklabo». Handitasuna ez da neurtzen duzun boterearen arabera, gizartean duzun mailaren arabera, erakusteko dituzun tituluen arabera. Jesusen Elizan horrelako gauzen bila dabilena ez da handiago bihurtzen, baizik ezdeusago eta barregarriago. Izatez, oztopo da hori guztia Gurutziltzatuak nahi izan duen biziera sustatu nahi denean. Halakoari oinarrizko ezaugarri bat falta zaio Jesusen jarraitzaile izateko.
Elizan guztiok behar dugu izan zerbitzari. Kristau-elkartean kokatu behar dugu geure burua, ez goitik beherantz, nagusitasunetik, boteretik edo probetxuzko protagonismotik begira, baizik behetik, prestasunetik, zerbitzutik eta besteei nola lagunduko bilatzetik begira. Jesus dugu geure eredu. Hura ez zen bizi sekula «zerbitzatua izateko, baizik zerbitzari izateko». Horixe da hura zer izan zen hobekienik eta miresgarrienik adierazten duen laburpena: ZERBITZARI IZAN.

Jose Antonio Pagola
BERRI ONAK Sare Ebanjelizatzailea
Bizi zaitez zerbitzari. Bidali hau
2009ko urriaren 18a
Urteko 29. Igandea (B)
Markos 10,35-45

Gure artean horrelakorik ez

Aita nuen Pagola; ama, berriz, Elorza. Nere izena, Jose Antonio. Añorgatarra naiz sortzez. Nazareteko Jesusen Berri Onaren muina eskeini nahi dut astean behin. Hau katalanez, gazteleraz, frantsesez, ingelesez, italieraz eta portugesez zabaltzen da munduko plazara. Zuk zeuk har dezakezu orain euskaraz.

32 pentsamendu “Gure artean horrelakorik ez”-ri buruz

  • Baina zer da hau? Kristauak omen gara orain Zuzeun? Moderatzailea, mesedez! “zerbitzari” hitzak bakarrik webguneak gordeta dauden ordenagailuentzako balio izan beharko luke. Gizakiok libre gara. Gora askatasuna! Kanpora askatasunaren kontrako sektak!

  • Pernan, Pagola jauna Begiralea da, zeu bezalaxe. Bere izen-sinaduraz argitaratzen ditu sarrerak. ZuZeu horretarako da: erabiltzaileeek nahi dutenean, nahi dutena, nahi duten bezala argitara dezaten, beti ere euskaraz eta guztion eskubideekiko errespetuan den bitartean. Amen.

  • Bueno, ba honeraino iritsi naiz ni. Ezin diet nire printzipioei uko egin. Agur. Ezabatu nazazue Begiraleen zerrendatik, mesedez. Zorte on.

  • Pena benetan handia da guretzat Nosfe eta Kuste-ren berri jakin gabe geratzea. Jarraitzeko erregutzen dizugu, Pernan. Baina, jakina, libre zara nahi bezala jokatzeko. Hala ere, ulertu behar duzu zeuk eta Pagola jaunak eskubide bera duzuela Zuzeun: argitaratzekoa edo ez argitaratzekoa. Baja emateari buruz, zeuk daukazu horretako gaitasuna zeure profilean, gainerako erabiltzaile guztiek bezalaxe. Mesedez, ez ezazu alde egin, Pernan. Ez baduzu Pagola jaunarekin batera argitaratu nahi, beste egun bat har dezakegu Nosferentzat. Ezin dizugu besterik eskaini, are gutxiago inoren lepoa. Geratu geurekin.

  • Ezta burutik ez zait pasatu inoren lepoarekin jokatzea. Nire jokabidea ez da besteoi zer egin behar duten esatea, baizik nik nere burua zaintzea. Benetan gogorra da erabaki hau niretzat, ez da batere erraza. Eta benetan, eskertzen dut zure eskaera jarraitzeko Zuzeun. Eta begiak malkoz beteta dauzkat eta korapiloa tripan. Baina ezin dut nire kontra joan. Ez naiz apaizen kontra, ezta ere alde. Bakoitzak nahi duena sinistu dezala. Ez naiz inoren askatzailea, bakarrik nire buruarena. Baina ikasi dut bizian, apaizengandik, zenbat eta urrutiago, hobeto niretzat. Espero dut, hala ere, hemengo jendiakin beste proiektuetan parte hartuko dudala, nire eskua luzatzen dut, eta gauza asko egin nahi ditut, eta egiten ari naiz. Baina gauza batzuk ezin ditut onartu. Sentitzen dut. Inoiz inork proiektu ASKE batetarako nahi banau, hemen nago. Orain nire perfila ezabatzera noa. Eskerrik akso guztiagatk.

  • Pena aitortu baizik ez, Pernan, baina zurea irakurrita ematen du ZuZeu ez dela proiektu “askea”, areago, eliza katolikoarekin lotutakoa lirudike. Hala uste baduzu, erratuta zaude, zinez. Ondo ibili, eta han edo hemen ostera aurkitu artean, jaso orain arteko zure ekarpenagatik gure esker ona eta besarkada beroa. Eta eman goraintziak Nosfe eta Kusteri.

  • Bo. “(…) Pernan, baina zurea irakurrita ematen du ZuZeu ez dela proiektu “askea”, areago, eliza katolikoarekin lotutakoa lirudike. (…)”
    Hala ematen al du? Ez nuen hori esan nahi, noski, eta uste dut ez dudala esan. Nik ez dut esan Zuzeu askea ez denik. Nik ez dut esan elizarekin lotuta dagoenik. “ASKE” maiuskulakin jarri dut “ZERBITZARI IZAN” (Pagolaren testuaren buekaerarekin) kontrastatzeko. Aurrera ZuZeu! Pikutara erakunde matxistak!
    PD: Nosfe eta Kuste eta beste askok pernangoni.com-en jarraipena izango dute.

  • Izaskun Pérez 2009-10-18 23:46

    Pernan, ez ezazu alde egin, faborez, nik hemen faltan botako zaitut.

    Beti izango duzu Pagolari nahi duzuza esateko aukera, edo paso egitekoa.

    Nik (eta beste askok) ere uste dut Eliza erakunde matxista dela (beste gauza askoren artean), baina bueno, berak esan dezala nahi duena, neri bost. Eta noizbait berak idatzitakoa irakurri eta zerbaitekin ados ez banago, lasai, argi eta garbi esango diodala, denok egin dezakegun moduan.

    Gelditu gurekin Pernan!

  • Izaskun, matxismo asko dago hemen gaur egun, zoritxarrez. Ez dugu ezabatuko halako tolerantziekin: “berak esan dezala nahi duena, neri bost”. Pasando pasando nos van aplastando. Hala ere, estrategia txarra da aurrez aurre eztabaidatan ekitea, hori da etsaiak nahi duena. “Monstruak erasotu eta monstruo bihurtuko zara”. Egin behar dena da ospa egin! Ez da tenploetara joan behar sektakoekin eztabaidatzeko, hori da sektakoek nahi dutena. Egin behar dena da espazio askeetan zehar mugitu, sektatik kanpo, eta sektaren influentziatik kanpo. Nik ez dut predikatzen, ez diot inori esaten zer egin. Orain aitortzen dut nik nire buruarekiko estrategia “alusioengatik” aipatua izan naizelako. Inoiz ez nauzu aurkituko azpian matxismoa eta ierarkiaren baloreak dituzten ideologia toxikoak emititzen diren guneetan. Nire helburua da zoriontsu bizitzea. Badakit aurrez aurre tanke bati erasotzea suizidioa dela. Amore eman ere ez dut egingo. Korrika egin, ihes egin, izkutatu, eta etsaiaren esku luzea ailegatzen ez den lekuetan bizi. Leku zoragarriak daude matxismo eta ierarkiatik urruti. Bilatu, bertan instalatu, eta zoriontsu naiz. Zoritxarrez, nire bihotzak alde egiteko esaten dit. Hobeto azaltzeko nola sentitzen naizen, metafora bat jarriko dizut: Kontestu euskaldun politizatu honetan, niretako Eliza da Guardia Zibila bezala. Imaginatu egun batian Guardia Zibil bat aurkitzen duzula Zuzeun begirale, euskaraz idazten, eta esaten Guardia Zibilak zelako gauza onak egiten dituen, eta lapur bat harrapatu duela, eta katu bat zuhaitz baten puntatik erreskatatu duela, eta Espainiako Konstituzioak denon askatasuna bermatzen duela eta blah blah blah… “copia-pega” egiten Konstituzio eta Derecho Romanoko pasarte “politak” eta abar. “Teorian” ondo daude. Teorian ados egon naiteke Espainiako Konstituzioko hainbat artikuluekin. Baina seguru nago Zuzeuko begirale askok joango zirela, ezta? Ez zioten Guardia Zibilari erantzungo, zuzenean, askok, ospa egingo zutela uste dut. Ba niretako Eliza, Guardia Zibila baina okerragoa da. Zin dagizut, eta errepikatuko dut: Niretako Eliza erakunde lez, Guardia Zibila baino gaiztoagoa da. Eta ez da “miembro batzuk gaiztoak dira, baina batzuengandik ez kondenatu erakunde guztia”. Eliza berez toxikoa da. Eta bestela, Pagola jauna, (bai, zu zeu!) erantzun galdera hauei (to, erori naiz, monstruo bihurtu naiz eta tankeari harri bat botatzen diot. Akabatuta nago):
    1) Zergatik ezin du emakume batek meza eman?
    2) Zenbat obispo daude kristautasunean orain eta horietatik zenbat dira emakume?
    3) Zenbat jende torturatu dute heriotzeraino historian Elizakoek?
    4) Zenbat txibatazo Gerra Zibilean Konfesioko sekretuak aprobetxatuz?
    5) Zenbat emakumeri abortua ekidin?
    6) Zenbat homosexuali bizia zapuztu Elizak?
    7) Zergatik “Jesus”, “Jesus”, “Jesus”, beti eredu GIZONEZKOA.
    8) Zerk akabatu zuen euskal matriarkadoak?
    9) Zenbat diru publiko jasotzen du Espainian Elizak eta zeren truke?
    10) Zenbat prozesiño palio azpian Franco diktadoreak?

    “Gure artean horrelakorik ez” izenburua egokia oso. Jajajaaa

    Izaskun, gustura egon naiz Zuzeun, gora beherak izan ditut, baina apasionantea izan da niretzat (post apasionatu hauetan ere ikusten den bezalaxe). Hasieratik komiki tira bat egin dut astero (abuztuan ezik) musutruk.

    Bestalde, Pagolari nik pentsatzen dudana esateko, Begirale izan gabe ere egin dezaket (egiten ari naiz post honekin).

    Eta zuk esaten duzu: “Eta noizbait berak idatzitakoa irakurri eta zerbaitekin ados ez banago, lasai, argi eta garbi esango diodala, denok egin dezakegun moduan.”. Ba ez dut ikusten zure erantzuna Pagola jaunari. Ez izan pasota! Erantzuiozu pikoloari! Edo zerbait egin! Aski da ño, esan ozenki… zerbait!

    Eta orain ni naiz esaten dizuna: Izaskun! Ihes egin Elizaren influentzia toxikotik, eta etorri nigaz!

  • Pernanekin bat egiten dut bere adierazpenetan. Neu be zuzeuren irakurle izanik apaizen kontuak ez ditut maite eta uste dut honelako komunikabide batean soberan daudela. Elizak baditu bere hedabide propioak bere ideien alde egiteko.

  • Izaskun Pérez 2009-10-19 12:00

    Pernan, zure puntua ulertzen dut eta azalpen honen aurretik ere ulertzen nuen.

    Pagolari ez badiot erantzun, berak argitaratu duena irakurri ez dudalako da.

    Pasatzea ez da aukera egokiena, ados, baina alde egitearekin zerbait lortuko dugu?

    Nik ere guardia zibila erabiliko dut adibide moduan. Pentsa zure etxera doala guardia zibila, zure etxean instalatzea: alde egingo duzu? (“Korrika egin, ihes egin, izkutatu, eta etsaiaren esku luzea ailegatzen ez den lekuetan bizi”) Leku zoragarriak egon daitezke matxismo eta ierarkiatik urruti, noski, baina agian ez dira GURE lekuak.

    Guardia Zibila nire etxera (gure herrira) etorriko balitz, nik aurre egingo nioke (mila modu daude). Ez nuke alde egingo eta berari gurea utzi. Ez.

  • Internet da nire etxea, ez bakarrik Zuzeu. Nire webgunea daukat, eta giro beroa eta goxoa bertan. Bizi naizen pisua bezala. Nik nahi dudana ipintzen dut nire blogean, eta askotan iruzkinak ez ditut onartzen, eta ez dira irtetzen argira. Nire etxean bezala, nahi dudana gonbidatzen dut, eta presentzia indeseableei atea itxita dago. Nire etxea delako. Zuzeu ez da nire etxea. Nire etxea balitz, atearen gilza izango nuke. (Eta apaizak ez ziren sartuko, ziur egon zaitezke horretaz). Plaza da Zuzeu, publikoa. Eta ongi dago, hala behar du izan. Baina plaza publiko honetan helikoptero gaizto, potol, sendo eta beltza aterrizatu du. Ni ez naiz plaza honen alkatea. Alkateak dio nahi duena aterrizatu dadila, plaza publikoa delako, eta gustatzen ez zaionari erantzuteko. Laisez faire laisez paser. Baina helikoptero blindatuak ez du erantzuten, plaza okupatu du eta listo, beste plaza asko bezala, oso poteretsua delako. Ni berriz ez, ez daukat botererik. Aztoratuta nago Elizakopteroak inbaditu duelako nire plaza. Irain batzuk bota eta nire etxera noa, korrika, atea giltzatuz, eta Elizopteroaren zarata nazkantea ez entzuteko musikaren bolumena igoz. Zatoz nire etxera! Musika dago, festa egin dezagun, zoriontsu izan gaitezke! Plaza, Elizopteroak erre egin du!

  • Ah! Eta nik ere ez dut irakurri Pagolak idatzi duena. Es-ke ez da irakurri behar. Baina apaiza da. Eta Apaiza moduan dator. Eta horrekin aski daukat. Eta ez da paso egin behar. Edo konsekuente izan! Joder, zuk uste baduzu zure etxea dela Zuzeu, eta zure etxea defendatzeko prest bazaude, kaña sartuiozu indeseableari!
    Bestela , ondorioz, nik pentsatuko dut: A) Edo ez duzu uste benetan Zuzeu zure etxea dela (inprobable, ez dut uste gezurtera zarenik)
    Ala B) Ez duzu uste horren gaiztoa denik Meza izatea zure etxean. (Pufff)
    Ala C) Pasota bat zara. (Hiruotatik igual okerrena)

    Joder, zergatik zarete Zuzeun horren “koerente” eta horrenbeste defendatzen gauza batzuk (Euskadi versus Espainia) eta horren pasota benetako etsaiaren aurrean (gure artean dago, euskaraz egiten du, eta Espainolismoa baino okerragoa da).

    Zergatik?

  • Gari Berasaluze 2009-10-19 14:22

    Pernan, goitik behera ulertzen dut zure ezinegona. Goitik behera ulertzen ditut Pagola jaunak erantzun ditzan gorago idatzi dituzun 10 galderak. Beste hamar ere egin daitezke, are zitalagoak. Eliza da munduan jende gehien hil duen sekta. Eliza da oraintsu arte kulturalki belaunaldiak eta belaunaldiak zikiratu dituen erakundea. Ez naiz ni hasiko eliza katolikoaren alde. Beste nonbait eta beste noizbait behin baino gehiagotan izan dut elizaren aurka.
    Baina, mesedez, gustura hartuko nituzke, leku guztietan, Txema Auzmendi edota Jose Antonio Pagola bezalako kristauak. Gustura ez, oso gustura. Beraiek ere, bakoitza bere neurrian, behin baino gehiagotan ahalegindu dira Jesusen eta elizaren arteko distantzia murrizten, elkarrengandik behar baino urrunago daudela iritzita.
    Berdin dio. Ez naiz hasiko apaizak eta sotanak defendatzen. Paso. Baina horietakoren batek elizarekin zerikusirik ez duen proiektu batean parte hartzen baldin badu, ez dut esango proiektu hori ASKEA ez denik. Eta are gehiago komunikabideen kasuan. Nahi duena esateko eta idazteko adierazpen askatasuna ukatu behar ote diogu bada Pagola jaunari? Mesedez! Edo beste sinonimo bat nahiago baduzu… otoi!

    Larunbatean Ortuzar jaunarekin batera egin nuen bidea Donostian, beste milaka eta milaka lagunek bezala. Oso gustura ez, egia esan, baina bidea elkarrekin egiteak zuen garrantziaren jakitun behintzat. Jose Antonio Pagolarekin plaza konpartitzea antzeko zerbait da niretzat. Ez dut gustukoa haren pentsakera eta, batez ere, ordezkatzen duen erakundea. Baina horrek ez du legendun bihurtzen, eta kasu honetan errespetua merezi duela iruditzen zait, adierazpen askatasunaren izenean behintzat.

  • Pernan, berriro gauza bera: Zuzeu guztiz horizontala da. Erabiltzaileena eurena. Euskaraz eta elkarren errespetuan ibiltzea onartzen dutenena. Eta Pagola da erabiltzaileetako bat, gustatu ala ez. Ez dago besterik, ematen badizkiozu ere mila buelta. Ez da hain zaila paso egitea. Zeurea ez ezik ez duzu inon aurkituko ehunetik ehun zeure gustukoa den komunikabidea. Ematen du arrazoi baten zain zeundela, Pernan. Zaila zaigu ulertzeko, bestela. Erraza da gurekin haserretu eta agur esatea: ez diru eta ez onura. Horixe da eskaintzen duguna.

  • Ez da horrela, oker zaudelakoan nago, Zuzeu. Zuzeu ez da guztiz horizontala. Begiraleak daude, eta begirale izateko idatzi behar da email batera eta onartua izan behar da. Denok ez gara/dira begiraleak. Ez dut esaten txarra denik, bai ordea horizontala ez denik. Zuzeulariak ere badira, eta moderatuak izaten dira. Moderatzaileak daude, beraz. Pagola begirale izateko, emaila bilatu behar izan du, (“Zeuk ere Begirale izan nahi baduzu, idatzi hona, mesedez.”) Eta Zuk, Zuzeu, zu moderatzailea, zu administratzailea, ez nik, onartu duzu. Zuzeu zurea da, ez nirea. Bestea, retorika da, nire ustez. Pagola PERTSONA ona izan daiteke, ez dut ukatzen, eta ezagutu nahi dut pertsonalki, berak hala nahi badu, nire etxera gobidatuta dago. Baina ez intoxikaltzaile moduan, EZ APAIZ moduan.

  • Eta bai, zaila da paso egitea.

  • “Erraza da gurekin haserretu eta agur esatea: ez diru eta ez onura. Horixe da eskaintzen duguna.” Ez naiz hasarratu zuokin ez diru ez onura izateagatik. Hasarratu naiz ideia toxiko matxista eta ierarkizanteei boza emateagatik: Eliza katolikoari boza emateagatik.
    Pagolak idatzi eta bere askatasauna bermatu? Bale, baina Zuzeulari bezala, ez begirale bezala.

  • Pernan ala Pelman 2009-10-19 15:47

    Pernan. Iduri du garai bateko “Pelman” itzuli dela. Bale. Ulertu dugu. Aski duzu. Kitto beraz!

  • Ia, hauxe da zuen “errespetua”. Anonimo batetik. Oso ondo. Ba ulertzen baduzue, azaldu, ze nik ez dut tutik ere ulertzen. Moderatzailea, mesedez, zure lana egin.

  • Pernan, Zuzeuk egiten duen gauza da, ahalbaitlehen Zuzeulariak Begirale bihurtzea. Esan nahi da, norbaitek bere izenean zerbait egoki xamar idatzita argitaratzen badu, Begirale egiten du. Horizontalitatea, zuk sinetsi ala ez, helburu nagusia baita hemen.
    Bestalde moderatzailea bere lana egiten ari da. Inork ez dio errespetua inori galdu. Geuk ere nahiago genuke mundu guztiak bere benetako izenaz sinatzea, baina badakizu Interneten gauzak ez direla izaten horrela. Zuri bota dizuten “pelma” hori, seguru arina iruditu zaiola Pagolari zeuk berari esan dizkiozunen alboan.

  • Pernan ala Pelman 2009-10-19 16:23

    Barka berriro sartzeagatik baina “Pelman” Pernanek berak antigoalean erabiltzen zuen goitizena da. Eta bai, irain gisa hartuko bagenu ez du zer ikusirik Pernanek Pagolari botatako “Perla” andanarekin. Pernan, ni irakurle bat naiz, besterik ez. Eta irakurri, duela gutxi irakurri dut ezagutzen duzun Aliciak berak esteka gisa duen Eduar Punset-en azken sarrera. Hementxe: http://www.eduardpunset.es/blog/?p=374

  • Baina Pagola ez da kexatu, eta nik, bai. Hala da internet, ezta? Eta ni ez naiz anonimo, nire izenez sinatzen dut. Mesedez, kendu “pelma” deitzen nauen komentario hori. Bestalde, nik Pagolari ez diot ezer pertsonala esan, bere ideiei buruz ari nintzen, Eliza Katolikoen ideiak. Eta beti eman ditut arrazoiak. Eta “pelma” deitzen nauena: A.- Kobardia da. B.- Nire kontra sartzen da besterik gabe, argudiotik eman gabe.

  • Izaskun Pérez 2009-10-19 20:58

    Ez bat ez beste Pernan. Paso egingo banu, Zuzeu nire etxea bezala ulertuko ez banu edo meza etxean izatea hain gaiztoa denik pentsatuko ez banu ez nintzateke hemen egongo nire iritzia ematen.

    Pagola agertu eta zuk planteatutako galderak erantzutea falta zaigu. Ea zer dioen. Agertuko bada, noski.

    Eta bai, ni ere ados nago “Pelman” deitzea errespetu falta dela (nahiz eta zuk lehen erabiltzen zenuen ezizena izan…)

  • Pagola, ados al zaude esaldi honekin?:
    “HIESA zigor justua da jokaera sexual ezzuzen batentzat”
    (“El sida es un justo castigo para una conducta sexual incorrecta.”)
    Kalkutako Ama Teresak esana, hementxe aurkitu dut:
    http://es.wikiquote.org/wiki/Teresa_de_Calcuta
    11. esaldia.
    Eliza katolikoak beatifikatuta.

  • Bat nago Pernanen posizioarekin. Gaur egun ematen dugun irudi horrek “berdintasun irudia” eta “askatasun faltsu” horrek min asko egiten du gure gizartean. Nere ustez posizionamenduak oso garrantzitsuak dira, eta kasu honetan, Pernanek argi esaten du ez dela gauza pertsonal bat (hau da ez doala pertsona horren kontra baizik eta apaizen kontra), apaiza delako.
    Ematen dituen arrazoiak nahikoak eta soberakoak dira hau guztia ulertzeko, hau da: Pederasta batek hitz egingo balu kasua ezberdina izango litzateke? ala ez?
    Nere ustez nazismoa, espainolismoa, arrazakeria, etabb.. gure ondo ondoan dauzkagu, euskeraz hitz egiten du, (( “HIESA zigor justua da jokaera sexual ezzuzen batentzat”
    (”El sida es un justo castigo para una conducta sexual incorrecta.”) )) lotsagarria da hau.
    Hori guztia ikusita, orri honetan hori egotea, hori “legitimizatzea” da, beraz zuek ikusi..
    Aupa Pernan!

  • […] 18 de Octubre de 2009 (7 meses después) , chequeando que mi comic había salido bien, encuentro este artículo de un Begirale (editores que escriben lo que quieran, cuando quieran, con su nombre) al que vamos a […]

  • […] izan zuen haserre eta eztabaida. Zatirik handiena Jose Antonio Pagolaren sarrera baten iruzkinetan gertatu zen. Funtsean, Goñik ezin zuen onartu, Pagolak eta berak komunikabide berean argitaratzea. Goñik […]

  • Irakurle ohia 2009-11-12 14:31

    Arrazoi osoa daukazu, Pernan. XXI. mendeko EHn ideologia guztiak ez dira berdinak, eta badaude lekurik gabe laga behar direnak, arrazakeria, sexismoa, nazismoa edo haien anaia eta sustraia den kristautasuna. Neutraltasun faltsuarekin bidea irekitzen diegu, eta ni neu ez nago prest onartzeko.

    Oraintxe kentzen dut zuzeu nire RSS jariotik, Eliza katolikoaren kontrako gerraren partaidea naizelako.

    Agur eta ea laister desagertzen zarien.

  • Gaur da lehenengo aldia sartzen naizela Zuzeun. Kontentu nengoen leku hau aurkitu dudalako, bainan ez dut ezer ulertzen : Zuzeu leku askea da zuen ideologia dutenek idazten duten bitartean? Beste modu batean pentsatzen dutenek ez dute eskubiderik idazteko, eta idazten badute zuek bazoazte? Non dago askatasuna? Ez dut ulertzen.

  • Mer, nik alde egiteko askatasuna nuen, eta askatasun hori baliatu nuen. Pagolak eskubidea zuen idazteko, eta idatzi zuen eta idazten jarraitzen du. Ez dakit zer ez duzun ulertzen. Ez ulertzeko ere aske gara, ez badugu ulertu nahi. Gutxitan sartzen naiz hemen, eta norbaitek nire azalpenik behar ala nahi badu, hobe da emailez kontaktatzea nirekin. Nire emaila da pernan (abildua) gmail (puntu) com

    Egunkariaren aldeko manifestazioan ikusiko garelakoan, urte berri on opa dizuet, (matxista ez zaretenoi).

  • Bisitan etorri zarenez, Pernan, hara zure hitz batzuk: “Pagolak idatzi eta bere askatasauna bermatu? Bale, baina Zuzeulari bezala, ez begirale bezala”. Ez dakigu ohartu ote zaren, baina ZuZeu berritu dugunetik, denok gara zuzeulari, dena da hemen horizontala. Zer iritzi ote daukazu orain?