Graffitiak Gran Palais-en
Ez zen erraza halako gauza bat irudikatzea: kalean egiten den arte bazterreko eta jazartu bat, halako leku loriatsuan ikustea.
Frantsesez tag deitzen diete guk graffiti esaten diegun horiei. 300 daude Grand Palais-eko hormetan zintzilik, gaurtxe egiten den kaleko artegintzaren erakusgarri. Champs Elysées-en bihotzean.
Denbora gutxi duzu ikustera joateko, hilaren 26an kenduko baitute erakusketa. Hala ere, pantaila betean ikusi nahi badituzu lanok, hementxe duzu aukera.