Genitivoa eta possessivoa
Genitivoa eta possessivoa –
Ithurria: Wikipedia: eu.wikipedia.org/wiki/Sumer/media/Gudea_of_Lagash_Girsu
Genitivoco casu nominala
Genitivoa (NOREN): -a(k). Batzutan -k gabe aguercen da. Possessorea adiarazten da possedituaren ondoren:
Sumerieraz: e2 lugal-la=e2 lugal.ak: etche reguearen(a)
e2 etchea
lugal-la Reguearen
lugal.ak Reguearen
Precisione batzuc:
Baldin hitza bucatzen bada consonantez, orduan -k gabe.
mu lugal-la (mu.lugal.ak): reguearen icena
e2 en-lil2-la (enlil.a(k)): etchea reguearena
Baldin berce marcagailu grammaticalaric genitivoa jarraitzen badu, orduan -k aguertuco da, aurreco -a- repetituz:
dumu lugal-la-ke-ne = dumu lugal.ak.ene: ume reguearenac
Baldin hitza bucatzen bada vocal batean, orduan ez da jarcen.
nin gir2-su = nin gir2.su.ak: andere Girsurena
nin: anderea
gir2-su: Girsuren
Genitivoaren -a batec haimbat hitzen bucaerazco vocalac remplaçatuco ditu:
-bi » -ba(bi.ak)
-ni » -na(ni.ak)
Icen biren genitivoa bada, orduan bigarrenaren atzean aguertuco da -k marca.
Genitivoa forma liteque honaco bidez:
1:
Sumerieraz: e2 lugal-la = e2 lugal.ak
Icen bat da, ez da adjectivo ezta ere aditz.
Euscaraz: reguearen etchea
2:
Sumerieraz: lugal-la e2-ni = e2.ak lugal.ani
Euscaraz: reguearen etchea
3:
Sumerieraz: Dsul-gi ki a?2 Den-lil2-la = Dsulgi ki a?2 Denlil.ak
Euscaraz: Sulgi Enlil-en maita-tu-(ha)
Possessivoa
Possesivoa angueleraz aurrhizqui edo prepositione batequin adiarazten da:
1s: my house
2s: your house
3s(animated): his/her house
3s(inanimated): its house
Euscaraz NOREN galdegaiarequin adiarazten da, genitivoa beçala:
1s. nire etchea
2s. hire etchea
3s. bere etchea
Sumerieraz atzizquia edo suffixua erabilcen da:
1s. e2–gu10: etche ni-re(a)
–gu10: ni-re
2s. e2-zu: etche çu-re(a)
-zu: hi-re, çure
3s (animatua). e2-ni(.ani): etche be-re(a) (animatua)
3s (inanimatua). e2-bi: etche be-re(a) (inanimatua)
Possesivoa eguitecotz, icenetan honaco ordena emaiten da: icena-PNC: possessivoa, numeroa, casua.
lugal-zu-ne-ra regue çureei
lugal: reguea
-zu-: hire/çure, possessivo marca.
-ne-: plural marca, “lugal” icenari refferitzen çaiona
-ra: dativo casua: NORI
lu2-gu10-ne-da guiçon nereequin
lu: guiçona
–gu10: nire, possesivo marca
-ne-: plural marca, “lu”-ri refferitzen çaiona
-da: comitativo casua: NOREQUIN
Vocabularioa
ki-en-gi: Sumer
ki-uri: Akkad
du: eraiqui, eguin, eraguin
gu3-de2-a: Gudea
ensi2 aguintari
ur5KI Ur (hiria)
bad3 harresi
ning2 gauça
du11: erran, hitz eguin
šum2: eman
ñen: joan
a-ru dedicatu
ki-ang2 maitatu
ñar: colocatzea cerbait
gub: colocatzea norbera, eçarcea, alchatzea
e3: atheratzea
Ariqueta burutu batzuc
1. e2 lugal-la:
e2: etchea; lugal-la » lugal.ak: reguea+genitivo marca: reguearen: » REGUEAREN ETCHEA edo ETCHE REGUERAREN(A).
2. bad3 gal:
bad3: harresi; gal: handi: » HARRESI HANDI(A).
3. ning šum2 ma:
ning: gauça; šum2 ma (auslaut) emanic: » EMANICO GAUÇA edo GAUÇA EMANICO(A).
4. dingir-ra-ni: dingir.ani: genitivo marca: » BERE JAINCOA edo JAINCO(A) BERE(A).
5. e2 lugal-la mu-un-du3: e2 lugal-la: reguearen etchea; mu: transitivo animatuzco marca verbala; un 3. persona singular agentearen marca verbala; du3: eraiqui; mu-un-du: eraiqui çuen: » REGUEAREN ETCHEA ERAIQUI ÇUEN edo ETCHE REGUEARENA ÇUEN ERAIQUI.
6. ki-añ-ña:
ki-añ: maitatu; ñ-ña»(auslaut)» a2: participio: MAITATUA DEN(A).
7. en-si2 ki-en-gi ki-uri-ke:
en-si2: aguintari; ki-en-gi: Sumeria; ki-uri: akadia; -ke: genitivoa (ki-en-gi)ren eta (ki-uri)rena; » SUMERIACO ETA AKADIACO AGUINTARIA.
8. lugal-la e2-ni:
lugal.ak (genitivoa): reguearen; e2.ani: bere etchea; REGUEAREN ETCHE BERE/A).
Hyper polita!
Anhitz esquer, Aletchu!
Bihotz bihotzez!
Genitivoaren eta possessivoaren artean, halaco ezberdingoa dagoela uste dut:
Possessivoa persona grammatical bakoitzari dagoquio, ni, çu, hura, gu, çuec, haiec…
Ni, çu, gu, çuec… ez dute çalançaric. Arguia da nor den.
Aldiz, hura, haiec…. Jon, Peio, Javier, Torcuato, Basilio, akkadiarrak, espainolac, francesac…. Auquera guehiago dagoz.
Genitivoa possessivoaren forma bat da, ceina auquera anhitzetan aritzen baita.
Adeitsuqui