GAZTEZULO 200. zenbakira iritsi da!

GAZTEZULO 200. zenbakira iritsi da! –

Azaroak 25, denok Bilboko Kafe Antzokira!

GAZTEZULOk 18 urte bete ditu; adin nagusiko bilakatu dira! Horrekin batera, 200. zenbakia kioskoetara iritsiko da gaur, azaroaren 9an. Gaur egun, paperezko edukiek bizi duten egoera zaila dela eta, ospatzeko moduko zifra iruditzen zaie, hori dela eta hainbat ekintza eta ezusteko antolatu dituzte. Batetik, 200. aldizkaria mardulagoa izango da, atal bereziak izango ditu eta azaleko protagonistak irakurleek aukeratuak izan dira.

Ospakizuna erabat borobiltzeko GAZTEZULO 200 festa ere antolatu dute Bilboko Kafe Antzokian. Egungo euskal eszenan entzutetsuak diren musikariekin batera eta beste hainbat sorpresa ere egongo dira.

GAZTEZULO 200. zenbakira iritsi da!
Argazkilaria: Anaitze JL Photo

PROTAGONISTAK: ALTSASUKO GURASOAK
Irakurleen fideltasuna eta maitasuna saritzeko, azaroko 200. zenbakiko azala nor izango zen erabakitzeko ardura beraien esku utzi zuten, sarean bozketa bat zabalduz. Ehunka proposamen jaso ostean, lau izan ziren bozka gehien jaso zituztenak: Mikele Grande, Aitziber Garmendia, GAZTEZULOko lantaldea eta Altsasuko Gurasoak. Lehia bizia izan da, baina azkenik bozka gehien jaso dutenak Altsasuko Gurasoak izan dira.

GAZTEZULO 200. zenbakira iritsi da!
Argazkilaria: 
Anaitze JL Photo

FESTA KAFE ANTZOKIAN
Azaroak 25, 18:00etan, Bilboko Kafe Antzokian espero zaituztete GAZTEZULOko lagunek; zuekin ospatu nahi dute une berezi hau. Horregatik, irakurleen fideltasuna eta maitasuna saritzeko, FESTA ITZELA antolatzea erabaki dute! Hauek dira luxuzko kartelera osatzen duten musikariak:

ZEA MAYS, LIHER, GRISES, XABI SOLANO, ZURIÑE HIDALGO, XABI BANDINI eta JON BASAGUREN.

GAZTEZULO 200. zenbakira iritsi da!
SARRERAK EROSTEKO HEMEN!

BI KEINU GARRANTZITSU FESTAN
Eraso Sexisten Aurkako Eguna: Azaroaren 25a, Eraso Sexisten Aurkako Eguna dela kontuan izanik, musikariek salaketa ozen eta irmo bat jaurtitzeko erabiliko dituzte euren mikrofono eta musika-tresnak.
%5 Altsasuko Gurasoentzat: Irakurleek aukeratutako protagonistei omenaldia egin nahi izan diete, eta festaren sarrerak balio dituen 10 euroetatik %5 ALTSASUKO GURASOENTZAT bideratuko dute. Norbaitek festara joaterik ez balu, lasai! ZERO SARRERA jarri dute salgai; hala, sarrera hau erosita, dirua zuzenean Altsasuko Gurasoei eta GAZTEZULO proiektuari laguntzeko bideratuko da.

 

 

GAZTEZULO 200. zenbakira iritsi da!

GAZTEZULO 200. zenbakira iritsi da!

 

Euskal Herri osora hedatzen den euskara hutsezko gazte hilabetekaria da Gaztezulo. 2000 urtean hasi zuen bidea aldizkari gisa, baina egun askotariko euskarriak dituen proiektu komunikatibo osoa da. Gazteen topalekua.