Gasteiz, Donostia eta Bilbo dantzan

Gasteiz, Donostia eta Bilbo dantzan –

Dantzan ataritik jasoa.

https://dantzan.eus/albisteak/hiriburuetako-festetako-dantza-emanaldiak-2023

Leon erregea dantzan ibili da gelditu ere egin gabe egun hauetan, eta erreleboa hartuko diote Zeledonek, piratek eta Mari Jaiak abuztu osoan zehar. Baionako bestetako ospakizun bete-betean ibili izan dira eta erreskadan etorriko dira Gasteizko Andra Mari Zuriaren jaiak eta Donostiako eta Bilboko Aste Nagusiak. Hiriak dantzan jarriko dira, denak alpargatak urratzeraino, baina oinetako minik gabe; dantza eta musikarik gabeko festarik ez baita guretzat. Hiriburuetako jaietan hainbat dantza ekitaldi programatu dituzte eta sarrera honetan bildu ditugu horietako asko.

.

Gasteiz

Abuztuak 4, ostirala

  • 12:30 Trikitixa Aihotz plazan.
  • 19:30 Erraldoi, Buruhandi, Zaldi eta Txoten Konpartsaren dantzaldia, San Migeleko eskaileren beheko aldean.
  • 21:00 Larrain-dantza eta Txulalai Udal Folklore Akademiako gaita-jotzaileekin, Aihotz plazan.

Abuztuak 5, larunbata

  • 9:00-14:00 Lore-eskaintza eta ohorezko aurreskua Andre Maria Zuriari, Blusen eta Nesken talde guztien eskutik, San Miguel Elizan.
  • 12:00 Gasteizko zortzikoa soka-dantza. Gasteizko dantzariak eta Udal Txistulari Banda, Espainia plazan.
  • 12:30 Trikitixa Aihotz plazan.
  • 21:00 Larrain-dantza eta Txulalai Udal Folklore Akademiako gaita-jotzaileekin, Aihotz plazan.

Abuztuak 6, igandea

  • 21:00 Larrain-dantza eta Txulalai Udal Folklore Akademiako gaita-jotzaileekin, Aihotz plazan.

Abuztuak 7, astelehena

  • 12:30 Trikitixa Aihotz plazan.
  • 21:00 Larrain-dantza eta Txulalai Udal Folklore Akademiako gaita-jotzaileekin, Aihotz plazan.

Abuztuak 8, asteartea

  • 9:00 Meza, lore-eskaintza eta ohorezko aurreskua, neska eta blusa beteranoen eskutik, San Migel elizan.
  • 10:00 Triki eta dantza: Ziortza eta Leire, Ramón Fernández de Piérola Apezpikuaren lorategietan.
  • 12:00 “El Meneito Veterano” XXVI. dantza lehiaketa, Probintzia plazan.
  • 12:30 Trikitixa Aihotz plazan.
  • 21:00 Larrain-dantza eta Txulalai Udal Folklore Akademiako gaita-jotzaileekin, Aihotz plazan.

Abuztuak 9, asteazkena

  • 12:30 Trikitixa Aihotz plazan.
  • 19:30 Dantza Plazan Udal folklore akademiarekin, Aihotz plazan.
  • 20:30 Larrain Dantza eta Txulalai Udal Folklore gaita jotzaileekin.

.

Donostia

Abuztuak 12 larunbata

Abuztuak 13 igandea

  • 12:00 Euskal dantza muxikoak, Boulvardeko kioskoan.
  • 20:00 Gero Axular dantza taldearen emanaldia konstituzio plazan.

Abuztuak 14 astelehena

  • 20:00 Goizaldi dantza taldearen emanaldia konstituzio plazan.

Abuztuak 15 asteartea

  • 11:30 Arkaitz Añorgako dantzariek ezpata-dantza kaleratuko dute Alde Zaharreko kaleetan portutik irtenda eta 12:30ean Konstituzio plazan brokel-dantza plazaratuko dute.

Abuztuak 16 asteazkena

  • 20:00 Alurr dantza taldearen emanaldia konstituzio plazan.

Abuztuak 17 osteguna

  • 18:30 Vera Tussing: The Palm Of Your Hand, Tabakaleran.
  • 20:00 Eskola dantza taldearen emanaldia konstituzio plazan.

Abuztuak 18 ostirala

  • 12:00 Poliana Lima: Las cosas en la distancia, Tabakaleran.
  • 19:00 Dani Hernández: Córdoba Drone, Tabakaleran.
  • 20:00 Gaztedi dantzariak taldearen emanaldia konstituzio plazan.

Abuztuak 19 larunbata

  • 20:30 Blanca Arrieta: Eso, Tabakaleran.

.

Bilbo

Abuztuak 19 larunbata

Abuztuak 20 igandea

  • 11:00 Erraldoiak eta Buruhandiak.
  • 19:00 Zerutxu (Markina), dantza taldearen emanaldia, Plaza Barrian.
  • 20:30 Alos Quartet taldea eta Olaia Valle dantzaria, Gizakunde eliza.

Abuztuak 21 astelehena

  • 11:00 Erraldoiak eta Buruhandiak, Pasoen Museotik abiatuta.
  • 19:00 Goialde (Erandio) dantza taldearen emanaldia, Plaza Barrian.

Abuztuak 22 asteartea

  • 11:00 Erraldoiak eta Buruhandiak, Pasoen Museotik abiatuta.
  • 19:00 Gaztedi (Santutxu), dantza taldearen emanaldia, Plaza Barrian.
  • 20: 00 Larrain-dantza, Plaza Barrian.

Abuztuak 23 asteazkena

  • 11:00 Erraldoiak eta Buruhandiak, Pasoen Museotik abiatuta.
  • 12:30 Afuma Afrikako konpainiaren “Échasseurs du togo”  ikuskizuna, Gas plazan.
  • 19:00 Salbatzaile (Castaños), dantza taldearen emanaldia, Plaza Barrian.
  • 19:30 Afuma Afrikako konpainiaren “Échasseurs du togo”  ikuskizuna, Txikigunean.

Abuztuak 24 osteguna

  • 11:00 Erraldoiak eta Buruhandiak, Pasoen Museotik abiatuta.
  • 12:30 Etiopiako Kine Circus konpainiaren “Greed” lana, Gas plazan.
  • 19:00 Alkartasuna (Bermeo), dantza taldearen emanaldia, Plaza Barrian.
  • 21:15 Etiopiako Kine Circus konpainiaren “Greed” lana, Gas plazan.

Abuztuak 25 ostirala

  • 11:00 Erraldoiak eta Buruhandiak, Pasoen Museotik abiatuta.
  • 19:00 Urdaibai (Forua), dantza taldearen emanaldia, Plaza Barrian.

Abuztuak 26 larunbata

  • 11:00 Erraldoiak eta Buruhandiak, Pasoen Museotik abiatuta.
  • 19:00 Mikel Deuna (Iurreta), dantza taldearen emanaldia, Plaza Barrian.

Abuztuak 27 igandea

  • 10:30 Euskadiko hainbat herritatik iritsitako erraldoian XXXI. kontzentrazioa, Plaza Biribiletik abiatuko dira.
  • 19:00 Beti Jai Alai (Basurto), dantza taldearen emanaldia, Plaza Barrian.

.

Informazio gehiago:

Zenbait egitarau oraindik guztiz itxi gabe daude eta ezin izan ditugu dantza ekitaldi guztiak jaso. Bertaratu aurretik, badaezpada, begiratu egitarauak.

Gasteiz, Donostia eta Bilbo dantzan

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.