Garai digitaletako letra dantzak

·Teknologiak jendea eraldatzen du eta teknologia berriak lehenago edo geroago beti erabili izan dira; kalkulagailuak, Ipodak eta orain Ipadak hasi(ko) gara erabiltzen. Eta teknologiarekin batera gu ere aldatu egingo gara. Esaterako, orain dela 50 urte denek idazten zuten arkatzez-edo. Orain, denek ordenagailuz idazten dute. Horrek ez du esan nahi kalitatea okertu denik; formak, moduak aldatu(ko) diren arren akaso. Orain 500 urte inprentaren sorrerarekin gertatu zen antzeko zerbait gertatzen ari da orain teknologia berriekin. Orduan ere, bitartekari asko joan zen pikutara.
·Internet gehien kontsumitzen den hedabidea da telebistaren aurretik. Informatzeko eta komunikatzeko modua aldatu egingo da. Aldatzen ari da.
  • Erabiltzaileen %99a Googletik sartzen da, ate berberetik. Hau larritzekoa da. Baita Googlek emandako bilaketa emaitzekin egiten duguna ere, lehen hiru aukeretako bat hautatzen baitugu. Informazio gehiegi ari gara ematen enpresei.

·Irakurketa ohiturak ere aldatzen ari dira (irakurri baino gehiago gainirakurri egiten dugu).

·Pantailaren aurrean ematen dugun denbora kontuan izanda, kontsumo digitala handia da, pantailetan uste duguna baino gehiago irakurtzen dugu.
·Editorialek emango/salduko dizkigute Ipad, erakurle eta enparauak konpromiso baten trukean. Telefono konpainiek orain gurekin egiten duten gisan: mugikor eder bat eman eta ondoren konpainia horretan denbora luuuze bat pasatzera behartzen gaituzte.
·Liburutegiak cloud edo hodeian egongo dira. Dagoeneko liburutegi handi bat da hodeia. Horrela, liburuak internetetik deskargatuko ditugu. Batzuetan erabiltzen dugun hura alokatuz edo ordainduz.

  • Deskargatutako liburu hori pertsonalizatzeko aukera izango dugu: letra aldatzeko modua, gorputza moldatzekoa ere bai, testua ahots batek irakurri eta guk entzuteko modua izango dugu, gauzak azpimarratu eta apunteak hartu ahal izango ditugu, eta ondoren, horiek konpartitu, liburu horretaz sare sozialetan ditugun lagunek duten iritzia jakin ahal izango dugu… Edo internetekin liburuak eguneratzeko aukera izango dugu.

Beraz, liburutegiek (gure herrikoek, fisikoek alegia) zein funtzio bete eta ezaugarri izan beharko lituzkete? Hona Javier Celayaren iritzia:

  • Bertako (herriko, auzoko, guneko) informazioa gorde eta gordetzen aritu beharko lukete, edo bestela, liburutegi bakoitzak zerbaitean espezializatu beharko luke.
  • Informazio guztiaren galbahea pasatu beharko lukete, kalitatea irizpide hartuta. Egunero 7 milioi orri idazten dira interneten. Eta hori norbaitek ordenatu beharko du.
  • Eraikinek malguagoak izan behar dute: dena mugitzeko aukera izateko moduan.
  • Erabiltzaileek urteko egun eta ordu guztietan liburutegira “sartzeko” aukera izan behar dute.
  • Berrikuntza sozialerako toki izan behar dute: kopiatu eta itsatsi egiten duen jendartean bizi gara; sorkuntza lekuak bultzatu behar dira. Lo dagoen gizartean bizi gara. Jendea esnatzen ahalegindu beharra dago!
  • Liburuzainek internet erabileraren inguruan formatu beharko lukete jendea, kontzientzia kritikoa sortu. Bestela, enpresen pribilegioak lehenetsiko dira.
  • Liburutegi fisikoak leku seguru bihurtu behar ditugu, irakurleen eskubideak errespetatuko diren leku
Literaturgintzan, sorkuntzan, artegintzan gertatuko diren aldaketak handiak izango dira, batzuk aurreikusi ezin badira ere.
Sortuko den artea aurreikusi ezina bada ere, badaude dagoeneko adibide batzuk: Irudikatzen horrelako zerbait Etxeparere Lingua Vasconum Primitiarekin?
  • Irakurtzeko modua aldatu da, eta idaztekoa aldatuko da. Gero eta hiztegi murritzagoa darabilgula diote, hitz gutxiago darabiltzagu eta ia beti berdinak: bideoa, audioa, eta testua erabiliko dituzte sortzaile berriek. Sortzaile horiek aldatuko dute mundua. Sortzaile horiek behar ditugu!

Alegia, digitalean pentsatzen hasi behar dugu, txipa aldatu behar dugu, pentsamoldea aldatu, izpiritu kritikoarekin beti. Enpresak maneiatzen ari diren informazioak kezkatu behar gintuzke.

Liburutegi digitalak

Irudia | Liburutegi digitalak | Amenito.com | Creative Commons By SA

La terre est bleue comme une orange