Gabriel Aresti eta Javier Ortiz
Javierrek gazteleraz idatzitako poema batzuk pasa zizkion Arestiri, eta Arestik (Ortizi ezer esan gabe) euskaratu egin zituen 15 poema.
Poema haien itzulpenak Karmelo Landak aurkitu zituen Arestiren etxean.
Susa argitaletxeak Arestiren lan guztien bilduman argitaratu zituen 1986an. Bildumako zortzigarren liburuan 72-84 orrialdeetan aurkituko dituzu.
“Batzutan ezin berezi litezke
hilak bizietatik.
Gure mundu hau katabuk haundi bat da
eta gure egunkariak ez dira ezer notizia
nekrologiko bat.”
Eta hemen ere bai, jakina.
Eskertzekoa, eskertzekoa denez, informazioa. Gabriel Aresti eta Javier Ortiz horren estu loturik! Nik behintzat ez nekien ezer. Gehien bat paperezko kulturakoa naizelakoa izanen ote da, baina eskertzekoa izanen litzateke, ene ustez, itzulpen horien argitaratzea: Hasier Etxeberriak bere ohar nekrologiko estimagarrian aipatu duen Ortizen zubi-izaeraren gauzapen polita izanen litzateke.