Gabonetako istorio ezberdina
Gabonetako istorio ezberdina
Natibitate gau bezperak “Gabonetako istorio ezberdina” dakargu zinema aretoetara, “Pixi Post eta opari-emaleak”; gaur estreinatuko da (euskaraz eta gazteleraz).
“Gabonetako Jeinuek lagun talde trinkoa osatu dute beti: Olentzero, Befana, Santa Claus, Hiru Erregeak, Ded Moroz eta beste guztiek beti egin dute elkar laguntzeko ahalegina, belaunaldiz belaunaldi. Horrela Gabonak umeentzat garai gogoangarriak izatea lortzen dute. Baina globalizazioaren kontu honekin gero eta zailagoa da bakoitzaren eremua zein den erabakitzea. Horretarakoxe egiten dute urtero Jeinuen Batzarra, beraien arteko ezadostasunak konpontzeko, elkarri aholkua emateko eta Arbolie, Gabonetako Zuhaitz Magikoa, babesteko”.
.
“Orain mende asko, Gabonetako Jeinuen Biltzarrak Monopolish izeneko jeinua kanporatzea erabaki zuen, mundu osoko umeak bereganatu eta Jeinu Bakarra izateko asmoa zuelako”, dio filmaren sinopsiak. “Monopolish gizakien artean ezkutatu zen eta mendekatzeko plan bat landu du mendez mendez: jeinu guztiak Gabonetako iragarki bihurtzea. Saiakera batzuen ondoren, azken kolpea emateko prest dago. Baina jeinuek ere badute ustekabe bat berarentzat: Pixi Post, Gabonen Zaindaria”.
Pixi Post, filmaren protagonista, neska elfo bat da, halabeharrez mutiko batekin batuko dena. Beraiek izango dira, Kepa eta Pixi Post, Gabon anitz eta koloretsuen esperantza bakarra.
.
.
Gora dibertsitatea!
Filmak lehen aldiz aurkeztuko ditu mundu zabaleko Gabonetako jeinuak elkarlanean, bata besteari laguntzen eta kultura aniztasuna babesten. Gabonetako postal koloretsu eta irudimentsua erakusten du, haurrentzat ulergarria den formatu batean.
Gabonetako film ezberdin bat egiteko ahalegina da Pixi Post; itxura aldetik, koloretsu eta originala da, zein edukien aldetik, balioak eta akzioa edo umorea eta gogoeta orekatzen saiatzen delako (4-9 urte bitarteko haurrentzako da aproposa).
Filmak Gorka Sesma izan du zuzendari eta Juanjo Elordi ekoizle, gidoia idazteaz Edorta BarruetabeƱa arduratu da, eta musika Michael Plowmanek ondua da.
.
Zinemak (abenduak 23-29):
- Andoain – Bastero Kulturgunea (GAUR)
- Barakaldo – Cinesa Max Ocio (euskaraz eta gazteleraz)
- Bilbo – Multicines
- Cordobilla – Golem la Morea
- Donostia – Antiguo Berri
- Errenteria – Niessen zinemak
- Gasteiz – Florida zinemak
- Getxo – Getxo zinemak
- Uharte – Itaroa zinemak (gazteleraz)
- IruƱea – Golem Baiona
- Portugalete – Dock Cine Ballonti
- Tutera – Ocine (gazteleraz)