Felipen Juaristiren “Harrizko Gaitz Hau”-ren harira…

 

Eguzkia gauaren atea
erakustera etorri da:
-Hemendik aurrera
ez zara izango-.
Ez sartzea salatzen dizu.
Ez da zure tokia. (JAURISTI, Felipe, Harrizko gaitz hau, 9. or., Balea zuria)

Horrela eman zion hasiera Felipe Juaristik Harrizko gaitz hau izenburuko bere olerki liburuari. Irakurri berri dudan eta oraindik gustora esku arten dudan liburu honek animatu nau gaurko honetan lerro hauetara. Izanez ere, zer pentsaturik asko eman dit olerki liburu eder honek. Hasiera batean, zerion sakontasun guztia agian handi geratuta, testuek eskaintzen zutena zukutzerik ez nuen lortu. Gerora, baina, bigarren ekinaldi patxadatsuago batean, guztiz bestetara hauteman ahal izan nituen eta sorpresa handiz konturatuz joan naiz liburuaren ekarri ederraz.

Olerkiek zein bakoitzari diotsotena diotsote, eta orain egitera noan hau berenez soberan legoke ziurrenera. Alabaina, barrena dexente astindu didatenez, bada, olerki hauek berenez jada baduten gar horretaz aparte, nigan piztu duten garretik ari naiz, nolabait-edo, lerroon lekukoa hartuta, eta lerro hauetan jada niretik mintzo eginda.

Zinez maitatzeko prest dagoenak horren tamainan emateko ere prest egon beharko lukeela esan ohi da. Eta bizitzak, zinez bizitza izango bada, maitatua izatearekin eta maitatzearekin izan beharko luke zerikusirik handi-handia. Bizitza-maitasuna bitarikotasun horretatik hain justu jarraitu diet arrastoa olerki hauei. Are nork beure buruari atxiki egotetik, besterik ez bada ere, segitzen da nork ere bizitza inoizko batean abandonatzeko ideia ezin beldur handiagoz begiztatzea. Ate hori, urruti samar edukita edo ez, horrela behintzat eduki uste izan dugu maizenean, adaptatiboki, bestela bizitza biziezin litzaiguke-eta.

Halarik ere, hor dugu beti atea, iluntasun erabatekora zeharkatzekoa baino ez dirudiena, bizitza inmanente honen logikatik bederen. Hor dago, nahiz-eta eskuarki guretzat urrutitxo sentitu behar dugun. Halarik ere, hor dago eta bizitzan aurrera egin ahala berorren berri jakin izan dugu tarteka marteka. Tarteka marteka, halako batean, guk maitatuko batek, asko maitatuko baten batek, ate hori zeharkatu badu, orduan, zamatsu, pisutsu, mingarri, bihotz urragarri izango zaigu egoera. “Ez da gure tokia, ez dugu nahi”, baina oso guretako batena izan da, horratx, hortaz, galera guretzat, gure parte batena, eta horratx ere urruti nahi dugun atearen berri gertua.

“Ezer ez dut izuago, neure mina baino, ezer ez dut maiteago” diosku geroxeago Juaristik. Zuzen onez esan ere, izanez ere, maitatzetik du inportanteena bizitzak. Eta maitatzea baino desiragarriagorik berez ez badago ere, min handia ere du emankizun matiatzeak, horren faltan, edota berau iheskizun dugunean. Horregatik dugu maitatzea ezin maiteago, eta, ezin izuago, bateratsuki.

Bizitza honetan bizirik dirauguneino, eguzkipean gaude oraino, eguzkipean baina gero eta ilungune gehiago ditugularik, urtetan egin ahala eta bidean zeharreko maitatuak galdu ahala. Hutsune gero eta gehiago, eta askotan hutsune berri-freskoak eta hortaz oso mingarriak, izan berritango galera mingarri horiek, geure begiak oraindik mugiarazten dituztenak; “Begiak begiratu nahi badu, zeren bila dabil begirada?”.

Bizitzan bertan, bere logikatik, berriz aurkitu nahi bizatzatik erauzi berri zaigun horren kontsolagarri. Ezin baina; “negar, isiltasunak; itzaliko ez den aldia, argiak iritsi nahi…” Ezin baina, ilungune berri horretara bizitza honetatik izpi apurño bat bera ere ezin zuzendu. Momentuz, orain, eta hemendik, galera eta itzalgune dagokigu.

Igor Goitia

 

Teologia ikasitakoa. Gai filosofiko eta espiritualetan jardunda.

46 pentsamendu “Felipen Juaristiren “Harrizko Gaitz Hau”-ren harira…”-ri buruz

  • Guztiz ados zurekin Igor.
    Liburu zoragarria iruditu zitzaidan iaz irakurri nuenean.
    Dena den, arraroa iruditzen zait kritikarik edo erreseinarik ez edukitzea.
    Zerbait arraroa gertatzen ari da euskal literaturan, eta ez dakit zinez zer den.
    Liburu on asko oharkabean igarotzen dira, kritikoek eta medioek beraien berri eman gabe.
    Ez dakit beste literaturetan holakorik gertatzen ote den, edo gurearen ñabardura propioa den.
    En fin! Guretzat kaltean, dudarik gabe.
    Horregatik benetan eskertzen da Igor egin duzun ekarpena.
    Ea horrrela irakurle gehiagorengana iristen den liburua.
    Besarkada.

  • Neri ere liburua zoragarria iruditu zitzaidan. Oso poesia liluragarria da Juaristirena.
    Pila bat disfrutatu nuen irakurtzean.
    Oso gomendagarria benetan.

  • Igor goitia 2025-03-07 06:57

    Nire inozokeritik askotan gaia interes gutxikoa edota iskin egin beharrekoa dela-eta (heriotza kasu) zela kontua pentsatu izan dut…
    Baina …ziurrenik diozuen moduan, hemen pertsona zenbaiten kantzelazioa izan liteke kontua, aspaldikoa gainera, kantzelazio.podemita woke baino askoz lehenagokoa eta etxekoa.
    Pena euskaldunontzat eta pena txiki deritzogun euskararen mundurako

  • Bai, zuk diozun modura, badirudi kantzelazio kasu baten aurrean gaudela. Liburua iaz irakurri nuen eta ona izateaz gain asko gustatu zitzaidan.
    Lastima gure artean zentzura ixila eta kantzelazioa egotea kultura mailan. Hain gutxi gara, eta horrelakoak gertatu behar hizkuntza gutxitu batean. Benetan lotsagarria eta penagarria. Galtzaile nagusiak gu geu gara, euskaldunak gara, zalantzarik gabe. Egunetik egunera literatura pobreago batean murgiltzen ari baikara.
    Ezer gutxi dago esateko, goi mailako idazle bat kantzelatua!
    Tant pis pour nous!

  • “izanez ere, maitatzetik du inportanteena bizitzak. Eta maitatzea baino desiragarriagorik berez ez badago ere, min handia ere du emankizun matiatzeak, horren faltan, edota berau iheskizun dugunean. Horregatik dugu maitatzea ezin maiteago, eta, ezin izuago, bateratsuki…”

    Honelakoetarako euskararen etxe zabalean leku gehiago balego…Gora emozietarako, psikerako edota dena delakorako euskal etxe zabal eta kantzelaziorik gabekoa!

  • Amonamantangorri 2025-03-07 14:51

    Poesia liburu bat ia beti autoeditatua da, ale gehienak lagunen artean eta liburutegi publikoetan banatzen dira, oro har, geure mendebaldeko literatura-sisteman nobelari eman zaion nagusigoaren ondorioz. Euskaraz izanda, are gehiago.

    BETI ERE SALBU ETA baldin poeta konkretua Vocentoko zutabegilea eta euskal idazle ez-abertzalea bada; orduan, merezitako aitortzarik jaso ez badu kantzelazio ideologiko batengatik izan da.

  • Harrigarria da, Igor, artikuluak idazteko daukazun denbora. Nik uste eguna horretara dedikatzen duen kazetari profesional bat ere ez dela zu bezain oparoa. Bejondeizula, Igor!

    Eta zenbat jarraitzaile! Pena denek izen-goiti (barka txistea) hain gatz gabeak izatea: Nerea, Mikel, Jon Mikel, Julene, Yolanda… Gustukoen dudana, eztabaida hasteko zure artikuluaren esaldi bat parafraseatu eta loriatzen duen Pello (azkenekotako artikulu bateko izengoitia aukeratzearren, zeren hainbeste izengoitiren artean galdu egiten bainaiz). Mikelangelorena, ona. Aitortu beharra dago.

    Harritzen nauena da Uztarrotz hemen oraindik agertu ez izana, zure artikuluen iruzkinetan soilik agertzen baita. A, beno, eta Jurdan Gonzalezen artikuluen iruzkinetan ere bai. Badakizu, Igor: Jurdan Gonzalez, argazkirik gabe sinatzen duen eta “institutu batean” DBHko irakasle den hori (noski, ez da zapata denda batean irakasle izango!). Gai delikatuagoekin ausartzen den hori. Feminismoaz hitz egitea delikatua baita, ezta Igor?

    Eta aizu, pena bat daukat. Sinpatia hartu nizun. Bi urte eman dituzu Zuzeun intelektual-espiritual profila lantzen… Denok maite zintugun. Denok!

    Aberriberrin ez zenuen horrelako lanik hartu. Hasiera hasieratik jorratu duzu han zure ildo kuttuna. 2009tik ari zara PNVren orbitako web horretan ENAM Euskal Herriko gaitz guztien erantzuletzat jotzen.

    Aizu, AHTaz ez daukazu ezer esateko? Ezker Abertzaleko hauek beti herriaren garabidea oztopatzen: lehen mozorrorik gabe, gordin; orain, demokrata itxuran. Baina denok dakigu nor diren: odolzaletasuna barreiatzeko asmoz hegemonia hartu nahi duen deabru koadrila, besterik ez!

    Orain inoiz baino gehiago, mozorroa kendu behar zaio ezker abertzaleari, ezta Igor? Ez diezaiotela PNVri, jaungoikoak herri hau onbidetik eramateko sortu duen aingeru taldeari, gobernua kolokan jarri. Inor ez da gaizkile haiez gogoratzen… Ba gogora ditzagun guk, PNV zulora joan baino lehen! ETAk beti eman baititu botoak… eta intxaurrak!

    Manipulazioa eta probokazioa… Konfesionariotik avemaria pila errezatzeko lanarekin etorriko zara. Hainbeste artikulu idatzi eta gero, gelditzen zaizu erredimitzeko denborarik?

  • Felipe Euskadi Irratiko zuzendaria izan zen garaian, eta Zurio, pesoekoak jende zuria izan baita beti, biak ala biak Vocentokoak, Euskal Telebistako aurkezle emakumezkoak ” eran demasiado vascas* esatera ailegatu ziren, beste Pachi baten garaian, lehendakari izatera Iritsi zena hautesle-errolda manipulatuz, oso demokrata bera, bere atariko mengelena. Adierazpen horiek xenofoboak, matxistak eta gehitu daitekeen ajektibo zerrenda luzea dakarte berekin. Anaia, Jon, judu egin zen. Maitasuna?….Baita zeraren zera ere, postureoa gezurti erabatatekoan JARDUNDA.

  • Ez dut ulertzen zer gertatzen zaizun nirekin, baina sentitzen dut haserre zaudela, iraindu bazaitut barkamena eskatzen dizut. Izan ere, ez naiz zuzeu-ren irakurle arrunta, eta interesatzen zaidana irakurtzen dut bakarrik… ez al dago baimenduta?
    Erabiltzen dudan izenari dagokionez, egia da nire NANean Pedro jartzen duela, baina txikitatik denek Pello deitu didate, eta izen hori erabiltzen dut. Hori ere ez dago baimenduta?
    Igorri buruzko zure kometarioak Lance Armstrong txirrindularia ekarri dit gogora. Dopatuta irabazten zuela onartu nuen, eta agian Igorrek ere dopatuta egiten du lan…
    Igorrek ez daki zer egingo duen, baina nik gomendatuko nioke artikulu bakoitzaren ondoren arazorik ez izateko dopinaren aurkako kontrol bat egitea.

  • Hurrengo gaia… trrrrrrrr Patatxun!!! KANTZELAZIOA!!!
    (Ikus iruzkinen eta artikuluen kronoan: Arizmendiarrietaren pertsonalismoa; auzolan Vs. matxinada)

  • Aber Pello, ez zara Zuzeuren irakurle arrunta eta ostiral gaueko 10etan iruzkinak idazten ari zara?

  • Eta zeinen goxoa zure asertibitatea, Pello… Ia malkoa atera zait!

    Iruzkinaren bukaeran drogatuta nagoela iradokitzen duena, pertsona bera da?

  • Igor goitia 2025-03-07 22:09

    Ziriñe , denbora librearena zinez pozgarria. Elogio izugarria. Nire lanaz eta egunaren nondik norakoaz jakingo bazenu…
    Izengoitiez diozuna…zure delirioak…sin mas

  • Igor goitia 2025-03-07 22:13

    Ziriñe, ni ez naiz Jurdan. Sentitzen ditut zure ezinak.

    Igor Goitia Mora naiz eta ez dakit nor zaren zu.

  • Kontxo, zu ere hemen barrena ordu hauetan!

    Azaldu dezakezu zergatik artikulu honen iruzkinetan (https://zuzeu.eus/kultura/alardeen-iritzia-eta-arinkeria-zientifikoa-analisian-ii/#iruzkinak) Mikelangelo agertzen den lehen argazkirik gabe eta gero zure argazkiarekin? Nire delirioa ote da?

    Trolleatzea itsusia da, Igor. Oso.

  • Igor goitia 2025-03-07 22:22

    Ni ez naiz Jurdan…baina gauzatxo bat esango dizut, gustatu zait izugarri nola sutu zaituen ikustea.
    Eta Igor Goitia Mora naiz.
    Zu?

  • Ziriñe, ironiaz esanda ere esaten dituzunak erabat egiazkoak iruditzen zaizkit. Gero AHTren gaia ateratzea benetan ezker abertzalearen agendaren beste gaitxo bat ikutu duzu. Gogoan duzu, Ziriñe, nola ETAk hil egin zuen Inaxio Uria, euskal enpresaria, AHTren arazoarengatik. Zen denborak! Ba zoritxarrez borroka horretan hildako hori AHTren kontrako ekintzaren gainean dago. Odol txorrotadatxo bat gehio, ezker abertzalearen ejekutoria oparoaren gainean.
    Bai, Abemariak eta Aitagureak franko errezatu beharko ditut batek baino gehiagok bere gezurrez eta hilotzez betetako arima pixka bat arindu dadin. Horiengatik errezatu, Ziriñe, beharra dute eta.

  • Uztarrotz, lagun zahar, manifestatu zara! Zure falta nuen ordu hauetan! Baten batek agertu behar zuen eztabaida berbideratzera, ezta?

    Mikelangeloz galdetu dizut, Igor, Mikelangeloz. Ez manipulatu, ohi duzun estiloan.

    Esan nizun, ni naiz Mikelangelo naiz.

  • Eta eguna hain beteta baldin baduzu, Igor… Hainbetse artikulu? Hainbeste!!!?

    Ez da AA izango, ezta? Horrek jada jo ta ma utziko ninduke

  • Buonarroti? Mikelangelo Buonarroti? Nola eskulpitzen duzun errealitatea, Ziriñe, ez ezer esateko, baina agerian utziz zure bete beteko noblezia!

  • Urte askotarako, Uztarrotz 😉

  • Baita zuri ere, Ziriñe, zure mezuak esanahi zero-ra ailegatzen ari dira.

  • Igor, gogoan dut Jurdanen artikuluaren iruzkinetan leporatu zenidala ez nituela zure artikulu espiritual eta intelektualak irakurri. Baina oker zaude, eta gogoraraziko dizut.

    Hor ibiltzen zinen zu aingeru txintxo baten tankeran iruzkin guztiei adeitsu erantzuten. Nik zuen jainkotxo hori eta Mickey Mouse parekatu nituen arte. Ez zenidan erantzun, ezta hurrengo artikulu batzuetan serio idatzi nituen beste iruzkin batzuei ere. Ez zitzaizun Disneylandiarena gustatu, nonbait.

    Eta orain erantzuten didazu? Gai mundano hauetan?

  • Uztarrotz, eta hortxe egiten dugu bat, auzolan ederrean!

  • Igor goitia 2025-03-07 22:52

    Ziriñe!
    Horraino bale. Uste nuen Artikulu nirea zela zenioela. Bale, bale , Mikelangolena, bale, hori zenioen. Halere ez zioen beste munduko ezer ,Igor Goitia Morak esan ez duenik. Eta, bestetik, ezin izan nion anomimatoari eutsi eta bigarrenean despatu nuen kontua nire argazkiarekin. Zu oso baliente zera Ziriñez estalita.
    Dena den, ikasi Ba Ote eta Erramunengandik ,diskutitzaile petoak, nahiz irizkide ez nauten, baina zabarkeria argumentatibotik urrun (barka barrenetatik inoiz ez bezala aritzea, baina…ni izengoiti horiek guztiak naizela esanda (gezur hutsa), behingoagatik zure benetako izena erakutsian jarri beharko…baina…)
    Dena nahasten azken aukera bezala ari zara, egur ederra Uztarrotzek eman dizu-eta. Sekulan ez nauzue horren barrenetatik hitz egiten ikusi…baina Ziriñe , landu hobeto zure argumentuak eta ni utzi pakean zure benetako izen abizenak eman bitartean
    IGOR GOITIA MORA (behin damututa Mikelangelo eta bigarrenez ere baina maskara kenduta)

  • Portzierto, AHTren gaia dela eta, zer iruditzen, Ziriñe Inaxio Uriaren erahilketa? Ekologiak bere bizia merezi zuen? Besterik gabe, jakiteagatik.

  • Igor goitia 2025-03-07 22:55

    Kasik 250 artikulu denetarikoak
    …eta arratsaldea eman duzu justifikazio bila…
    Azkenean ez dakit kariño hartuko dizudan, dedikatu arreta guztiagatik

  • Noski Igor! Nola esango zuen Mikelangelok Igorrek esango ez lukeen ezer, zu zeu zinen eta!!!

    Eta uztarrotzek ere ez du esaten zuk esango ez zenukeen ezer, eta Pello ere ez, eta Julenek, Yordanak, Jon Mikelek… Onartu beharko didazu ni behintzat orijinala naizela!

    Nik ere onartu behar dizut ondo jokatu duzula esan duzunean uztarrotzek egurra eman didala. Gaia berbideratzeko saiakera ona izan da, eta hori da kontua, beste ezeren gainetik.

    Baina aber, gatozen harira. Mikelangeloren bigarrenean argazkia nahita jarri zenuela… Ba hori, zure estiloa.

  • 250 artikulu, eta eguna petatuta izanda!!

    Benetan, txalotzekoa. Horrelako lanak ordaindu egin behar dira!

  • Igor goitia 2025-03-07 23:11

    Eman izena edo isildu

    IGOR GOITIA MORA

  • MIKELANGELO!

  • Argi izan: ez naiz zuen probokazioan eroriko.

    Eta orain, segi artikulu espiritualak idazten, aingerutxo!

  • Igor goitia 2025-03-07 23:16

    Irainak bai baina anonimatopean.
    IGOR GOITIA MORA

  • Igor goitia 2025-03-07 23:19

    Portzierto orain egun batzuk artikulu bat dedikatu nizun, agertzen zinen, zure komentarioak zita bezala…EZTA ENTERATU ERE!
    IGOR GOITIA MORA

  • Kantzelatu nahi nauzu?

  • Esan dizut: ez naiz probokaziotan eroriko 😉

  • Igor goitia 2025-03-07 23:28

    Izen abizenak?
    Ba…hori

  • Zuzeuk anonimoki aritzeko aukeraz baliatzen segituko dut, Mikelangelo jauna.

    Egia da, ez nintzen enteratu artikuluaz. Zuzeutik aparte bada mundu bat hor kanpoan, Igor, sinetsidazu.

    Eta kuriosoa, zurekin gatazka politikoan ibili eta egun gutxira nire iruzkin metafisiko edo dena delakoak azpimarratu zenituen. Ez zara batere ergela, hori aitortu beharra dago. Emoziogintza ederki kudeatzen duzu, apaizen ezpalekoa izaki, manipulazioan artistak haiek.

    Hain harira datoz egia eta hitzaren kontu horiek! Ezta?

  • Igor goitia 2025-03-07 23:52

    Kontra egiteko …baina gainbaloratzen nauzu…

  • Batek baino gehiagok ika-mikak maite ditu artikuluaren mamian sartu gabe.
    Poesia liburu batez aritu da Igor Goitia. Gustatuko zaigu ala ez, liburua edota kritika. Baina hori besterik ez da izan artikuluaren mamia.
    Eta partaide batek komentatu du liburu ona izanik, ez duela erreseina edo kritikarik eduki (hori egia da!), eta agian, agian bakarrik, kantzelazio batez izan zitekeela iradoki du.
    Baina berehala betiko ipurterre sasijakintsu pipertuak gaia esparru politikora eraman dute, Ziriñe and company, argudiorik aipatu gabe, eta haien betiko demagogiaren erakustaldia eginez. Bravo!
    Zergatik ez gara benetako gaira bueltatzen? Eta bestelako komentarioa kritikatzeko, hots, kantzelazioarena, egia ala gezurra den frogatzeko, datuak aipatu beharko dira ezta?
    Bestela, utzi ergelkeriak eta goazen literaturaz hitz egitera!
    Ez al zaizue egokiagoa eta zuzenagoa iruditzen?
    Eta honen harira, beste gai interesgarri bat aipatuko nuke, eztabaida emankorra nahi baduzue behintzat: Nola uste duzue dagoela Euskal Herrian euskara eta euskal literaturaren osasuna? Ongi? Ala autokonplazentziaz jantzitako esaldiak nahi ditugu bakarrik?
    Zuzeun bertan Ana Urkizak eta Josu Iraetak, esaterako, kezkaz idatzi zuten, gauzak ez zeudela uste bezain ongi irakurzaletasunean eta euskara mailan. Zuek zer diozue?
    Mesedez, heldu gaiari eta benetan, utzi itzazue ika-mikak tabernetan eztabaidatzeko.
    Mila esker.

  • Ziriñe, zure ikerketa-lan “politiko-sozialean” laguntzen saiatuko naiz. Ez dakit asko, baina badakit nor ez naizen, ez naiz ez Igor, ez Uztarrotz.

    Eta, zuretzat, seguruenik, baimenduta ez badago ere, ez da oso argia izan behar konturatzeko nire gustukoak direla lehenengoaren artikuluak eta bigarrenaren iruzkinak. Badakit kolore bakarreko munduarekin (gorri bizia) lerrokatzen ez garenok akats bat dugula, batzuentzat baimenduta ez dagoena.

  • Gaia esparru politikora Igorrek eraman du, eztabaidako hirugarren iruzkinean, lehengo iruzkineko “Mikel” izena darabilen batek erdi iradokita utzi eta gero.

    Zeren Artikulu honen xedea ez baita Felipe Juaristi zein poeta ona den adieraztea, baizik eta kantzelazioaren gaiari sarbide ematea eta, bereziki, ildo politiko baten kontrakoa propaganda egitea (horretara baotator Igorren “kantzelazio.podemita woke baino askoz lehenagokoa eta etxekoa” aipamena).

    Ez dago eztabaida posiblerik, propaganda politikoan ari baita Igor, Uztarrotz eta izen gatzgabe horiek guztiak barne. Eta PNVren komunikazio-estrategia orokor baten parte da, non Bilduren gainean kaka bota nahi baita (AHTaren eztabaidan bezala), gaur egungo arazoen gainean hitz egin ez dadin. Egungo arazoen eztabaidan politikoan, PNV gainbehera baitoa. Aldapan behera eta galgarik gabe.

    Intoxikazioa, manipulazioa eta probokazioa. Horixe da hemendik aurrera nagusitzen ikusiko dugun joera.

  • Ziriñe, eskertzekoa da gai honi buruz duzun arreta poliziakoa.
    Zure fiskalizazioa erabat mirestua nauka. Portzierto, gai politikora atxekiz, AHT dela eta. Zer deritzozu Inaxio Uriaren erahilketari buruz? Ekologiaren kausak heriotz bat merezi zuen, ezta?

  • Ziriñe, argudiorik gabeko planteamenduak ez dute oihartzunik sortzen, hustasuna bera baitira. Zuk oraindik argudiorik ez duzu eman, hutsaren oihartzuna besterik ez duzu sortzen; zure ahalegina trintxerak zehaztea besterik ez da, eta zure aldetik beste aldera kaka botatzea. Hori besterik ez duzu egiten.

    Enbidoa berriz botatzen dizut:
    Euskal Herrian euskara eta euskal literaturaren osasuna gaizki dago. Autokonplazentziaz jantzitako esaldiak besterik ez dakizu osatzen. Frogak, argudioak eta datuak mesedez.
    Zuzeun bertan Ana Urkizak eta Josu Iraetak, esaterako, kezkaz idatzi zuten, gauzak ez zeudela uste bezain ongi irakurzaletasunean eta euskara mailan. Honen kontrako daturik ba al duzu?
    Mesedez, heldu gaiari eta benetan, utzi itzazu ika-mikak tabernetan eztabaidatzeko.
    Mila esker.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude