Faux départ/Buru ezabatzailea (Iñaki Garmendia)

Faux départ / Buru ezabatzailea. Iñaki Garmendia –

Oteiza Museoa  02/13 – 05/25

Faux départ/Buru ezabatzailea (Iñaki Garmendia)

Oteiza Museoak eta Uharte Zentroak Faux départ/Buru ezabatzailea aurkezten dute, Iñaki Garmendiak (Ordizia, 1972) garaturiko sorkuntza-proiektu bat. Egitasmo hori bi erakundeen lankidetzaren emaitza da, eta bereziki sortua Oteiza Museoan ikusgai paratzeko. Egitasmo horren abiapuntua José Sarriegi (Ordizia, 1911-1967) margolariaren busto galdua da, Jorge Oteizak 1934an zizelkatua. Gaur egun, jatorrizko busto haren irudi batzuk baino ez zaizkigu gelditzen. Presentzia sinboliko baina immaterial hartatik abiaturik, Garmendiak obra-multzo bat garatu du, desagerturiko piezaren inguruko gerturatzea eta harekiko elkarrizketa proposatzeko. Hala, eskulturagintzak gure memoria aktibatzeko duen gaitasuna nabarmentzea du helburu.

Hain justu ere, egiazko bustoaren absentziak baina haren irudiaren eta irudikapenaren iraunkortasuna eta edukia dira erresonantzia bete-beteko proiektu horren muina. Ildo horretan, gai erabakigarriak jorratzen ditu eskulturagintzaren esentziarekin loturik, eta Oteiza eta Sarriegiren obra eta bizitza gorabeheratsuekin lotzen ditu, biak ere arte-hizkuntzen berrikuntza-prozesuko protagonista izan baitziren XX. mendeko 30eko hamarkadan.

Prozesu horretan, Garmendiak proiektua osatzen duten material-multzo zabal bat landu du, hala nola jatorrizko buruaren axonometriak —haren argazki-erreprodukziotik eta bustoaren inguruko hurbilketa eskultorikoetatik abiatuta egindakoak— eta marrazkiak. Horiek guztiak ikusgai daude erakusketa honetan, HEAD izena duen hiru kanaleko bideo-instalazioarekin batera (JAI–Jardun Artistikoentzako Institutuko bosgarren edizioko partaide-taldeak gauzatua), zeinean herri-kulturako erreferentzia garaikideek esku hartzen baitute desagerturiko bustoaren arrastoari kontrasoinu egiteko.

Programa públikoa

Plaza mugatuak. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea, 948 332 074 telefonora deituta edo recepcion@museooteiza.org helbidera idatzita.

  • Topaketa Iñaki Garmendia artistarekin eta erakusketa bisitatzea. Larunbata, otsailak 15. 12:00
  • Iñaki Garmendiaren eta Antonio Menchenen arteko solasaldia. Oteiza Museoa. Otsailak 25. 11:00
  • S.T. Orbea (Orduña) instalazioa. 6. kaserna, Ziudadela, Iruñea. Otsailaren 24tik apirilaren 27ra.
  • Haur-kanpamentua. Argazkiaren memoria, irudiaren desmemoria. Apirilak 21etik 25era.
  • Nire ametsetako argazki-albuma. Tailerra familian. Maiatzaren 10etik 11ra.
  • Topaketa Iñaki Garmendia artistarekin eta erakusketa bisitatzea. Larunbata, maiatzak 17. 12:00etan.

+ Info: museooteiza.org

Faux départ/Buru ezabatzailea (Iñaki Garmendia)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude