Euskal Zine Bilerak bere ateak irekiko ditu Itziar Ituñoren ibilbidea erdigunean jarriz

Euskal Zine Bilerak bere ateak irekiko ditu Itziar Ituñoren ibilbidea erdigunean jarriz – 

  • Lekeitioko zine jaialdiak bere 47. edizioa ospatuko du urriaren 21era bitartean, urte bat gehiagoz euskal ikus-entzunezkoen erakusleihoa bilakatuz.
  • Euskal Zinemaren Begiradak Itziar Ituño aktore euskaldunaren ibilbidea omenduko du.

Beti berria den zinea. Lekeitioko Euskal Zine Bilerak bere egitarau ofizialari hasiera emango dio gaur bertan. 47 urte beteko ditu jaialdiak euskarazko zinemaren erreferentziazko espazioa izaten eta, batez ere, belaunaldi berriengana euskarazko ikus-entzunezkoak hurbilarazten. Azken hau da aurtengo jaialdiaren helburu nagusia, gazteak zinemara erakarri, zineaz gozatzera gonbidatu eta etorkizuneko zinegile gazteengan grina piztea, alegia. Helburu horrekin, izaera anitzeko egitaraua aurkeztuko da, proiekzioak, solasaldiak edota tailerrak antolatuz.

Sail Ofiziala. Euskal Zine Bileraren bihotza da Sail Ofizialeko Lehiaketa, jaialdiaren izena nabarmen zabaldu duena, hain zuzen. Aurtengo lehiaketan 20 film labur izango ditugu Urrezko Antzarra eskuratzeko lehian. Film labur hauek urriaren 17an (19:00etan), 18an (19:00etan) eta 19an (12:00etan) ikusi ahalko dira Ikusgarri zine aretoan. Filmek hurrengo sariak jaso ahalko dituzte urriaren 19an (19:30ean) egingo den amaiera ekitaldian:

Film onenaren saria – Urrezko antzarra eta 3.000 €
Zuzendaritza onenaren saria – Zilarrezko antzarra eta 1.600 €
Gidoi onenaren saria – Zilarrezko antzarra eta 1.600 €
Benito Ansola saria (2000. urtetik aurrera jaiotakoentzat) – 1.000€
EITB Ikusleen saria – 750 €

 Euskal Zine Bilerak bere ateak irekiko ditu Itziar Ituñoren ibilbidea erdigunean jarriz

Ainara Elgoibar zinegilea, Martxelo Rubio aktorea eta Nerea Ibarzabal bertsolaria izango dira saridunak erabakitzearen arduradunak, eta ez da lan erraza izango, izan ere edizio honetan film berritzaileak, ausartak eta, batez ere, euskaldunak eta euskara sustatzeko helburua duten goi mailako film laburrak izango ditugu.

Film onena, zuzendaritza onena eta gidoi onenaren sariez gain, publikoak bere botoekin EITB Ikuslearen saria erabakiko ahalko du. Azkenik, 2000. urtetik aurrera jaiotako egileek Benito Ansola saria eramateko aukera izango dute.

Ezagutu egunez eguneko agenda

Itziar Ituño erdigunean. Euskal Zine Bilerak bere begirada jarriko du euskal ikus-entzunezkoen alorrean ekarpen berezia egin duen eragile eta pertsona batengan. Zehazki, munduari euskaraz ekin dion aktore unibertsal bati egin nahi zaio merezitako aitortza, bere ibilbidean zehar euskal ikus-entzunezkoetan eta euskaran izan duen eragina aintzakotzat hartu eta bere lana balioan jarriz.

Aurtengo Euskal Zinemaren Begirada Itziar Ituñori emango zaio, lurralde, zein hizkuntzaren mugak igaro dituen aktore euskalduna eta euskaltzalea, hain zuzen. Omenaldi hau urriaren 19an, 19:30ean egingo den amaiera ekitaldian egingo da, Sail Ofizialeko sari banaketarekin batera.

Aipatutakoez gain beste hainbat ekintza antolatuko dira 47. EZBren egitarauaren barnean euskal zinemaren maitaleentzat. Adi egon, gure sare eta webgunean aurkituko duzu informazio guztia!

www.zinebilera.eus

Beti berria den zinea

Beti berria den zinea, 47. Euskal Zine Bilera

Euskal Zine Bilerak bere ateak irekiko ditu Itziar Ituñoren ibilbidea erdigunean jarriz

Euskal Zine Bilera euskara hutsez egiten den ikus entzunezko jaialdi zaharrena da Euskal Herrian. Euskarazko zinema SORTUz, Euskararen zinema PARTEKATUz, Euskal Zinemagintza SARETUz...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude