Euskal musika taldeak Madrilen

feiticeira.flickr
feiticeira.flickr

Horregatik, ziurrenik, madrildar askok ez zuten Berri Txarrak taldearen azkenengo kontzertuaren berri izan. Pasa den martxoaren 12an itzuli ziren, Ritmo y Compás aretora. Kontzertua bere web orrian soilik iragarri zuten eta JMH Trio (Jaio. Musika. Hil) ezizenarekin mozorroturik agertu ziren eszenatokian. Hala ere, sarrerak agortu ziren eta 300 jarraitzalek kanta guztiak abestu zituzten. Bizarrak zutik jartzeko moduko egoera.

Lekunberrikoak ez dira Madrilen jotzeko arazoak dituzten bakarrak. Pasa den abenduan, beste talde batzuen artean, SAk Leganeseko La Cubierta zezen plazan jo behar zuen. Baina kontzertua baino bi egun lehenago, eta AVTk eta PPk egindako presioaren ondoren, emanaldia bertan behera uztea erabaki zuten antolatzaileek.

Ez zuten beraien helburua lortu. Martxoaren 7an gasteiztarrek 1.500 lagun bildu zituzten estatuko hiriburuko okupa mugimenduaren erreferentea den La Traba gune sozialean. Sarrerak, Berri Txarrakekin gertatu zen bezala, emanaldia baino egun batzuk lehenago agortu ziren. Hurrengo asteburuan, Kop eta Habeas Corpus taldeek jo zuten La Traban ere. Leporaino zegoen.

Donostiarra. Mundua aldatzeko asmoarekin egin nintzela kazetari esaten dudanen, barre egiten dute. Berdin dit.

Zer duzu buruan “Euskal musika taldeak Madrilen”-ri buruz

  • Badakizu Izaskun,iritzi askatasuna OMEN daukagu, baina…gero nahi dugun musika eta nahi dugun erara bizitzeko, zailtasunak besterik ez dizkigute jartzen…

    Apa La Traba, ze ona!!!