Euskal Herriko Eliza nondik nora?

MTU5OQ==Gogoetak:

Euskal Erlijiotasunaz. Zenbait burutapen historiko, Joseba Intxausti.

Ebanjelizatzeko giltzak eta erronkak gure elizetan, Felix Azurmendi.

Elizaren izate estu eta murritzetik haratago, Amaia Elosegi.

Euskal Herriko Eliza barrutik, Arantxa Jaka.

Fedea bada errenta, Andres Urrutia.

Euskal Eliz probintziaz, Jose Maria Setien.

Ale honek elkarrizketa luze mamitsu bat dakar Jose Maria Setien gotzainarekin, eta ohizko sailak: jakingarriak, liburuak eta hitza otoitz.

Hona hemen aurkezpenaren atal bat:

1. Nazareteko Jesusek erakutsi eta izan zuen agintaritza herritarrentzat arnas berritzaile suertatu zen; ez, ordea, berekoikeriaren hesian bizi ziren jauntxo eta eliz-agintarientzat. Jesusen agintaritza karismatikoa da eta ez lege zorrotzetatik sortua.Gizon-emakumeok betidanik izan dugu agintearen grina. Jesusen jarraitzaileek ere bai.

Ez zuen alferrik esan Jesusek: “… herrien buruzagi direnek menpean hartzen dituzte herriok, eta handi-mandiek beren agintea ezartzen diete. Zuen artean, ordea, ez du horrela izan behar” (Mk 10,42).

2. Elizaren eta eliztarren aginteak ez du parekorik. Handiena txikienaren zerbitzari izan behar du Elizan. Jainkoaren grazia eta erregetza ematen diren kristau (eliz) elkarteetan elkartasuna, berdintasuna eta senidetasuna dira nagusi eta ez aginteak berekin duen asimetriazko jarrera.Kristau elkarteen egiturak beste edozein erakundeenak baino gardenagoak, partehartze biziagokoak eta leialagoak izan behar dute. Eta hala izan dadin saiatu behar dute gotzainek -hortarako izendatuak baitira-.

Eliz-agintariek gogoan izan behar dute “Gizonaren Semea ere ez da etorri zerbitzatua izatera, zerbitzari izatera baizik, bere bizia guztien alde ordainsaritzat ematera”. (Mk 10,45).

3. Inork gutxik sinesten duena esateari uko egin eta apaltasunean kristauei hitz egiten ikasiko balu eliz-jerarkiak, benetan, sinesgarritasun handiagoa izango luke Jainkoaren Erreinua eraiki eta iragarri behar duen Elizak. Jainkoaren erregetza Berri On bihurtzea da elizaren eta eliztarron zeregin nagusi. Eta Gotzainena ere bai, noski.

Gotzain-makila edo makulua ez da inor menperatzeko eta isilarazteko, guztiak zerbitzatzeko eta denak askatasunera bideratzeko baizik. Agintea elkarrizketaren eta begirunearen ondorio eder, apal, zintzo eta eraman-oneko jarrera dotorea izan behar du.

Eliz-agintarien zeregin nagusienetarikoa teologoak suspertzea da ebanjelioaren ildotik pertsonari egiaren eta sakontasunaren bideak irekitzeko eta urratzeko. Horregatik, beraz, teologoaren ariketa guztiz errespetatua izan behar da.

Ale bat eskuratzeko edota harpidetza egiteko:

INVIRE

Tomas Zumarraga Dohatsua 67

Postakutxa 427

01080 GASTEIZ

Tel. 945 216410

Urtean lau ale, 29 eurotan.

Irudia | Eukaristia | church forum | Creative Commons By SA

Tabira eskualdeko Pastoral Kontseilua 48200 Durango Bizkaia