Euskal emakume artistentzat sariak!
Euskal emakume artistentzat sariak –
2021 honetako sariek kutsu euskalduna izan dute. Euskalduna eta zehatzago esanda, emakume itxura. Izan ere, euskal zinearen azken urteetako goraldiaren atzean emakumeak daudela argi bagenuen ere, aurtengo sarietan hori nabaritu egin da. Hauek izan dira azken hilabeteetako sari banaketan etxera sariarekin bueltatu diren euskal emakumeak.
Goya sariak
Goya sarien 35. edizioan euskal zinemak guztira 8 Goya eraman ditu, “Akelarrek” 5 eta “Ane” pelikulak 3. “Las niñas” filmak pelikula onenaren saria eraman badu ere, “Akelarre” izan da Goya gehien bildu dituen filma.
- Patricia Lopez Arnaiz gasteiztarrak emakumezko aktore onenaren saria irabazi du “Ane” pelikulan
Patricia se convierte en la primera actriz en TODA LA HISTORIA de los @PremiosGoya
en ganar el premio a Mejor Actriz Protagonista por un papel en euskera! https://t.co/cMszmxxNGA— ANE (@anethefilm) March 7, 2021
- Jone Laspiur donostiarrak aktore berri onenaren saria irabazi du “Ane” pelikulan
Así recibía Jone Laspiur el Goya a Mejor Actriz Revelación. Aquí podéis volver a ver íntegramente su discurso #Goya2021 pic.twitter.com/oAUuHxQ59h
— Premios Goya (@PremiosGoya) March 6, 2021
- Aranzazu Calleja eta Maite Arroitajauregik jatorrizko musika onenaren saria jaso dure “Akelarre” pelikulan eta kanta abesten ospatu zuten
Aránzazu Calleja y Maite Arroitajauregi reciben el #Goya2021 a mejor música original por 'Akelarre'.
¡Mira cómo lo han celebrado! ??https://t.co/pqXb4l6R3V pic.twitter.com/R8c1VuwuZa
— La 1 (@La1_tve) March 6, 2021
- Nerea Torrijosek jantzi-diseinurik onena lortu du “Akelarre” pelikulagatik
Una emocionada Nerea Torrijos recibe el @Goya2021 a mejor vestuario con "Akelarre". Así ha sido su divertida reacción mandando callar a sus familiares https://t.co/oDr13ZlB65 pic.twitter.com/Eo8vm1bEfe
— TVE (@tve_tve) March 6, 2021
Feroz sariak:
Sari banaketa pasa den astean izan zen Madrilgo Coliseum antzokian. Patricia Lopez Arnaizek, Elena Iruretak eta Loreto Mauleonek jaso zuten Feroz saria. Patricia Lopez Arnaiz gasteiztarrak aktore onenaren saria jaso zuen ‘Ane’ pelikulan egindako lanagatik. Eta telesailen kategorian, Elena Irureta eta Loreto Mauleon saritu zituzten “Patria” telesailagatik. Iruretak aktore protagonista onenaren golardoa jaso zuen, eta Mauleonek, berriz, bigarren aktore onenarena.
Forqué sariak:
Goyen aurrekaritzat hartutako sarietan ere, euskal emakumeak ere sarituak izan ziren. Patricia Lopez Arnaiz eta Elena Irureta sarituak izan ziren “Ane” eta “Patria” pelikula eta telesailean egindako lanengatik. Sari banaketa horretan Elena Iruretaren diskurtsoa izan zen nabarmenena, “Patria” telesaileko bere kide eta lagun Ane Gabarainekin saria banatu zuelako.
? Elena Irureta recibe el #Forqué2021 a Mejor Interpretación Femenina en Serie por su papel en 'Patria'.
"Yo este premio lo quiero compartir con Ane". ??
? https://t.co/mSL43erUXE pic.twitter.com/7FVW5nbD1A
— TVE (@tve_tve) January 16, 2021
Euskal emakume artistentzat sariak
Emakumezko aktore protagonistarik onenaren saria Patricia Lopez Arnaiz gasteiztarra.