Euskadi Basque Country Karpa eta Keler Topagunea, Donostia Zinemaldiaren topaguneak

Euskadi Basque Country Karpa eta Keler Topagunea –

Kursaaleko zabaldegiko karpa 11:00etatik 23:00etara egongo da irekita Zinemaldiko egun guztietan, eta Tabakalerako ikus-entzunezko laborategia, berriz, astelehenetik (hilaren 23a) ostegunera (26a)

Euskadi Basque Country Karpa eta Keler Topagunea, Donostia Zinemaldiaren topaguneakDonostia Zinemaldiak bi topagune izango ditu 72. edizioan. Euskadi Basque Country Karpa irailaren 20tik 28ra egongo da zabalik Kursaaleko zabaldegian, 11:00etatik 23:00etara. Eusko Jaurlaritzaren Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Hazi Fundazioak sustatzen du karpa, eta hainbat gune izango ditu filmetako lantaldeentzat, akreditaziodunentzat eta, oro har, ikus-entzule guztientzat. Bertan, euskal produktuekin egindako edariak eta pintxoak dastatu ahalko dira. Gune hori Eusko Jaurlaritza elikaduraren balio-kate osoari laguntzeko egiten ari den lan irmoaren barruko beste elementu bat da, Euskadi nazioarteko erreferentziazko lurralde bihurtzen duten kalitate handiko produktu lokalak sustatze aldera. Arratsaldero, 19:00etatik 22:00etara (hilaren 25ean izan ezik), DJ batek musika jarriko du eta astean zehar hainbat dastaketa eta jarduera antolatuko dira.

Keler Topagunea, ikus-entzunezko sektorerako eta talentu emergenterako topagunea

Gainera, Zinemaldiak eta Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak Keler Topagunea bultzatuko dute bigarren urtez, irailaren 23tik (astelehena) 26ra (osteguna), 19:30etik 23:00etara, Tabakalerako ikus-entzunezko laborategian. Ekimenak Kelerren babesletza eta BIMEren kolaborazioa du, eta zinemagileei, zinema-industriako profesionalei eta kazetariei zuzenduta dago, Zinemaldiko akreditazioa duten pertsona guztiei, bereziki Zinemaldiak eta Tabakalerak bultzatutako programa eta sailetara bideratutako lana dutenei. Horien artean daude Zabaltegi-Tabakalera eta Nest sailetan hautatutako filmetako lantaldeak, Ikusmira Berriak, Noka eta 2deo serieak taldeetako egoiliarrak, EQZEko ikasle eta ikasle ohiak eta inbertitzaileen topaketako eta eraikinean egiten diren beste jarduera profesional eta kultural batzuetako parte-hartzaileak. Sarrera akreditazioarekin da.

Keler Topaguneak izaera desberdina izango du egun bakoitzean. Astelehenean (hilaren 23a), Kabiari eskainiko zaio, talentu zinematografiko emergenteari eta, bereziki, haren networkingeko jarduerari buruzko jardunaldi batean. Asteartean (hilaren 24a), Ikusmira Berriak egonaldi-programaren hamargarren urteurrena ospatuko da. Hilaren 25ean (asteazkena), BIMEk ?Bilbon eta Bogotan egiten den musika-industriaren nazioarteko topaketak? antolatuko du. Eta ostegunean (hilaren 26a), Keler Topaguneak European Climate Foundation hartuko du, 2024an zehar Zinemaldiarekin elkarlanean aritu den ekimen filantropikoa, ikuspegi klimatikoa narratiba garaikideetan sartzearen inguruan kontzientziatzeko. BIMErekiko lankidetzak, gainera, eguneroko programa musikal bat ekarriko du: 23an Gela DJak jarriko du musika; 24an, berriz, Puñales musikariak; 25ean, Divorce from NY DJak, eta 26an, azkenik GONZ.NE-k.

Euskadi Basque Country Karpa eta Keler Topagunea, Donostia Zinemaldiaren topaguneak

Ikastetxeak Belodromoan ekimenak kanpo-espazioarekin konektatuko ditu ikasleak

Donostia Zinemaldiak zinema-talentu emergentea bilduko du Tabakaleran

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude