Europako Museoen Gaua ospatuko dugu lehen aldiz Zumalakarregi Museoan
Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoak ireki zen urtetik (duela 24 urte) urtero ospatu ohi du Museoen Nazioarteko Eguna. 2012an, mundu osoko 32000 museoek ospatu zuten Maiatzaren 18ko festa hau eta 2013ko leloa ‘Museoak (memoria + sormena) = Gizarte Garapena’ da. Asteburu honetan festa hau dela eta antolatu ditugun jardueren egitaraua hauxe da:
Maiatzak 18, larunbata:
XIX.mendeko asmakizun eta asmatzaileekin Gymkhana, 6 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta, arratsaldeko 17.00etatik aurrera museoan. Parte hartzaile guztiek sormena garatzen lagunduko dieten oparia jasoko dute.
Maiatzak 19, igandea:
Haur eta gazteentzako film emanaldiak. XIX.mendeko autore esanguratsuen lanetan oinarritutako filmak eskainiko dira museoan.
16.00etan: 6 eta 12 urte bitarteko haurrak.
17.30etan: 12 eta 16 urte bitarteko gazteak
Maiatzak 18 eta 19an: ate irekiak eta doako bisita gidatuak izango dira bisitarientzat.
Europako Museoen Gaua
Baina aurtengoa izango da Europako Museoen Gaua museoak ospatzen duen lehenengo aldia, maiatzak 18an, gaueko 23.00etatik 00.30etara ateak irekiko ditu museoak, gauez.
‘Europako Museoen Gaua’ ospatzeko ‘Museoko altxor ezezagunen gaua’ izenburupean erakusketa berezia aurkeztuko du Zumalakarregi Museoak.
Zumalakarregi Museoko bilduman ditugun berdingabeko pieza bitxien multzoa aurkeztuko da gau honetna. Pieza hauen aurkezpen honetan, XIX.mendeko ohiko postreak dastatzeko aukera ere izango da. Suspiros de monja edota Sorbete de clavel izenekoak adibidez. XIX.mende hasieran izotz artifiziala erabiltzen hasi ziren, ondorioz, azken postre hau oso ezaguna egin zen garai hartan.
Gaueko 23.00etatik 00.30etara bisita bereziak eskainiko ditugu museoan eta aurrez erreserba egitea komenigarria da. Plaza mugatuak baitira.