ETSk kontzertua Bartzelonan, Madrilgo Movistar Arenarako sarrerak hiru ordutan agortu ondoren

ETSk hiru ordutan agortu ditu Madrilgo Movistar Arenako kontzertuko 15.000 sarrerak –

ETSk Madril konkistatu du eta hiru ordutan agortu ditu urtebete barru izango den Movistar Arenako kontzertuko 15.000 sarrerak

En Tol Sarmientok Bartzelonako Palau Sant Jordira eramango du Bihotzen konkista 2026ko apirilaren 11n
Kontzertu berri honen salmenta eguerdiko 12etan hasiko da

ETSk hiru ordutan agortu ditu urtebete barruko Madrilgo Movistar Arenako kontzertuko 15.000 sarrerakEn Tol Sarmiento edo ETS taldeak historia egin du berriz ere, oraingoan Madrilgo Movistar Arenako bere debutean sarrerak agortuz, salmentara irten eta 3 ordu baino gutxiagoan. Honako da euskal talde batek Madrilgo Movistar Arena bere osotasunean betetzen duen lehen aldia. Movistar Arena euskal musika eta kultura zalez betetzeko erronka kolektiboa beteta, eta sarrerarik gabe geratu diren pertsonak asko direla ikusita, ETSk erronka berri bat jarri dio bere buruari: Bihotzen Konkista Bartzelonara eramatea. Kontzertua 2026ko apirilaren 11n izango da, Palau Sant Jordin. Salmenta bihar goizeko 10:00etan hasiko da Madrilgo aurresalmentarako izena eman zutenentzat, eta salmenta orokorra ere bihar irekiko da goizeko 12:00etan lasttour.org web orrialdean.

Bertsolariak, abesbatzak, txarangak, dantza talde tradizionalak eta kolaborazio bereziak izango dira ikuskizunean, euskal kulturaren eta identitatearen ospakizun handi batean bilakatuz.

ETS, plataforma digitaletan gehien erreproduzitzen den euskarazko taldea izanik eta etengabe hazten ari den komunitatea izanik, euskal musikan mugarria eta geroa markatzen ari den taldea da. Hiru egunez Bizkaia Arena (BEC) bete eta 45.000 pertsona asteburu ahaztezin batean bildu ostean, ETSk beste urrats bat eman eta Bihotzen Konkista iragarri du: sarrerak agortu dituen kontzertu handi bat Madrilen, 2026ko apirilaren 25ean Movistar Arenan izango dena, eta beste kontzertu bat 2026ko apirilaren 11n Bartzelonako Palau Sant Jordi-an.

“Zoramena da gertatzen ari dena. Gure jaiak ospatu zituen komunitate osoari esker, historia egiten jarraitzen dugu. Bihotzak bere eskutik konkistatuko ditugu”, dio Iñigo Etxezarreta ETSko liderrak.

ETS
Bihotzen Konkista

ETSk hiru ordutan agortu ditu urtebete barruko Madrilgo Movistar Arenako kontzertuko 15.000 sarrerak

Nola zaude?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude