«etarren amek asko sufritzen dute» G. Aresti

ZENTSOREENTZAKO -eta haien tripentzako- ARGITZEA (haien jurisprudentzian ere legezkoa da testu hau). Idazki honen iturri bibliografikoa hauxe da: Gabriel Aresti, Poesia argitaragabea. Azken poesia., Susa, 1986 Donostia. 20.o.


JOSEPA MENDIZABAL ZALDIBIAN

                Etarren ama urrikariek

                bakea dute merezi

                bihotz-ikara izugarrian

                dardaraz baitira bizi

 

Etarren amek asko sufritzen dute.

Andre hauen bihotzean kabitzen da

munduko min guztia.

Aitak Lemoako frentean hil zizkieten.

Nebak gartzelatik deserrira ibili zaizkie barreiu.

Eta orain semeak kaminoetan erortzen zaizkie zerraldo…

Etarren amek asko sufritzen dute,

semeak hiltzen dizkietenean eta batez ere

semeek hiltzen dutenean…

 

Arrosa gorri-zuri idien apatsek zapaldua bezalakoak dira:

Andre urrikari hauez urriki zaitezte…

Zeren Euskal Herria Axularren sagarroia bezalakoa da.

Bere egitez ere nekez erditzen da

baina bere faltaz nekezago,

penazago…

Eta ETA (lehen zen EDO)

sagarroiak bere burua erditzera

apoderatzen duen harria da.

Asko izan da karloez eta arantzeez…

Hainbeste otoitz…

hainbeste ezpata-dantza,

euskal-meza,

zortziko nagusi,

alboka,

txistu…

Hainbeste hostia, alu eta potro…

Herri honi erditzeko tenorea tokatu zaio…

Mutilen barrabil ostikatuak eta

neskon diti zigarroz erreak

dilatazio-minak izan dira baina

andreon sufrimentu-moralarekin

expulsio-mina dator.

Herri kobarde (hain balent) hau

bere libertateez erditzen da

Santa Gurutze honetan…

Eguzkiaren ateko tortura-lekutik!

Josepa Mendizabal Zaldibian

asko penatzen da…

 

Gabriel Aresti, 1974, Ea-ko goikalean

17 JOSEPA MENDIZABAL ZALDIBIAN  olerkia PDF formatuan egin dugun espainierazko itzulpenarekin bat.

Matxinoen amak ez dira nehoiz errenditzen!

>derSchmähschriftFürDenKulturwiderstand<
[zuzeu.com [andreasetagudrun.wordpress.com/-blog [@andreas_gudrun-twitter [andreasetagudrun@gmail.com [zureAuzokoHorman [samizdatElebiduna [2011ko azaroa, Ie (Txekoslobaskia)// 220 Brumarioa 15 Quintidi CCXX, Ie (?eskoslovensko)

Gabriel Aresti’74 &Gudrun Ensslin &Andreas Baader
<ezin da edozer defendatu baina bide guztiak dira zilegi> UMPS [ap]: Arbeitsrat für Kunst

Andreas Bernd Baader (1943ko maiatzaren 6a) Alemaniako ezker muturreko Armada Gorriaren Fakzioaren (R.A.F.) sortzaileetakoa da, astia duenean margotzen du. UMPS Angiolillo PamphletistInen zelulako kide da. ||| Gudrun Ensslin (1940ko abuztuaren 15a) Alemaniako ezker muturreko Armada Gorriaren Fakzioaren (R.A.F.) sortzaileetakoa da. Hegelen ondorengoa da, biolina jotzen du idazteaz gainera. UMPS Angiolillo PamphletistInen zelulako kide da. ||| [zuzeu.com [g.ensslin&a.baader-blog [@andreas_gudrun-twitter [andreasetagudrun@gmail.com [zureAuzokoHorman [samizdatElebiduna

2 pentsamendu “«etarren amek asko sufritzen dute» G. Aresti”-ri buruz