Eta beste hau?
Hementxe egin genuen sarrera gai honi buruz. Alabaina, gaur lagun batek bidali digu beste honen berri ere. Ramon Saizarbitoriaren Amor y guerra liburuari dagokio, Espasa Calpek 99an argitaratuta.
Egia esan gure galdera zehatza zen: “Baina koadroa ezagutzen genuen ezagutu, euskarazko nobela baten azalean ikus zitekeelako. Esango zeniguke ze libururen azalean zegoen?”.
Bistan da euskaraz argitaratutako nobelei buruz ari ginela. Zentzu batean Amor y guerra izan daiteke “euskal nobela” bat, euskaraz baitago idatzia eta euskal gaia du erabiltzen, baina ez da “euskarazko nobela”, stricto sensu bederen, gaztelaniaz argitaratua dagoelako.
Baina horiek denak albo batera utzita, esango al zeniguke zein duen jatorrizko titulua euskaraz Saizarbitoriarenak?
Bihotz bi, ezta?
94koa da Susarena eta 99koa Espasarena