Estreinaldiak: Uztailak 6

Estreinaldiak: Uztailak 6

Estreinaldiak badatoz!

Egilea: Ines Arrue Unanue

Numéro une

Esfortzu, irmotasun eta prestakuntza handiz, bere enpresako batzorde exekutiboan sartzea lortu du Emmanuelle Blanchey ingeniariak. Erreferentziazko posizioa lortuko du industria munduan, eta eragin handiko emakume talde batek bere laguntza galdegingo dio burtsan kotizatzen duen enpresa baten zuzendaritza lortzeko.

Erraz beteko du helburua, eta estatuko lehenego emakumea izango da horrelako lanpostu baten erantzukizunarekin. Gizonezkoek menperatutako esparruan bizirauteak, ordea, guda iraunkor batean bilakatuko du bere egunerokotasuna.

Ant-Man and The Wasp

Marvel erraldoiak egin du berriro ere.  Scott Lang, aldi berean aita, senar eta Ant-Man superheroiaren papera betetzen duen gizona da oraingo honetan protagonista.  Etxe barruko kontu eta zailtasunei aurre egin beharko die heroiak, Hope van Dyne eta Dr. Hank Pym kideen asmoak oztopatzen dituen bitartean.

Kontziliazioa zaila omen, eta horretarako ezinbestekoa izango da The Wasp kidearen laguntza.

Ôtez-moi d’un doute

45 urte bete berri dituela deskubrituko du Erwan protagonistak unera arte bere aitatzat jotzen zuen itsas gizona ez duela benetako senidea. Bilaketa sakon baten ondoren, laurogeitaka urteko gizon batekin egingo du topo, eta segituan eroriko da haren sorginkerian. Aita topatzeaz gainera, Annaren aurkikuntza ere egingo du.

Argia, zorrotza, dibertigarria… eta, batezere, goxoa.

Ocean’s 8

Anaiaren ereduri jarraiki, urtero egiten den Met ekitaldiaren ospakizuna baliatu nahi du Debbiek mendeko lapurretarik handiena egiteko. Talde kriminal perfektua biltzea izango da horretarako lehenego pausua: Lou, Rose, Daphne Kluger, Nine Ball, Tammy, Amita eta Constance.

Behingoagatik, emakumezko protagonistak izango ditu orain arte gizonezkoena izan den istorioak.  Zer nolako aurreikuspenak izan behar ditugu?

Don’t Worry, He Won’t Get Far on Foot

John Callahan gizonaren istorioa kontatzen duen film dokumentala dugu hau. 70ko hamarkadan auto istripua izan zuen Callahanek,  eta horren ondorioz gerritik beherako mugikortasun osoa galdu  zuen. Etsipenak harturik, marrazkigintza eta diseinuan topatu zuen ihesbidea.

Whitney

Desagertutako mitoaren atzera begirakoa dugu hau. Whitney Houston (1963-2012) izarrari egindako omenaldia. Sakontasunezko begirada bat, musikari, eta batez ere bizitzari egindako omenaldi bat.

Jefe

Nagusia da Cesar. Lantegiko buru, eta denek gorroto, batzuek lorez estali eta inork errespetatzen ez duen enpresa-gizona. Egun batetik bestera, ordea, bere aginterriaren erorketaren lekuko izango da: enpresaren akzioek behera egingo dute, bere bazkideen traizioa jasoko du, eta emazteak etxetik botako du.

Bulegoan lubakiturik, borroka nekaezina abiatuko du bere posizio pribilegiatua berreskuratzeko. Eta ez da bakarrik egongo, babesik handiena topatuko baitu gabeko txanda egiteaz arduratzen den garbitzailearengan.

Aktore-talde interesgarria bilduko du (Luis Callejo, Juana Acosta, Carlo D’Ursi, Josean Bengoetxea), itsuraz, argumentu eskasa eta aurresangarria duen film espainiar honek.

estreinaldiak
Gaiaren inguruan gehiago jakiteko, zatoz ZINEAra!

Euskal pantailaren gunea