Estreinaldiak: Uztailak 5

Estreinaldiak: Uztailak 5 –

Estreinaldiak: Ekainak 28

Estreinaldiak: Uztailak 5

.

In the Land of Saints and Sinners (Robert Lorenz)

Ekintza | Thrillerra

Irlanda, 70eko hamarkada. Bere iragan iluna atzean uzteko irrikaz, Finbar Murphy soldatapeko hiltzaile ohiak bizitza lasaia darama Glen Colm Cille kostaldeko herri txikian, herrialdea jasaten ari den indarkeria politikotik urrun. Doireann gupidagabea buru duen talde-terrorista arriskutsu bat herrira iristen denean, Finbar joko arriskutsu batean murgildu eta bere nortasun sekretua mantentzearen edo auzokideak eta lagunak defendatzearen artean aukeratzera behartuko du.

2023 | Veneziako Nazioarteko Zinemaldia: Orizzonti Extra

.

Hors saison (Stéphane Brizé)

Drama | Maitasuna

Mathieu Parisen bizi da, aldiz, Alice, Frantziako mendebaldeko bainuetxe txiki batean. Aktore ospetsua da lehena, berrogeita hamar urte betetzear dagoena. Berrogei urteko piano irakaslea bigarrena. Duela hamabost urte maitemindu eta banandu egin ziren. Denbora igaro da. Bakoitzak bere bidea hartu eta apurka-apurka sendatzen joan dira.

Egun batean, Mathieu bainuetxe termal batean bere malenkonia gainditzen saiatuko denean, Alicerekin topo egingo du…

2023 | Veneziako Nazioarteko Zinemaldia: Sail Ofiziala

 .

Blondi (Dolores Fonzi)

Komedia | Drama | Amatasuna

Blondi eta Mirko lagun minak dira. Oso gustura bizi dira elkarrekin, musika bera entzuten dute, film berak ikusten dituzte, marihuana erretzea gustatzen zaie, errezitaldietara joatea, lagun berberak dituzte, dena perfektua da euren artean… Baina, ia adin berekoak diruditen arren, Blondi Mirkoren ama da.

2023 | BAFICI – Buenos Airesko Zinema Independentearen Jaialdia: Aktore-talde onenari saria

2023 | Donostia Zinemaldia: Horizontes Latinos Saria

.

Boy Kills World (Moritz Mohr)

Ekintza | Thrillerra

Boy gazte gormutua da, eta Van del Koy familia kitzikatuaren matriarkari aurre egin beharko dio, haurtzaro tragiko bat bizi ondoren, xaman misteriotsu batek mendeku tresna baitu, justizia egiteko prest.

Munduan bere lekua aurkitu nahian, Boy dinastia ustelek ezarritako sistema irrazional bati aurre egitea erabaki duen talde berezi batekin elkartuko da.

.

Gru 4. Mi villano favorito (Patrick Delage, Chris Renaud)

Animazioa | Txikientzat | Komedia

Gru, Lucy eta neskek -Margok, Edithek eta Agnesek- ongietorria egingo diote familiako kide berri bati: Gru Juniorri, zeina aitaren oinordeko izateko asmotan datorrela dirudien. Istorioaren sekuela berri honetan, Gruk Maxime Le Mal nemesis berriari eta Valentina bere neskalagun sofistikatu eta gaiztoari aurre egin beharko die, eta familiak ihes egin beharko du.

 .

Mala persona (Fernando Gracia-Ruiz)

Komedia | Komedia beltza

Pepe munduko pertsonarik onena da, gaixotasun terminal bat duela eta hilabeteak geratzen zaizkiola jakingo duen arte. Maiteei sufrimendua saihesteko, Pepek munduko pertsonarik txarrena bihurtzea erabakiko du, harengandik urruntzea probokatu eta hiltzen denean faltan izan ez dezaten.

.

El bus de la vida (Ibon Cormenzana)

Drama | Gaixotasuna

Andres, Madrilen lan egiten duen musika irakaslea, Euskal Herrira lekualdatuko dute joan institutu batean libre geratu den plaza betetzera. 40 urte bete berri ditu, eta beldur eszenikoa inoiz gainditu gabe, bere bizitza berri horrekin musikari izateko ametsetik pausu bat gehiago urrunduko dela sentitzen du.

Tokira iristean, eskolako lehen egunean zorabioa izaten du belarrian txistu-hots handia entzuten duelako: minbizia da. Tratamendua jasotzeko, EL BUS DE LA VIDA deiturikoan joan beharko du egunero Bilbora, inguruko paziente guztiak doan eramaten dituen autobus zerbitzu berezian.

.

Trois couleurs: Bleu (Krzysztof Kie?lowski)

Drama | Musika

Auto istripu batean, Juliek Patrice senarra, konpositore ospetsua, eta Anna alaba galduko ditu. Lesioak sendatzean, bizimodu berri bati ekitea erabakiko du, independentea, bakartia eta anonimoa, lehen zituen pribilegioetatik urrun. Bitartean, Olivier, Patriceren laguntzailea, emakumea isolamendutik ateratzen ahaleginduko da, horretarako Patriceren «Europarako Kontzertua», amaitu gabeko lan handinahia, amaitzeko konbentzituz.

1993an estreinaturiko lan gogoangarriaren berrestreinaldia, zaharberrituriko kopiarekin.

1993 | Veneziako Nazioarteko Zinemaldia: Film Onenaren Urrezko Lehoia, Volpi Kopa Emakumezko Aktore Onenari (Juliette Binoche) eta Argazki onenaren saria

1993 | Cesar Sariak: Emakumezko Aktore Onenari saria (Juliette Binoche), Muntaia-lan Onenari saria, Soinu Onenaren saria

1993 | Goya Sariak: Film Europar Onenaren Saria

 

Estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEA atarian!

Estreinaldiak: Ekainak 28

Estreinaldiak: Uztailak 5

Euskal pantailaren gunea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude