Estreinaldiak: Uztailak 29
Estreinaldiak: Uztailak 29 –
Estreinaldiak: Uztailak 29
.
DC SUPERMASKOTEN LIGA (Jared Stern, Sam Levine)
Animazioa | Komedia | Ekintza
Zinema Euskaraz programaren baitan estreinatuko den bosgarren filma.
Bahitutako Superman eta Justiziaren Ligako gainerako kideak erreskatatzeko bidean, kaleko animali kuadrila hetereogeneo batek bizitako abenturak bilduko ditu lanak.
Jared Stern eta Sam Levine estatubatuarrek aurkeztutako animazioa Hego Euskal Herriko hainbat aretotan izango da ikusgai: Donostiako Antiguo Berri zinemetan, Bilboko Golem Alhondigan Gasteizko Gorbeia zinemetan, Iruñeko Golem La Morean, Getxoko Zinemak aretoan eta Errenteriako Niessenen, besteak beste.
.
The Forgiven (John Michael McDonagh)
Drama | Thrillerra
Dibortzioaren atarian dagoen bikote aberats batek, David eta Jo Henningerrek, Londresetik Marokora bidaiatuko du, lagun batzuen Saharako etxe dotorean luxuzko asteburua igarotzeko asmotan. Alkohol gehiegi edan ondoren, tragedia bat gertatuko da…
Ralph Fiennes eta Jessica Chastain aktoreak jarriko dira bikote protagonistaren azalean.
2021| Torontoko Zinemaldia: aurrestreinaldia
.
Héroes de barrio (Ángeles Reiné)
Komedia |
Paula protagonista txikiak nesken haur-futboleko talde batean jokatzen du. Denboraldi amaierako sari gisa, bere aitari eskatuko dio Joaquín, Betis taldeko jokalaria, ekarri dezan entrenamendura. Izan ere, laguna duela kontatzen dio aitak beti.
Aitak, bere aldetik, emazte ohiaren maitasuna berreskuratzeko lanetan dihardu, bere aita Luis eta Lito lagunaren laguntzarekin.
Antonio Pagudo, Luna Fulgencio, Antonio Dechent, Álex O’Dogherty, Lisi Linder, Jesús Olmedo, Ken Appledorn eta Adrián Pino aktoreen, eta Joaquín futbolaria beraren parte-hartzea izango du filmak.
2022 | Malagako Jaialdia: aurrestreinaldia
.
(…)
Estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEA atarian!
Estreinaldiak: Uztailak 29