Estreinaldiak: Uztailak 25

Estreinaldiak: Uztailak 25 –

Estreinaldiak: Uztailak 25

Estreinaldiak: Uztailak 25

.

Deadpool & Wolverine (Shawn Levy)

Ekintza | Fantasia | Komedia

Deadpool sagaren hirugarren atala, orain Marvelgo Zinema Unibertsoan (MCU) txertatua, baina helduentzako ikuspegiari eutsiz.

.

Et la fête continue! (Robert Guédiguian)

Komedia | Drama

Marseilla, Frantzia. Rosak (60 urte) bizitza osoa eskaini die familiaren zaintza lanei eta politikari, bi arloak sakrifizio maila beretik uztartuta. Mundu guztiak uste du hautsiezina dela, batez ere, hauteskunde-epemuga erabakigarri baten bezperan, ezkerraren batasuna bermatzea lortu zuenetik.

Ustez modu orekatuan egiten die aurre bere egunerokoei, gaindituta sentitu gabe, Henrirekin maitemintzen den egunera arte. Lehen aldiz, Rosa arriskuan egotearen beldur da.

.

Norberta (Sonia Escolano)

Komedia | Transexualitatea

Norbertok bizitza osoa darama Mariarekin. Jende apala da, auzokoa, eta noizean behin lapurra txikietan aritzen dira. Baina Norbertok gehiago behar du bizirik sentitzeko, aske sentitzeko, bere baitako emakume identitatearekin eroso sentitzeko…

.

Comandante / El buen italiano (Edoardo De Angelis)

Drama | Belikoa | Historikoa

Bigarren Mundu Gerraren hasieran, Salvatore Todaro Italiako Errege Itsas Armadako Cappellini itsaspekoaren gidaria da. 1940ko urrian, Atlantikoan nabigatzen ari dela, argirik gabe iluntasunean nabigatzen ari den merkataritza-ontzi baten silueta ikusiko du gerturatzen. Kabaloa da, ontzi belgikarra, bat-batean itsaspekoari eta tripulazio italiarrari tiroka hasiko dena. Horrren aurrean, Todarok etsaien ontzia kanoikadaz hondoratzea beste aukerarik ez du izango.

2023 | Veneziako Nazioarteko Zinemaldia: Sail Ofiziala

2023 | David di Donatello Sariak: 10 hautagaitza

.

Un paseo por el Borne (Nick Igea)

Komedia | Drama

Martinek porrot egin zuen Madrilen zinema-zuzendari izateko ahaleginean, eta bere jaioterrira itzuli zen, Palmara, gizon grisa eta mingotsa bilakatuta. Harrezkero ez du zinemaz ezer jakin nahi izan, eta ez du inoiz pelikularik ikusi… Behar ekonomiko hutsagatik, zinema-ikastaro bat ematera behartua ikusten den arte.

.

Les meutes / Las jaurias (Kamal Lazraq)

Thrillerra | Drama

Hassan Casablancako (Maroko) kanpoaldeko trafikatzaile txiki bat da, bertako klan arriskutsu baten buruarentzat lan egiten duena. Bere nagusiaren txakur gogokoena txakur-borroka batean hiltzen denean, Hassanek heriotza horren arduradunetako bat bahitzeko agindua jasoko du. Misioa betetzeko, bere seme Issam inplikatuko du.

2023 | Cannesko Nazioarteko Zinemaldia: Epaimahaiaren Saria (Un Certain Regard atalean)

2023 | Sevillako Zinema Europarraren Jaialdia: Sail Ofiziala

.

The Chapel (Dominique Deruddere)

Drama | Thrillerra

Jennifer Rogiersek, 23 urteko piano-jotzaile bertutetsuak, sekretu ilun bat gorde du urte luzez. ‘Queen Elisabeth’ lehiaketa entzutetsura aurkezten denean, haur-trauma baten oroitzapena azaleratuko da beregan…

.

After Death (Stephen Gray, Chris Radtke)

Dokumentala

Heriotzatik hurbil dauden benetako esperientzietan oinarrituta, film dokumental honek haratago begiratzen du, gizartea mendeetan liluratu duen galdera misteriotsuari erantzun nahian: Zer gertatzen da hiltzen garenean? Autore arrakastatsuak, mediku adituak, zientzialariak eta bizirik atera direnak “beste aldean” zain dugunari buruz hizketan ipiniko dituen lana.

.
.

Estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEA atarian!

Estreinaldiak: Uztailak 25

Estreinaldiak: Uztailak 25

Euskal pantailaren gunea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude