Estreinaldiak: Uztailak 19

Estreinaldiak: Uztailak 19 –

Estreinaldiak: Uztailak 19

Estreinaldiak: Uztailak 19

.

Twisters (Lee Isaac Chung)

Ekintza | Abenturak | Thriller | Drama

1996an estreinaturiko Twister filmaren gainean ondutako jarraipen lana. Kate Cooper protagonista ekaitz-ehiztaria da egun, unibertsitateko urteetan traganarru basati bati aurre egin ondoren, ekaitz-ereduak aztertzen egiten baitu bizitza. Bere lagun Javik erakarrita, Oklahoma inguruko lautada zabaletara itzuliko da, ekaitzen jarraipena egiteko sistema berri eta berritzaile bat probatzeko.

.

In Water (Hong Sang-soo)

Drama | Metazinema

Aktore gazte batek interpretazioa utzi eta film labur bat filmatzea erabakiko du. Aktoreak berak, kameralari batek eta emakumezko aktore protagonista izango denak osatutako talde txikia Jeju uhartera lekualdatuko da, haizeak astindutako eremu arrokatsura.

Ideia baten bila, aktore gaztea inguruak arakatzen hasiko da, argi egokia noiz sortuko zain, kostaldetik zeruertzari xerka. Egun batean, harkaitzen artean irudi bat ikusi, eta horrek jauzi egitera eta harekin hitz batzuk trukatzera bultzatzen du. Elkarrizketa honi esker, eta urte batzuk lehenago idatzitako maitasun abesti bati esker, azkenean istorio bat du kontatzeko.

2023 | Berlingo Nazioarteko Zinemaldia: Encounters Saila

2023 | FICX – Xixongo Nazioarteko Zinemaldia: Albar Saila

.

In a Violent Nature (Chris Nash)

Beldurra | Drama

Gazte talde batek ustez balio askorik ez duen lepokoa aurkituko du basoan eroritako suteen aurkako zaintza-dorre baten arrastoen artean. Pieza horren balioa, ordea, zenbaezina da: Johnnyren gorpu ustela gordetzen ari da, duela 60 urte gertatutako krimen izugarri baten ondorioz harrapaturiko izpiritu mendekaria.

Behin bitxia aurkituta, gorputza berpiztuta itzuliko da, bere jabetza berreskuratzeko asmo bakarrarekin.

.

Fast Charlie (Phillip Noyce)

Thrillerra | Ekintza | Mendekua

Charlie Swiftek 20 urte daramazki Stanen, Orlandoko mafiako buruaren, aginduetara lanean. Hainbeste denboraren ondoren, aita eta semea baten artekoa bezalakoa da bere harremana. Dena ondo doa, harik eta Charliek bere bazkideetako batek Stan traizionatu duela jakiten duen arte.

Liluragarria” Owen Gleiberman: Variety

.

La petite vadrouille (Bruno Podalydès)

Komedia | Maitasuna

Justinek, bere senarrak eta bere lagun-taldeak irtenbide bat aurkitu dute beren diru arazoetarako: itsas-bdaia erromantiko faltsu bat antolatuko dute Franckentzat, seduzitzeko goseak itsuturiko inbertitzaile aberats batentzat. Arazo bakarra dago: Justine da barkura igo eta berehala begiz joko duen emakumea.

.

Trois couleurs: Rouge (Krzysztof Kieslowski)

Drama

Valentina, modelo gisa bizimodua ateratzen duen ikasle gazte bat, auto batek harrapatutako txakur baten bizitza salbatzen ari da. Jabearen bilaketak epaile jubilatu batengana eramaten du, obsesio bitxi bat duena: auzokoen telefono bidezko elkarrizketak entzutea. Lehen espioitza telefonikoa bere lanaren parte bazen, orain bizio bihurtu da.

Valentinak ez du gogoko gizonaren jokabidea, baina saihestezina zaio hura ikustera joatea.

.

Padre no hay más que uno 4: Campanas de boda (Santiago Segura)

Komedia | Familia | Sekuela

Zer eragin izango luke gurasoengan, alaba zaharrenak 18 urte betetzen dituen egun berean, senargaiak ezkontzeko proposamena egin eta berak berehala onartuko balu?

Santiago Segura aktore eta zinemagilea buru duten Padre no hay más que uno film sortaren laugarren atala.

.

Estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEA atarian!

Estreinaldiak: Uztailak 19

Estreinaldiak: Uztailak 19

Euskal pantailaren gunea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude