Estreinaldiak: Urtarrilak 4
Estreinaldiak: Urtarrilak 4 –
Living (Oliver Hermanus)
| Drama | Gaixotasuna | 50eko hamarkada |
Londres, 1950eko hamarkada. Hiria II. Mundu Gerraren ondoren berreraikitzeko bidean da. Williams funtzionario beterano bat da, bulego paperen azpian lurperatua bizi dena. Diagnostiko mediko txar bat jasotzean, aurrezki-kontua hustu eta kostaldera alde egitea erabakiko du.
Ikiru, Akira Kurosawaren film gogoangarriaren remake garaikidea.
Protagonisten artean, nabarmen Bill Nighy aktorearen lana. Nazioarteko hainbat jaialditan laudatua, sariketa nagusietarako hautagaitzak pilatu ditu lan protagonista honengatik.
2022 | Veneziako Jaiadia: Sail Ofiziala (lehiaz kanpo)
2023 | Urrezko Globoak: Drama generoko aktore onenaren sarirako hautagaia
.
Hunt (Lee Jung-jae)
| Thrillerra | Drama | Ekintza | Espioitza | 80ko hamarkada |
Hego Korea, 1980. Koreako inteligentzia agentziak Park presidentea hil ondoren, armadak boterea eskuratu du berriro. Ipar Koreak etorkizuneko inbasio baterako aukera gisa ikusten du eta bere espioietako bat bidaliko du bertara. Hego Koreako segurtasuneko bi goi-kargudunek infiltratua jazartzeko eginkizuna izango dute, orduan. Horrela emango zaio hasiera erlojupeko lasterketa izugarri bati.
Lee Jung-jae Squid Game entzutetsuko protagonistak zuzendari gisa egindako debuta duzue filma.
2022 | Cannesko Jaiadia: Sail Ofiziala (lehiaz kanpo)
.
M3GAN (Gerard Johnstone)
| Beldurra | Thrillerra |
Jostailu enpresa bateko robotikako ingeniari batek panpina errealista bat eraikitzen du. Gauza arraroak gertatzen hasiko dira orduan, panpinak bizitza propioa izango balu bezala…
.
(…)
Estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEA atarian!
Estreinaldiak: Urtarrilak 4